41. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 5a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BARAÑAIN

Aurrekontuko 03/2006 aldaketa behin betikoz onetsirik

Barañaingo Udalak, 2006ko urtarrilaren 26ko osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2006ko ekitaldiko (2005etik luzatua) aurrekontu orokorrean aldaketa egiteko 03/2006 espedientea, kreditu berezi bat sortuko baita.

Iragarkia 2006ko 20. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, otsailaren 15ean, jendaurreko aldia eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, Udaleko iragarki oholean ediktua ikusgai jarrita.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluak lege beraren 202.1 artikuluari dagokionez horretarako ezarritako hamabost eguneko epea iraganik inork alegaziorik edo erreklamaziorik egin gabe, aipatu aldaketa behin betiko onetsitzat jo da, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari jarraituz.

Hona hemen behin betiko onetsitako aldaketa:

.Kreditu berezia.

_Gastuak goititzea:

6. kapitulua. Zenbatekoa: 10.000 euro.

Gastu goititua, guztira: 10.000 euro.

_Finantzaketa:

Dirusarreren soberakina, indarra duen aurrekontuetako gastuen gainetik. 10.000 euro.

Finantzaketa, guztira: 10.000 euro.

Argitara ematen da aipatu legezko aginduak betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka hauetako bideren bat erabil daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Barañaingo Udaleko osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Barañainen, 2006ko martxoaren 6an._Alkate udalburua, Iosu Senosiain Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L0604081