42. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

UNANU

Oihan enkantea

Unanuko Kontzejuak, Nafarroako Gobernuak behar bezala baimendurik, gutunazal itxien bidezko enkante publikoan, salgai atera nahi du ondoko oihan aprobetxamendua:

Lote Bakarra._2005eko plana. Unanuko Kontzejuko herrilurretan, Abringo aldean, erabilera publikoko mendien katalogoko 461. zenbakiduna. 1.021 pago, 545 metro kubiko zur eta 616 metro kubiko egur egiten dutenak.

Hasierako prezioa: hogeita lau mila bederatziheun eta berrogeita hamaika euro (24.951,00 euro), BEZa kanpo.

Proposamenak Ergoienako Udal Idazkaritzan aurkeztu beharko dituzue, iragarki honen bukaerako eredua beteta, eta hasierako prezioaren % 2 behin-behineko fidantza gisa ordaindu izanaren gordekinarekin, eta enpresaren sailkapen agiriarekin batera, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, eguerdiko 13:00ak arte.

Proposamenak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo larunbatean irekiko dira proposamen ekonomikoak.

Enkantea zuzenduko duten pleguak, Kontzejuak onetsitako baldintzena eta Nafarroako Gobernuko Ingurumen zuzendari nagusiak onetsitako agindu teknikoena, interesatuen eskura egonen dira Ergoienako Udaleko idazkaritzan.

Unanun, 2006ko martxoaren 27an._Kontzejuko burua, José Antonio Mayo Mozo.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena: ........................., adinez nagusia, bizilekua: .............., kalea: .............., zenbakia: .........., N.A.N. zenbakia:.. ......., nire izenean edo ................., Enpresaren Sailkapen Agiria:.. ............ zenbakia duena ordezkatuz, ezaguturik .........ko .........aren Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara emandako oihan loterako enkantea, ............ zuhaitzez osatua, eta agindu teknikoen eta baldintzen pleguen berri izanik, ezagutu eta oso-osorik onartzen baititut, aipatu lotea adjudikatzeko eskatzen dut eta honako eskaintza hau egiten dut: (letraz eta zenbakiz) ........... euro (BEZa kanpo), betiere aipatu baldintzen pleguei hertsiki loturik.

(tokia, eguna eta izenpea)

Iragarkiaren kodea: L0605368