41. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 5a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

TUTERA

Kontratu esleipena behin betiko onetsirik

Tuterako Udalak, 2006ko otsailaren 27an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen esleipen baldintzak, Construcciones Mariezcurrena, S.L.ri Udal Katastroko 10. poligonoko lurzatiko hartxintxara atera dezan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 172. artikuluak xedatzen duenez, espedientea jendaurrean egonen da, hamabost egunez, interesatuek egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Jendaurreko aldian, Tuterako Udaleko Hiri Antolamendu eta Ekonomia Alorrean (Nekazaritza, 1. solairua) aztertu ahalko dira agiriak.

Tuteran, 2006ko martxoaren 1ean._Nekazaritza Alorreko zinegotzi delegatua, María Isabel Echave Blanco.

Iragarkiaren kodea: L0604092