42. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

IRUÑA

Lehiaketa publikoaren deialdia, Iruñeko Iturramako ikastetxe publikoko eta liburutegiko sarbideak urbanizatzeko obrak adjudikatzeko

Tokiko Gobernu Batzarrak 2006ko martxoaren 28an hartu zuen erabakiaren bidez, lizitaziorako deia egiten da, baldintza orokor hauei jarraituz:

Kontratuaren xedea: Iruñeko Iturrama ikastetxe publikoko eta liburutegiko sarbideak urbanizatzeko obrak.

Adjudikatzeko modua: prozedura irekia, lehiaketa publikoa eta tramitazio arrunta.

Enpresaren sailkapena: G taldea, 6. azpitaldea, e kategoria.

Kontrataren aurrekontua: 484.245,98 euro.

Obrak egiteko epea: gehienez ere, 120 egun natural.

Proposamenak non eta noiz aurkeztu: eskaintzak Udalaren erregistro orokorrean eta osagarrietan aurkeztuko dira, 26 egun naturaleko epean, lizitazio iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratiboen plegukoak. Aurkeztu beharreko agiriek jatorrizkoak behar dute izan edo, bestela, kopia kautotuak.

Klausula administratiboen plegua lizitatzaileen eskura dago, azter dezaten, Proiektu Estrategiko eta Obretako Alorraren bulegoan (Armada etorbidea, 2-9. solairua).

Iruñean, 2006ko martxoaren 28an._Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0605352