42. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

IRUÑEKO UDALAREN HAUR ESKOLAK

Iruñeko Udalaren Haur Eskolak erakunde autonomoko Haur Eskolako zuzendari euskalduna izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda

2005eko 149. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, abenduaren 14an, Iruñeko Udalaren Haur Eskolak erakunde autonomoko Haur Eskolako zuzendari euskalduna izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Haren 4. oinarrian ezarritakoari jarraituz, honako hau ebatzi dut:

1. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda hau onestea:

Onartuak:

CESTAU BARAIBAR, BEGOÑA

IRIARTE EGUZQUIZA, JOSE JAVIER

PUÑAL SENOSIAIN, FATIMA

TORREGROSA ARMENDARIZ, GARIKOITZ

Baztertuak: inor ez.

2. Epaimahaiaren behin betiko osaera finkatzea, honela:

Mahaiburua: María Teresa Mur Dallo andrea, Iruñeko Udalaren Haur Eskolak erakunde autonomoko burua.

Mahaikidea: Luis Iza Dorronsoro jauna, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko ikuskatzaile teknikoa eta zerbitzuen ikuskatzailea.

Mahaikidea: Mercedes Sola Palacios andrea, Iruñeko ILZko Haur Hezkuntzako aholkularia.

Mahaikidea: Lourdes Ruiz Sasturain andrea, Iruñeko Udalaren Haur Eskoletako hezitzailea.

Mahaikide-idazkaria: José María Ros Antona jauna, Iruñeko Udalaren Haur Eskolak erakunde autonomoko gerentea.

3. Oposizioko lehenbiziko ariketa egiteko eguna eta tokia finkatzea, 2006ko maiatzaren 13an (larunbata) eginen baita, 9:00etan, Iruñeko Udalaren Haur Eskolak erakunde autonomoaren bulegoetan (Oliveto kondearen etorbidea, 4, 3. solairua).

Iruñean, 2006ko martxoaren 22an._Lehendakaria, María Teresa Mur Dallo.

Iragarkiaren kodea: L0605206