42. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 7a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

86/2006 FORU AGINDUA, martxoaren 30ekoa, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak emana, Nafarroako Gobernuaren eta Akitaniako Herrialdeko Kontseiluaren arteko Mugaz gaindiko Lankidetza Hitzarmenean ezarririko Lankidetza Fondoaren kargura diren laguntzetarako dei egiten duena.

2000ko uztailaren 9an Akitaniako Eskualdeko Kontseiluko eta Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariek mugaz gaindiko Lankidetzarako Hitzarmen bat izenpetu zuten.

Hitzarmen horretako 2. artikuluan Lankidetza Fondoa da aipagai, bi herrialdeetarako interesgarritzat jotzen diren proiektuak finantzatzeko.

Hitzarmena garatzeko "Akitaniaren eta Nafarroaren arteko mugaz gaindiko lankidetzarako hitzarmena" izeneko 123002-13100-4709-145100 kontusaila sortu da 2006rako gastu aurrekontuan. 320.000 euro ditu.

Hori horrela, Kanpo Ekintzarako Zerbitzuak proposaturik,

AGINDU DUT:

1. artikulua. Xedea.

Deialdi honen xedea laguntzak emateko araubide bat ezartzea da; hain zuzen ere, Nafarroako Foru Komunitateko entitate edo pertsona fisiko eta juridikoek, publiko zein pribatu, Akitaniako Eskualdeko entitate edo pertsona fisiko edo juridikoekin, publiko zein pribatu, mugaz gaindi egiten dituzten lankidetza proiektuetarako.

2. artikulua. Eskatzaileak.

1. Laguntzak eskuratu nahi izanez gero, eskatzaileek _pertsona fisiko nahiz juridiko, publiko nahiz pribatu_ baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Pertsona juridikoak izanez gero, helbide soziala Nafarroako Foru Komunitatean izatea, eta pertsona fisikoak izanez gero, foru eskualdean bizitzea, bi kasuetan 2004ko urtarrilaren 1aren aurretik. Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren babesean eratu Elkarteek, helbide soziala Nafarroako Foru Komunitatetik kanpo badute ere, deialdi honen xedeko laguntzen onuradun izan daitezke baldin eta, estatutuetan onarturik, parte hartzeko organoz hornitutako delegaziorik badute Nafarroan.

b) Proiektuko partaide bat aurkeztea, helbidea Akitaniako eskualdean duena.

c) Zerga guztiak eta Gizarte Segurantzarekiko zorrak kitatuak izatea.

2. Eskatzaile bat baino gehiagok proiektu bakar bat aurkeztuz gero, hau eskatuko da:

a) Bakoitzak proiektuan duen partaidetza zehaztea, bai eta bere jarduerari dagokion aurrekontua ere.

b) Titularkideek partaide-hitzarmen batean beren arteko bat izendatu beharko dute proiektuaren ordezkari izateko administrazioen aurrean eta bertan jasoko dute izendatuaren konpromisoa, jasotzen dituen funtsak partaideen artean banatzekoa.

3. artikulua. Laguntza jaso dezaketen proiektuak.

1. Proiektu bakoitzaren gutxieneko aurrekontua 6.000 eurokoa izanen da.

2. Kofinantzazioa lortu ahal izateko, aurkezten diren lankidetza proiektuek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Ekintzak 2006. urtean eta honako arlo edo ardatz hauetako baten edo batzuen inguruan garatzea:

_Bat. Goi mailako hezkuntza, ikerkuntza eta zentro teknologikoak: ikerketa aplikatua eta teknologien transferentzia, bekadun eta ikertzaileen trukaketak eta batera bi eskualdeetan diplomatuak izanen direnak prestatzea.

_Bi. Ekintza ekonomikoa / Berrikuntza teknologikoa: teknologia berrietan inbertitzea (IKTB barne: informazio eta komunikazio teknologia berriak), esportaziorako batasunak sortzea bultzatzea, industria-produktu berriak ekoiztea, industriaren arloan elkarlanean aritzea eta turismoaren ekonomia garatzea.

_Hiru. Garapen iraunkorra eta oinegiturak: oinegiturak dinamizatu, sortu eta hobetzea, ingurumena elkarrekin kudeatzen eta gizartea elkarganatzen laguntzea.

b) Alde bitakoak izan eta eskualde bakoitzean lankide bat edo gehiago biltzea eskualde bakoitzean.

c) Proiektu hauei ekiteko epea 2006ko urtarrilaren 1ean hasi eta laguntza jakinarazi eta bi hilabetera bukatuko da.

d) Dirulaguntza izanen duen proiektua gauzatzeko epea 2006ko abenduaren 15ean bukatuko da.

3. Proiektuek deialdian zehaztutako epealdia baino gehiago iraunez gero, deialdi honetako dirulaguntza jasotzen badute ere, Nafarroako Gobernua ez da behartua egonen hurrengo urteetan laguntzarik ematera. Hala bada, hurrengo urteetan beste eskaera bana aurkeztu beharko da. Proiektu bat gehienez bi deialditan finantzatuko da.

4. artikulua. Eskabideen aurkezpena.

1. Eskatzaileek, beren proiektuek eta beren ezaugarriek 2. eta 3. artikuluetan eskatzen diren betebeharrak betetzen badituzte, eskabide bana aurkezten ahalko dute, bi aletan, foru agindu honen eranskinean ageri den ereduaren arabera, argitaratu eta hilabeteko epean. Hona hemen helbidea:

Kanpo Ekintzarako Zerbitzua.

Arrieta kalea, 11 bis-7.

31002 Iruña.

Halaber, akitaniar bazkideak Akitaniako Eskualdeko Kontseiluan aurkezturiko eskabidearen kopia ere aurkeztu beharko du.

2. Dosier baliokide bat nahitaez aurkeztu beharko da Akitaniako Eskualdeko Kontseiluaren Nazioarteko Gaietarako eta eskualde arteko Lankidetzarako Idazkaritza Nagusian, eta hori eginen du helbidea eskualde horretan duen partaideak (Délégation Régionale aux Affaires Européennes et Internationales et à la Coopération Interrégionale).

3. Proiektuak Nafarroako unibertsitateek aurkeztuz gero, kasuan kasuko errektoretzak onetsi beharko ditu. Baimen hori Nafarroako Gobernura igorriko den proiektuari erantsi beharko zaio.

5. artikulua. Eskabideak zuzendu eta hobetzea.

Laguntzarako eskabidea osorik betea ez badago edo behar den dokumentazioa eransten ez bazaio, interesatuari eskatuko zaio falta den dokumentazioa ekarri edo ikusitako okerra zuzen dezan, eta horretarako gehienez ere hamar eguneko epea izanen du, jakinarazi eta biharamunetik hasita; ohartaraziko zaio hori egin ezean eskabidea ezetsi eta, besterik gabe, espedientea artxibatuko zaiola.

6. artikulua. Balorazio irizpideak:

Laguntzak baloratzeko, irizpide hauek hartuko dira kontuan:

1. Proiektuaren mugaz gaindiko izaera eta bi eskualdeetatik elkarlanean arituko direnen lankidetza benetan zenbaterainokoak diren.

2. Proiektuaren garrantzia, eta parte-hartzaileen ezaugarriak.

3. Proiektuaren bideragarritasuna.

4. Proiektuak beste laguntza edo dirulaguntzarik ez izatea.

5. Aniztasuna, laguntzak 3.a) artikuluan aipatu jardueren ahalik eta esparru zabalenera hel daitezen.

6. Eskualdeak garatzeko politikekin bat etortzea, baita eskualdeetako instituzioetarako duen interes ekonomiko eta komertzialari dagokionez ere.

7. artikulua. Laguntzak hartu baino lehen bete beharrekoa.

Ez dago laguntzarik ematerik deialdi honen esparruan Akitaniako eskualdeko Kontseiluaren Batzorde Iraunkorraren onespena jasotzen ez duten proiektuei.

8. artikulua. Laguntzaren zenbatekoa.

1. Laguntzak ez dira proiektuen gastu hautagarriaren 100eko 40 baino handiagoak izanen. Baliabideren batez berreskuratzen ahal den Balio Erantsiaren gaineko Zerga ez da dirulaguntzaren xede izanen, onuradunak praktikan berreskuratzen ez badu ere.

2. Ematen diren laguntzak 2006rako gastuen aurrekontuko "Akitania-Nafarroa mugaz gaindiko Lankidetzarako Hitzarmena" izeneko 123002-13100-4709-145100 kontusailari egotziko zaizkio. Guztira 320.000 euro izanen dira. Zenbateko hori deialdia betetzeko onetsi da oso-osorik.

9. artikulua. Ebazpena.

1. Batzorde Tekniko batek baloratuko ditu proiektuak. Batzordeak kide hauek izanen ditu: Kanpo Ekintzarako Zerbitzuko zuzendaria, Nazioz gaindiko Lankidetza eta Erakundeen Ataleko burua eta Kanpo Ekintzarako Zerbitzuari atxikiriko bi teknikari. Batzorde Teknikoak, aurkezten diren programen edukia ikusirik, egokitzat jotzen duen aholkularitza eskatzen ahalko du.

2. Batzordeak aurkezten diren proiektuen ebaluazioa egin ondotik, bere proposamena igorriko dio Europako Aferen eta Plangintzaren zuzendari nagusiari, hark ebazpena eman dezan, eskabideak aurkezteko epea amaitzen denetik hasi eta bi hilabeteko epean. Epe hori iragan eta ebazpen espresurik eman ez bada, aurkeztutako eskabideak ezetsi direla ulertuko da.

3. Deialdia bukatutzat emateko Europako Aferen eta Plangintzaren zuzendari nagusiak emanen du ebazpena; Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta eskatzaileei banan-banan jakinaraziko zaie.

10. artikulua. Kudeaketa

1. Laguntza banketxe batean horretarako dagoen kontuan ordainduko da, honelaxe:

a) 100eko 30, behin betiko laguntzak onesten dituen ebazpena jakinarazi ondoko hogeita hamar egunetako epean. Epe horren ondoren, ez da beste aurrerakinik pagatuko.

b) Gainerakoa, proiektu osoa 2006ko gastu aurrekontutik finantzaturik buru dela frogatzen duten faktura eta agiriak aurkeztu eta egiaztatu ondoren.

2. Proiektuaren behin betiko kostu osoak murrizketa baldin badu hasiera batean aurreikusitako zenbatekoarekin alderatuta, emandako dirulaguntza ere berehala gutxituko da, proiektuaren kostu osoak izan duen murrizketaren proportzio berean. Laguntza ez da behin ere onuradunak egin beharreko jardueraren kostua baino handiagoa, bakarrik edo bestelako laguntza publiko edo pribatuekin batera.

11. artikulua. Onuradunen betebeharrak.

1. Hona hemen laguntza hauen onuradunen eginbeharrak:

a) Aurkezturiko proiektuaren bilakaera nabarmen ukitzen duen edozein gorabehera berehalaxe jakinaraztea, bereziki aldaketa horrek proiektuaren kostu osoa aldarazten badu. Uko eginez gero, espreski adierazi beharko da.

b) Proiektua bukatu ondoren, gehienez ere hilabeteko epean, proiektua azaltzen duen txostena, lorturiko emaitzak biltzen dituen agiri bat barne, baita dirusarreren eta gastuen zehaztasunak ere.

c) Horrekin batera, dirulaguntzaren xede den proiektua aurrera eramateko norberaren gastuen eta beste inori eginiko ordainketen finantza-txosten bat aurkeztuko da, gastuak eta ordainketak frogatzen dituzten kasuan kasuko agiriak aurkeztuz. Agiri horiek jatorrizkoak edo kautoturiko kopiak izan beharko dute. Será condición indispensable

d) Ezinbesteko baldintza da gastuaren eta ordainketaren titularra Nafarroako Foru Komunitatean laguntzaren onuraduna izatea.

2. Kanpo Ekintzako Zerbitzuak egokitzat jotzen dituen kontrol guztiak egin eta laguntzak hartzeko ezarririko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko jarraibideak ematen ahalko ditu.

12. artikulua. Arau-hausteak eta zehapenak.

Arau-hauste eta zehapenei dagokienez dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeko IV. titulua hartuko da aintzat.

13. artikulua. Errekurtsoak.

Deialdi honen oinarrien eta aplikatzeko egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Nafarroako Gobernura igorria, jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hilabeteko epean.

14. artikulua. Aplikatzekoak diren arauak.

Deialdi hau Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Legeak ezartzen duenari loturik eman da.

15. artikulua. Publizitatea.

Onuradunek espresuki adierazi beharko dute Nafarroako Gobernuaren eta, hala bada, Europako Batzordearen laguntza hartu dutela, Akitania-Nafarroa Funts Bateratuaren barruan, zabalkunderako edo argibideetarako agiri guztietan.

AZKEN XEDAPENA

Foru agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2006ko martxoaren 30ean._Ekonomia eta Ogasun kontseilaria, Francisco J. Iribarren Fentanes.

E R A N S K I N A

(Bi ale aurkeztu).

1._Ekintzaren identifikazioa:

1.1. Proiektuaren izenburua (gaztelaniaz eta frantsesez).

1.2. Helburuak.

1.3. Aurrekontu orokorra (proiektuan parte hartzen duten herrialdeetako partaide guztiena).

1.4. Helbidea Nafarroako Foru Komunitatean duen partaideari edo partaideei aurrekontuan dagokien zatia.

1.5. Fondo Bateratuari eskatutako dirulaguntza orokorra.

1.6. Helbidea Nafarroako Foru Komunitatean duen partaideari edo partaideei emanen litzaiekeen dirulaguntza.

1.7. Lankidetzarako Fondo Bateratuari dirulaguntza eskatzen diozun lehenbiziko aldia da?

Bai f Ez f

1.8. Proiektu berarendako eskatu eta/edo jaso diren beste laguntza batzuk.

1.9. Arlo hauetako zeinetan sartuko zenuke proiektua?

a) Goi mailako Irakaskuntza eta Zentro Teknologikoak f

b) Ekintza ekonomikoa / Berrikuntza teknologikoa f

c) Garapen iraunkorra eta oinegiturak f

1.10. Proiektuari hasiera emateko zein data jarri den.

1.11. Proiektua bukatzeko zein data jarri den.

2._Nafarroako partaideen identifikazioa.

2.1. Izena edo sozietatearen izena.

2.2. Helbidea edo helbide soziala (telefono zenbakia, faxa eta helbide elektronikoko helbidea barne).

2.3. Banketxeko datuak (IFZ, kontu zenbakia, entitatea). Dirua transferentziaren bidez jasotzeko eskabidea aurkeztu beharko da, Nafarroako Gobernuari laguntza eskatzen dion lehenbiziko aldia baldin bada edo aurreko urteetako laguntzak jasotzeko bankuko kontua aldatu bada.

2.4. Nafarroako Foru Komunitateko arduradunaren izena.

2.5. Entitatearen izaera:

_Irabazi asmoa duena.

_Irabazi asmorik ez duena.

3._Akitaniako partaideen identifikazioa:

3.1. Izena edo sozietatearen izena.

3.2. Helbidea edo helbide soziala (telefono zenbakia, faxa eta posta elektronikoko helbidea barne).

3.3. Akitaniako arduradunaren izena.

4._Nafar bazkideak aurkeztu behar dituen beste agiri batzuk, bina ale:

4.1. Programaren bilakaeraren memoria eta programa.

4.2. NANaren fotokopia, pertsona fisikoa bada; eta eraketa agiria eta identifikazio fiskalarena, pertsona juridikoa bada.

4.3. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren egiaztagiria, zergei dagokienez egunean daudela ziurtatzen duena.

4.4. Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren egiaztagiria, eskatzailea Balio Erantsiaren gaineko Zergaren subjektu pasiboa denetz adierazten duena.

4.5. Gizarte Segurantzaren ziurtagiria, eginbeharrak bete dituela frogatzen duena.

4.6. Estatutuak (partaidea pertsona juridikoa bada).

4.7. 2006. urteko aurrekontua, xeheki adierazia, ereduaren araberakoa (Akitania + Nafarroa).

G A S T U A K D I R U S A R R E R A K

KONTZEPTUA ZENBATEKOA KONTZEPTUA ZENBATEKOA

Partaide nafarra Gastuetako kontusail. _Nafarroako F.K.aren

(xeheki adierazi *) laguntzak

_Autofinantzaketa

_Beste finantzaketa

batzuk

A GUZTIRA:

Partaide akita- _Akitaniako

niarra Kontseiluaren

laguntzak

_Autofinantzaketa

_Beste finantzabide

batzuk

B GUZTIRA:

A+B GUZTIRA:

(*) Proiektuaren aurrekontua osatzen duten kostuak kalkulatzeko oinarriak xeheki adierazi behar dira.

Iragarkiaren kodea: F0605479