I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.2. Kontratazio administratiboa
588/2006 EBAZPENA, martxoaren 23koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Ospitalerako medikuntzako zenbait ekipo kontratatzeko gastua baimendu eta dagokion kontratazio espedientea (OHN-2/2006) onesten duena.
Nafarroako Ospitaleak lizitaziorako deia egin du Nafarroako Ospitalerako medikuntzako zenbait ekipo erosteko (OHN-2/2006).
_Kontratuaren xedea: Nafarroako Ospitalerako zenbait ekipo medikoren erosketa kontratatzea.
_Esleitzeko modua: lehiaketa, prozedura irekia, izapidaketa arrunta.
_Hasierako prezioa:
1 Desfibrilagailu bat 7.500
2 Ziri-desinfektagailu bat 8.100
3 Infusioko hamabi xiringa-ponpa 22.000
4 Elektrobisturi bat 7.300
5 Zentrifugagailu bat 7.500
6 Lau bideokolonoskopio 60.000
7 Elektrokardiografo bat 8.500
_Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo eta partikularretan zehazten direnak.
_Proposamenen aurkezpena: maiatzaren 4 arte, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erregistro Orokorrean, Iruñeko Irunlarrea kaleko 39an.
_Proposamen ekonomikoak irekitzeko tokia, eguna eta ordua: ekainaren 6an, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko bilkura aretoan (Irunlarrea kalea, 39, Iruña).
_Klausula administratibo eta partikularren eta agindu teknikoen agiria interneteko gune honetan dago lehiatzaileen eskura: http://www.cfnavarra.es/sns-o/concursos (departamentuaren kontratazioetan sartu), eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko bulego nagusietan.
Iruñean, 2006ko martxoaren 23an._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.
Iragarkiaren kodea: F0605467