41. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 5a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

TUTERA

Alkatetzaren martxoaren 13ko 2/2006 Dekretua

Behean adierazten den egunean, Tuterako Udaleko alkate udalburuak ondoko ebazpena eman du:

"Ikusirik alkate udalburua bajan izanen dela martxoaren 14tik 19ra, biak barne, beharrezkoa da hura ordeztea, ez dagoen bitartean.

Kontuan hartuz lehenengo alkateordea María Carmen Ferrer Cajal andrea dela.

Kontuan hartuz, orobat, Erregelamendu organikoaren 24 eta 27. artikuluetan ezarritakoa, hain zuzen ere alkateordeei dagokiela, beraien izendapenaren ordenari jarraituz, alkatea ordezkatzea, hura kanpoan, eri edo bere eskurantzetan aritzeko ezinean dagoenean.

Ikusirik Herri Administrazioen Araubide Juridikoari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 16. artikuluan ezarritakoa, administrazio organoak haien sinadura eskuordetzeko daukaten ahalmenari buruz.

Horregatik guztiagatik, egungo araudiak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, dekretatu dut:

1. Lehenengo alkateorde María Carmen Ferrer Cajal andrea eskuordetzea Alkatetza honi dagozkion eginkizunetan ari dadin, 2006ko martxoaren 14tik 19ra bitarte (biak barne), legeek ezartzen dituzten mugak kontuan hartuz.

2. María Carmen Ferrer Cajal andrea eskuordetzea Alkatetza honi dagozkion ebazpen eta administrazio egintzak sina ditzan, 2006ko martxoaren 20tik hasita alkatearen aldi baterako ezintasuna bukatu bitartean, edo, kasua bada, hura ezeztatzeko egintza espresurik ez den bitartean.

3. Dekretu honen berri ematea Tuterako Udalaren osoko bilkurari, María Carmen Ferrer Cajal andreari eta Alorretako zuzendariei jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin agintzea. Nolanahi ere eragina izanen du Dekretu hau sinatu eta biharamunetik hasita."

Horrela agindu eta sinatzen du alkate udalburuak.

Tuteran, 2006ko martxoaren 13an. _Alkatea, Luis Casado Oliver.

Iragarkiaren kodea: L0604573