42. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 7a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

BERIAIN

Deialdia, Beriaingo Udalaren zerbitzuko eskolazain izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko

1._Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen helburua da Beriaingo Udalaren zerbitzuko eskolazain izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzea. Beriaingo Eskualdeko Ikastetxean jarduteko lanpostua da.

1.2. Honako hauek dira lanpostu horretan aritzekoa denaren betebeharrak:

_Eskualdeko ikastetxearen eraikinean dagoen etxebizitzan bizitzea; izan ere, Udalak badu han etxebizitza bat zerbitzu hau eman ahal izateko.

_Goiz eta arratsaldeko ordutegian aritzea.

_Ateak irekitzea eta langileen sartu-irtenak kontrolatzea bide informatiko edo eskuzkoen bidez, eta langileei kasu egitea. Atal honetan sartzen dira ikastetxearen patioko ateak.

_Ikastetxeko telefono-guneaz eta faxaz arduratzea, eta baita erosgai eta paketeak kontrolatu, jaso eta entregatzeaz ere.

_Eraikina garbitzen duen enpresako langileei kasu egin eta materialez hornitzea.

_Informatika, elektrizitate, igeltserotza eta beste lan batzuetan aritzen diren gremioetako langileei kasu egin eta laguntzea.

_Iturgintza, elektrizitate, zurgintzako lantxoak egitea, altzariak jartzea, landare eta zuhaitzak zaintzea, etab.

_Solairuetan dauden argiak kontrolatu eta itzaltzea, leihoak ixtea, etab.

_Kasu berezietan, eraikinaren kanpo aldea txukuntzea.

_Fotokopiak egitea, koadernatzea, erakunde eta enpresetara joatea, etab.

_Sakelako telefonoa eramatea noiznahi lokalizatua egoteko.

_Eta lanpostuaren zereginak betetzeko eskatzen zaion beste edozer.

1.3. Izendapenak nomina eta plantillako funtzionario bihurtuko du izendatua, indarra duten Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionarioei buruzko xedapenetan adierazitako eskubide eta betebehar guztiekin.

1.4. Lanpostuak D mailako lansariak izanen ditu, uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Lansarien Behin-behineko Erregelamenduan eta aplikatu beharreko gainerako xedapenetan ezarritakoari jarraikiz.

1.5. Oposizioa gainditu ondotik deialdi honetako lanpostua betetzeko izendatua izan eta funtzionario bihurtzen den izangaia Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatuko da, alta emanen zaio araubide horretan eta hark aurreikusten duen babesa izanen du.

Deialdi honetako lanposturako izendatua izan eta eskubide pasiboen erregimenean eta osasun eta gizarte laguntzan, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuan eta gainerako xedapen osagarrietan aipatzen den hartan, afiliatuta dagoen funtzionarioak bertan segitzea aukeratzen ahalko du edo Gizarte Segurantzaren aipatu erregimenean afiliatzea.

1.6. Izendatzen den izangaiak 1.2 atalean aipatutako tokian bizi beharko du. Administrazio organo eskudunek destinoa aldatzen ahalko dute.

1.7. Lanaldia ere 1.2 atalean aipatutakoa izanen da, eta administrazio organo eskudunek noiznahi aldatzen ahal dute.

2._Izangaiek bete beharreko baldintzak.

Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean eta agiriak aurkezteko epea (deialdiaren 7.2 atalean adierazia) bukatzen den unetik eta lanpostuaren jabetza hartu arte, baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiarra izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa, edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio, langileen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa.

b) Adinez nagusia izatea.

c) Eskola-graduatuko titulua, Lanbide Heziketako Lehen Mailako titulua edo horien baliokidea izatea, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulu hori eskuratzeko moduan egotea.

d) Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko desgaitu edo gabetua ez egotea eta Administrazio Publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

Espainiako hiritartasuna ez duten izangaiek frogatu beharko dute beren Estatuko Funtzio Publikoan sartzea eragozten dien diziplina zehapenik edo zigor penalik ez dutela.

3._Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak aurkeztu beharko dira Beriaingo Udaleko erregistro orokorrean (Udaletxe plaza, z.g.) edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 20ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako bideetako bat erabiliz. Horretarako, hogeita hamar egun naturaleko epea izanen da, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epeko azken eguna larunbata edo jaieguna bada, Udaletxeko bulegoak jendearendako irekita dauden hurrengo eguna arte luzatuko da epea. Eskabideak deialdi honetako eranskinean argitaratutako ereduari jarraikiz aurkeztuko dira eta horietan izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea akitzen den egunerako.

3.2. Ezgaitasunen bat aitortua duten lehiatzaileek, ariketak egin ahal izateko denbora edo baliabideetan egokitzapenik behar badute, zilegi izanen dute eskabidean eskatzea, eta hartarako, aparteko orri batean adierazi beharko dute nolako ezgaitasuna duten eta zer egokitzapen eskatzen duten. Horrekin batera, legeen arabera elbarriak direla frogatzeko agiria ere aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emana.

3.3. Eskabideari, behar bezala bete ondoren, agiri hauek erantsiko zaizkio:

a) NANaren fotokopia.

b) Deialdian eskatutako titulazioaren fotokopia.

3.4. Eskabideak aurkezteko epea ezin da luzatu.

4._Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Beriaingo alkate udalburuak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko du.

4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioen epea akiturik, eta horiek ebatzita, Beriaingo Udaleko alkate udalburuak onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpena emanen du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin aginduko. Ebazpen horretan, oposizioa zein noiz, non eta zer ordutan hasiko den adieraziko da.

5._Epaimahaia.

5.1. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

_Mahaiburua: Tomás Prieto Blanco, Beriaingo Udaleko alkate udalburua.

Ordezkoa: Rafael Blanco Pena, Beriaingo Udaleko lehen alkateordea.

_Mahaikidea: M.ª Angeles Etayo Ros, Beriaingo Eskualdeko Ikastetxeko zuzendaria.

Ordezkoa: Elena Oroz Valencia, Beriaingo Eskualdeko Ikastetxeko idazkaria.

_Mahaikidea: Manuel de Prada Pérez, Beriaingo Udaleko zinegotzia.

Ordezkoa: Rodrigo Espinedo Escalada, Beriaingo Udaleko zinegotzia.

_Mahaikidea: Francisco Ramón Sisniega Sánchez, aparejadorea.

Ordezkoa: Cristina Garín Fernández, aparejadorea.

_Mahaikide idazkaria: César Suescun García jauna, Beriaingo Udaleko idazkaria.

Ordezkoa: Miguel Angel Albisu Iribarren, Tiebas-Muru Artederretako Udaleko idazkaria.

5.2. Epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratuko da.

5.3. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta aritu ere, kideen gehiengo osoa bertan izan gabe. Organo kolegiatuaren eraketak eta jardunak balio izateko, mahaiburuak eta mahaikide idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

5.4. Epaimahaiko kideek ez dute parte hartuko, eta organo dei egileari horren berri emanen diote, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean parte ez hartzeko aipatzen diren egoeretakoren batean baldin badaude. Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute mahaikideak errefusatzea, arrazoi horietako bat gertatzen denean.

5.5. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren arauak ulertu eta aplikatzeko moduaren inguruan sortzen diren arazo guztiak.

5.6. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake, proba batzuetan nahiz guztietan laguntzeko. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta horietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6._Oposizioa nola eginen den.

6.1. Oposizioaldian bi proba izanen dira, teorikoa bat eta praktikoa bestea; oinarri hauetan adierazten da horiek nola izanen diren. Azkenean proba psikoteknikoak eginen dira.

6.2. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztuko da probak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren. Ondoren, epaimahaiak jakitera emanen ditu gainerako probak egiteko iragarkiak.

6.3. Hauek izanen dira oposizioko probak eta ariketak:

a) Lehen proba._Teorikoa.

Lehen ariketa: II. eranskineko lehen zatiko gaietatik zozketaz ateratzen den gai bat idatziz garatzea. Ariketa hau egiteko ordu bat emanen da.

Bigarren ariketa: II. eranskineko bigarren zatiko gaiei buruzko galdetegi bat idatziz erantzutea. Galdera laburrak izanen dira, edo test motakoak, eta hiru ordu emanen dira ariketa egiteko.

b) Bigarren proba._Praktikoa.

Lehen ariketa: ariketa praktikoa. Gai-zerrendako bigarren zatian agertzen diren gaiei buruz epaimahaiak planteatuko dituen zenbait lan egin beharko dira. Ariketa honek, gehienez ere, hiru ordu iraungo du.

c) Hirugarren proba._Izangaiak deialdiaren xede den lanpostuaren izaerari eta ezaugarriei nola egokitzen zaizkien ikusteko proba psikoteknikoak. Proba horiek Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Psikologia Zerbitzuak prestatuko ditu. Zerbitzu horrek lehiatzaile bakoitzari ematen dion puntuazioa oposizioko epaimahaiarendako loteslea izanen da.

Lehenengo eta bigarren ariketak egun berean eginen dira.

6.3.1. Oposizioa egiteko, denbora eta baliabide aldetik egokitzapenak eginen dira, urritasunen bat dutenek eskabidean eskatuz gero.

6.3.2. Ariketen balorazioa.

Oposizioko ariketen balorazioan 100 puntu eman daitezke gehienez ere, honela banatuak:

Lehenbiziko proba: lehen ariketa: gehienez 15 puntu.

Lehenbiziko proba: bigarren ariketa: gehienez 15 puntu.

Bigarren proba: lehen ariketa: gehienez 50 puntu.

Hirugarren proba: gehienez 20 puntu.

Oposizioko ariketa guztiak baztergarriak izanen dira. Bazterturik geldituko dira horietako ariketaren batean gutxienez gehieneko puntuazioaren erdia lortzen ez duten izangaiak.

6.3.3. Ariketa bakoitzerako dei bakarra eginen da. Horretara Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea, gidabaimena edo epaimahaiak askiesten duen beste nortasun agiri bat alboan dutela joan beharko dute izangaiek. Azterketara agertzen ez direnak edo arestian aipatutako agirietako baten bidez haien nortasuna egiaztatzen ez dutenak oposiziotik baztertuko dira.

6.3.4. Ariketak zuzendu ondoren, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, Beriaingo Udalaren iragarki oholean eta ariketa egin den tokian, gainditu duten izangaien zerrenda, lortutako kalifikazioekin eta, halaber, hurrengo ariketa egiteko tokia, eguna eta ordua, gutxienez 48 ordu lehenago.

7._Probak gainditu dituztenen zerrenda, izendapen proposamena eta agirien aurkezpena.

7.1. Oposizioko azkeneko probaren kalifikazioa emanik, epaimahaiak jendaurrean jarriko du probak gainditu dituztenen zerrenda, oposizio-lehiaketan lortutako puntuazioaren araberakoa, Beriaingo Udalaren iragarki oholean eta ariketak egin diren lekukoan. Gero, Beriaingo Udaleko Osoko Bilkurari igorriko dio probak puntuaziorik altuenarekin gainditu dituen izangaiaren aldeko izendapen proposamena eta gainditu dutenen zerrenda, espediente osoarekin batera. Proposamen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

Oposizioaren azken emaitzan diren berdinketetan, bigarren proban, praktikoa baita, puntu gehien lortzen dituztenen alde joko da.

7.2. Izendapen proposamena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko 30 egun naturalen barrenean, proposatutako izangaiak honako agiriok aurkeztu beharko ditu:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia konpultsatua, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.

b) Deialdiko 2. oinarrian eskatzen den tituluaren fotokopia konpultsatua, edo hura eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekinarena.

c) Laneko Arriskuei Aurrea hartzeko Atalak emandako txostena, interesatuak karguan aritzea eragotziko liokeen eritasun edo akats fisiko edo psikikorik ez duela frogatzeko.

Izangaiak ezgaitasunen bat alegatu badu, gainera, ezgaitasun mailaren egiaztagiria aurkeztu beharko du, hala nola ezgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen frogagiria, balorazio eta orientazio talde eskudunek luzatua.

d) Eginkizun publikoetarako ezgaitua edo gabetua ez izatearen eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia ez izanaren zinpeko aitorpena.

Izangaiak nazionalitate espainiarra ez badu, agiria aurkeztu beharko du, bere Estatuko Funtzio Publikoan sartzea eragozten dion diziplina zehapenik edo zigor penalik ez duela adierazteko.

e) Zin egin edo hitz ematea, Nafarroako Foru Eraentza errespetatu, Konstituzioari eta Legeei men egin, eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.

7.3. Epe horretan, eta behar adina justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, lehiatzaileak ez baditu dokumentu horiek aurkezten, ezin izanen da izendatu, eta haren ekintza guztiak baliogabetuko dira, eskabidean gezur esateagatik egotzi ahal zaion erantzunbeharra ezertan galarazi gabe.

7.4. Aurreko lerrokadan aurreikusitako kasuan, Beriaingo alkateak gainditu dutenen zerrendan, 7.1 atalean aipatzen den horretan, hurrengoa den izangaiarekin beteko du lanpostua, eta honekin aurreko ataletan adierazitako prozedura bera erabiliko da.

8._Izendapena, esleipena eta jabetza hartzea.

8.1. Aurreko oinarrietan ezarritakoa beterik, Beriaingo Udalak epaimahaiak proposaturiko izangaia atezain lanpostuan aritzeko izendatuko du, eta lanpostu hutsa esleituko dio.

8.2. Izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

8.3. Izangai izendatuak, izendapena jakinarazi eta ondoko hilabetean hartu beharko du lanpostuaren jabetza.

8.4. Epe horretan, hala egiten ez badu, eta ezinbesteko kasuetan izan ezik, deialdiaren xede den lanpostuarekin loturiko eskubide guztiak galduko ditu. Hori gertatuz gero, Beriaingo Udalak oposizioa gainditzen dutenen zerrendan, 7.1 atalekoan, hurrengo datorren izangaiarekin beteko du hutsunea.

9._Aurkezturiko agiriak jasotzea.

9.1. Hautagaiek, baldin eta erreklamazio edo errekurtsorik jartzen ez bada, aurkeztu dituzten agiriak berreskuratu ahal izanen dituzte halaxe eskatu ondotik. Agiriak eramateko eskaera hiru hilabeteko epean aurkezten ahalko da, izendapenerako ebazpena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta beste hiru hilabeteren buruan.

9.2. Aurreko atalean ezarririko epea agiriak eraman gabe bukatzen bada, ulertuko da izangaiak uko egin diola agiriak eskuratzeari, eta horretarako eskubidea galduko du eta agiriak suntsituko dira.

9.3. Erreklamazio edo errekurtsoren bat aurkeztu baldin bada, aurkezturiko agiriak gorde eginen dira, ikuskatu eta aztertzeko. Agiriak eramaten ahalko dira erreklamazioaren edo errekurtsoaren tramitazioak horretarako aukera ematen duenean.

10._Errekurtsoak.

10.1. Deialdi honen eta bere oinarri eta egintzen kontra, honako errekurtso hauetako bat jarri ahalko da:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Beriaingo Udaleko osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten edo argitaratzen denetik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

Beriainen, 2006ko martxoaren 8an._Alkate udalburua, Tomás Prieto Blanco.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

Izena: ........................, adinez nagusia. Nortasun Agiri Nazionala: ....... Jaioteguna: ............. Jaioterria: .................... (...................) Nazionalitatea: ................. Gaur egungo helbidea (herria, probintzia, kalea, posta kodea): ...................................................... Telefonoa: .............. Laneko telefonoa: .............................

Beriaingo Udalaren aurrean agertu eta adierazten dut:

Onartua izatea eskatzen dudala Beriaingo Udalaren zerbitzuko atezain izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdian (.......... zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratua; data: ............).

Ez dudala karguan aritzea galarazten didan eritasun edo akats fisiko edo psikikorik.

Ez dudala indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik.

Ez naizela diziplina espediente bidez inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia izan eta ez naizela desgaitua eginkizun publikoak betetzeko.

Deialdian eskatzen den titulazioaren jabe naizela.

Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eskatzen diren baldintza guztiak betetzen ditudala.

Ezgaitasuna dudala (hori dutenen kasuan) eta, beraz, behar ditudan egokitzapenak eskatzen ditudala, haietarako arrazoiak adierazita. (Beste orri batean azaldu behar dira eskatutako egokitzapenak eta haietarako arrazoiak). Ezgaitasuna frogatzen duen agiria aurkezten dudala, erakunde eskudun batek emana.

Horrenbestez,

Beriaingo Udalaren zerbitzuko atezain izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdian onar nazatela eskatzen dut.

Beriainen, 2006ko .............aren ........(e)an.

(Izenpea)

BERIAINGO UDALEKO ALKATE UDALBURUA.

II. ERANSKINA

Gai zerrenda

Lehen zatia

1. gaia._Nafarroako Erresumaren egitura politiko-administratiboa. Foruei buruzko Legeak, bereziki 1841eko Lege Itundua. Nafarroako foru araubidea. Haren bilakaera.

2. gaia._Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoa. Prestakuntza prozesua. Izaera eta esanahia. Egitura eta sistematika. Atariko titulua. Haren erreforma.

3. gaia._Foru Diputazioa edo Nafarroako Gobernua: eginkizunak. Lehendakaria: haren hautapena. Kontseilariak. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa.

4. gaia._Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren menpeko langileen Estatutua. Hautapena. Funtzionario izaera hartu eta galtzea. Egoera administratiboak.

5. gaia._Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuan dauden langileen Estatutua: eskubideak, betebeharrak eta bateraezintasunak. Diziplina araubidea.

6. gaia.-Hezkuntza Departamentua. Egitura eta eginkizunak.

7. gaia._Nafarroako Toki Entitateak. Antolakuntza eta eskumenak. Toki Administrazioari buruzko Foru Legea. Toki entitateen arauak: ordenantzak, erregelamenduak eta bandoak. Udal lizentziak.

8. gaia._Iruñerriko geografia. Deskribapen orokorra. Beriain eta ingurua. Beriaingo Udala: eraketa eta zerbitzuak. Beriaingo populazioa: bilakaera.

Bigarren zatia

1._Elektrizitateko oinarrizko tresnen ezaguera, erabilera eta mantentze-lana (bihurkinak, guraizeak, aliketak...).

2._Eraikinetako banaketa koadroak (potentzia kontrolatzeko etengailua, magnetotermikoak, diferentzialak...).

3._Hots egiteko zirkuituak (pultsadoreak, txirrinak...).

4._Oinarrizko argien eta fluoreszenteen zirkuituak (etengailuak, komutadoreak, lur-hartunedun entxufe-oinak eta lur-hartunerik gabekoak, lanparak, pitzarazgailuak, erreaktantziak, lanpara fluoreszenteak...).

5._Zirkuitu bereziak (alarmak, larrialdietako argiak...).

6._Mekanikako oinarrizko tresnen ezaguera, erabilera eta mantentze-lana (mailuak, bihurkinak, giltzak, zerrak, eskuzko zulagailua...).

7._Sarrailgintzako oinarrizko lanak (ate eta leihoak egokitzea, sarrailak, bonbinak, metalezko altzariak...).

8._Iturgintzako oinarrizko lan-tresnen ezaguera, erabilera eta mantentze-lana.

9._Iturgintza eta berokuntza instalazioen mantentze-lana (aparatu sanitarioak, txorrotak, zisternak, sifoiak, berokuntza zirkuituak, erradiadoreak betetzea eta purgatzea, galdara-gelak eta hango osagai nagusiak...).

10._Zurgintzako oinarrizko lan-tresnen ezaguera, erabilera eta mantentze-lana (mailuak, zerrak, trintxak, zulagailu elektrikoak eta osagarriak: lizpaperak, kolak...).

11._Zurgintzako oinarrizko lanak (ate eta leihoak egokitzea, sarrailak, bonbinak, pertsianak ...).

12._Lorezaintzako mantentze lanetako ezagupen oinarrizkoak (landare apaingarriak, arbolak, inausketak, arriskuak, ongarriak...).

13._Telefono-gunea, faxa, koadernagailuak, agiriak suntsitzeko gailuak eta fotokopiagailuak erabiltzeko oinarrizko ezagupenak.

14._Eraikinetako segurtasun eta higiene neurriak. Iturgintza, zurgintza eta elektrizitateko mantentze eta konponketa lanetan hartu beharreko babes neurriak.

Iragarkiaren kodea: L0604290