42. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

KASEDA

Orube-lurzatia salgai

Kasedako Udalak, 2006ko martxoaren 23an egindako osoko bilkuran, 608,00 metro koadroko orube bat saltzea erabaki zuen, bizitegiak egiteko. Bizitza bakartuak edo bikiak eginen dira, 649,95 au-ko aprobetxamendua dute eta eraikigarritasun garbia 0,60 metro koadrokoa metro koadroan. Ez dago urbanizazio kargarik. Kasedako Hirilurren Katastroko 13. poligonoko 204. lurzatia da.

Hasierako prezioa: 36.059,22 euro, BEZa barne. Gutunazal itxiaren bidez eginen da salmenta; hortaz, proposamenak aurkezteko epea bukatu eta biharamunean, arratsaldeko ordu batean irekiko dira interesatuek aurkezten dituzten gutunazalak.

Hamabost egun natural daude proposamenak aurkezteko, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe hori lanekoa ez den egun batean bukatuz gero, hurrengo lehen egun baliodunera arte luzatuko da aurkezteko aurkea.

Salmenta arautzen duen administrazio baldintzen orria interesatuen eskura dago udal bulegoetan.

Kasedan, 2006ko martxoaren 24an._Alkate udalburua, Jesús Esparza Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L0605217