42. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

62/2006 EBAZPENA, martxoaren 9koa, Garraio zuzendari nagusiak emana, 22. kontzesioaren barnean (Jaurrieta-Iruña) beste geltoki bat jartzea onesten duena, Orreagako geltokia hain zuzen.

Ativar, S.L. enpresak, bidaiarien garraio publiko erregular orokorra Jaurrietatik Iruñera egiten duen 22. kontzesioa duen enpresak, 2005eko abenduaren 1ean Orreagan beste geltoki bat jartzeko eskaera egin zuen, Barillasen hain zuzen, kontzesio horretako herrien artean dauden bidaiariei zerbitzua eskaini ahal izateko.

Garraio zuzendari nagusiak, abenduaren 28ko 262/2005 Ebazpenaren bidez, onetsi zuen jendaurrean jartzea hilabeteko epean kontzesioaren arauen agiriko 2. eta 3. puntuen aldaketa, eta 2006ko urtarrilaren 23an argitaratu zen Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (10. zk.).

Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legean eta garapenerako Erregelamenduan, irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuaz onetsian, aurreikusia dago Administrazioak, kontzesiodunek eskaturik, aldaketak egin ditzakeela zerbitzua emateko baldintzetan nahiz eta kontzesio-tituluan ezarririk ez egon, eta beharrezkoak edo komenigarriak diren hedapen, murrizte edo ordezpenak egin ditzakeela ibilbidean zerbitzu hobea emateko.

Ikusirik Garraioaren Antolamendu eta Kudeaketarako Zerbitzuaren txostena, zeinean adierazten baita ez dela alegaziorik aurkeztu jendaurrealdian eta onartzekoa dela Ativar, S.L. enpresak eskatzen duena.

Horrenbestez, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariaren martxoaren 1eko 230/2005 Foru Aginduak emandako eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa._Behin betikoz onestea Orreagan geltoki bat jartzea Jaurrietatik Iruñera doan 22. kontzesioaren barrenean. Kontzesioa arautzen duten Arauen Agiriaren 2. eta 3. puntuak honela geldituko dira:

"2. Ibilbidea: Jaurrieta, Abaurregaina, Abaurrepea, Garaioa, Aribe, Garralda, Auritz, Orreaga, Aurizberri, Mezkirizko bidegurutzea, Gerendiain, Lintzoain, Erro, Zilbetiko bidegurutzea, Agorreta, Zubiri, Urdaitz, Larrasoaña, Idoko bidegurutzea, Zuriain, Antxoritz, Zabaldika, Uharte, Atarrabia eta Iruñea. Geltoki guztietan nahitaez gelditu beharra dago, trafiko debekurik gabe.

3. Egutegia, bidaiak eta ordutegia.

Astelehenetan eta larunbatetan:

6:10ean abiatuko da Jaurrietatik.

Iruñetik: astelehenetan 18:00etan, larunbatetan 16:00etan.

Asteartetik ostiralera:

Orreagatik 6:45ean.

18:00etan abiatuko da Iruñetik.

Bigarrena._Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Hirugarrena._Ebazpen honen berri ematea Garraioaren Antolamendu eta Kudeaketarako Zerbitzuari eta interesatuari.

Iruñean, 2006ko martxoaren 9an._Garraio zuzendari nagusia, Jesús María Odériz Echevarría.

Iragarkiaren kodea: F0604926