41. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 5a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

LIZARRA

Lizarrako Udalaren 2006rako ordenantza fiskalak behin betikoz onetsirik

Lizarrako Udalak, 2005eko azaroaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2006ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izanen duten ordenantza fiskalak eta prezio publikoen arauak. Iragarkia 2005eko 142. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, azaroaren 28an.

Jendaurrean egoteko epea amaiturik, 3 alegazio aurkeztu dira eta haiek ezetsi ditu Udalak, 2006ko martxoaren 2an egin osoko bilkuran. Bilkura berean, behin betikoz onetsi ziren, hasierako onespenarekin bat (Lizarrerria kiroldegiko tarifak salbu, aldatu baitziren). Testu osoa ondotik ematen da argitara, orok jakin dezan eta gainerako ondorioak izan ditzan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea betez.

Argitara ematen da Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.r) artikuluak emandako eskumena erabiliz, abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eta aipatu erabakia betez, apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2 artikuluan adierazi bezala; eta ohartarazten da, ezen, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/92 Legearen 107.3 artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 333.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, haren aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daitekeela, hautara:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik aitzina.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik aitzina.

LIZARRAKO UDALAREN ORDENANTZA FISKALETAKO 2006KO EKITALDIRAKO ALDAKETEN TESTUA

1. ORDENANTZA

Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskala

Karga tasa % 3,5 handitu da, eta honela geldituko da:

ERANSKINA

I. epigrafea._Karga-tasa.

Tasa hau ezarri da: % 4,91.

2. ORDENANTZA

Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskala

Karga tasa % 3,5 handitu da, eta honela geldituko da:

11. artikulua. Zerga honen kuota zerga-oinarriari karga-tasa hau aplikatu ondokoa izanen da: % 15,41.

6. ORDENANTZA

Agiriak egin eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantza

Egiaztagiri, konpultsa, fotokopia eta abarrei dagozkien tarifak % 3,5 handituko dira, aurreko urtetan ez baitira handitu, eta biribildu eginen dira, eskudirutan kobratzen baitira. Bertzelako tarifak % 3,5 handituko dira, eta honela geldituko dira:

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea._Lizarrako planoak eta planoen kopiak:

_Planoen fotokopiak, metro lineala: 1,50.

_Lizarrako hiriaren planoak, bakoitza: 2,00.

II. epigrafea._Ziurtagiriak:

_Ziurtagiriak, diligentziak, ediktuak, etab. egiteagatik: 1,50.

_Artxiboko ziurtagiriak egiteagatik: 4,00.

_Katastroko orriak emateagatik: 1,50.

Egiaztagiriarekin batera planoa edo/eta fotokopia _eginbidez edo gabe_ badoa, I, III eta IV. epigrafeetatik dagozkien tasak ere galdatuko dira.

III. epigrafea._Fotokopiak:

_DIN A-4 neurriko fotokopiak: 0,10.

_DIN A-3 neurriko fotokopiak: 0,15.

IV. epigrafea._Konpultsak:

_Agirien konpultsagatik, orri bakoitza: 0,10.

V. epigrafea._Inprimakiak:

_Zirkulazio zergako alta eta aldaketen inprimakiak: 0,25.

VI. epigrafea._Aurrekontuak eta ordenantza fiskalak:

_Ordenantza bakoitza: 5,00.

_Aurrekontu bakoitza: 5,00.

_Informazioa CDan: 5,00.

_Informazioa disketean: 5,00.

VII. epigrafea._Etxebizitzak deskalifikatzeko txostenak egitea:

_Babes ofizialeko etxebizitzak deskalifikatzeko behar diren txostenak luzatzeagatik: 36,23.

_Udaltzaingoaren txostenak: 31,00.

VIII. epigrafea._Arma-txartelak tramitatzea:

_Txartel bakoitzagatik: 10,76.

IX. epigrafea._Eskola garraioaren baimena:

_Baimen bakoitza: 10,76.

X. epigrafea._Lokalak egokitzeari dagozkion txosten eta lizentziak, biltoki edo txabisketako erabiltzeko:

_Biltokien gaineko txosten eta lizentziak: 68,89.

_Txabiskeen gaineko txosten eta lizentziak: 17,18.

7. ORDENANTZA

Autotaxien, bidaiarien garraio publikoko hiri zerbitzuen eta alokatzen diren gainerako ibilgailuen tasak arautzen dituen ordenantza fiskala

Karga tasa % 3,5 handitu da, eta honela geldituko da:

TARIFEN ERANSKINA

I._Autotaxi lizentziak ematea: 1.606,95.

II._Lizentzien eskualdaketa: 1.606,95.

III._Ibilgailuak zerbitzuan jarri aurreko azterketak, urteko azterketa ohikoak eta aparteko azterketak: 46,44.

IV._Lizentzia edo baimena, bidaiarien garraio publikoko hiri zerbitzuak egiteko, 9 plaza baino gehiagoko ibilgailuetan: 21,91.

8. ORDENANTZA

Lizentziak eman eta hirigintzako beste jarduketetarako tasak arautzen dituen ordenantza fiskala

Aurkeztu beharreko agiriak eguneratu dira II. eranskinean, izan ere "Windows 95" beharrean "Windows XP Profesional" jarri beharko da.

Tarifak % 3,5 handitu dira, eta honela geldituko dira:

HIRIGINTZAKO LIZENTZIAK EMATEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZAREN TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea._Antolamendurako plan partzial nahiz bereziak tramitatzea:

Espedienteak izapidatu eta ebazteko tasak plan bakoitzean hartutako lurzoruaren zabaleraren arabera likidatuko dira, hain zuzen ere 0,09 euro/m².

IV. epigrafea._Birzatiketen eta jabetza banaketen tramitazioa:

A) Espediente bakoitzeko lizentzia emateari dagozkion tasak likidatuko dira bereizten den finkaren azaleraren arabera, bereizketa hori lurzatiketa, birzatiketa, bereizketa edo batasunaren ondorioz bada, betiere ondoko tarifaren arabera:

_m² bakoitza: 0,15 euro.

VIII. epigrafea._Gutxienez ere ordaindu beharreko eskubideak:

Aurreko epigrafeengatik ordaindu behar diren tasak gutxieneko zenbateko haietatik beheitikoak badira, honako hauek ordaindu beharko dira:

_Plan partzialak edo bereziak tramitatzea: 409,86.

_Plan partzial edo berezien aldaketen eta xehetasun azterlanen tramitazioa: 204,93.

_Antolamendu planen aurrerapenak edo aurreproiektuak tramitatzea: 102,56.

_Lurzatiketak (lurzati bakoitzeko): 48,83.

_Birzatiketak: 409,86.

_Obra lizentziak: 16,90.

_Hirigintzako aprobetxamenduen transferentziak: 49,74.

9. ORDENANTZA

Ingurumena babeste aldera kontrolatu beharreko jarduera sailkatuetarako eta jarduera kaltegabeetarako baimenak emateagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala

Tarifen eranskina % 3,5 handitu da, eta honela geldituko da:

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea._Jarduerarako lizentzia eta jarduera lizentziaren berrikuspena:

_Emandako lizentzia bakoitzagatik: 179,57.

II. epigrafea._Irekitzeko lizentzia eta irekitzeko lizentziaren aldaketa:

_Jarduera sailkatuak irekitzeko lientzia bakoitza: 456,39.

_Jarduera kaltegabeak irekitzeko lientzia bakoitza: 143,76.

III. epigrafea._Instalazioak eta lokalak berriz irekitzeko baimena, munta handiko lanak, dagokion frogapena behar dutenak, egin ondoan, edo jarduera handitu, birkalifikatu, eskualdatu edo haren titularra aldatzeko baimena:

_Jarduera sailkatuen lokalen kasuan: 319,13.

_Jarduera kaltegabeen lokalen kasuan: 71,89.

IV. epigrafea._Jarduera lizentzia berriz definitzea:

_Lizentzia berriz definitze bakoitza: 456,39.

10. ORDENANTZA

Udal ordenantza eta erabakietan aurreikusitako ikuskapenen tasak arautzen dituen ordenantza

Eranskineko tarifak % 3,5 handitu dira, honela geldituko direlarik:

TARIFAK

I. epigrafea._Ikustaldiak, jarduera sailkatuen arloan eta gainerako ordenantza eta erabakietan ezarritakoaren arabera, bai eta Udal Ondarean sortutako kalteengatik ere, egindakoak: Ikuskapen agertaldi bakoitzagatik: 126,82

II. epigrafea._Eraikinen azterketa, beren segurtasun baldintzei dagokienez, eta ikuskapenak aurri espedienteetan:

_Gutxieneko ikuskapena: arkitekto edo aparejadore baten 1,5 orduko lanagatik: 54,88.

_Lan gehiago behar bada, ordu bakoitzeko: 45,20.

11. ORDENANTZA

Ibilgailuak eremu publikotik kendu eta altxatokian edukitzeko zerbitzua emateko eskubideak eta tasak arautzen dituen ordenantza

Tarifak aldatu dira; igoerarekin batera tarifak biribiltzeko eskatu du Udaltzaingoak, kobrantzak errazte aldera. Tarifak % 3,5 handitu dira, eta ordenantza honela geldituko da.

TARIFEN ERANSKINA, IBILGAILUAK EREMU PUBLIKOTIK KENDU ETA ONDOTIK ALTXATZEKO ETA IBILGAILUAK EREMU PUBLIKOAN IBILGETZEKO ZERBITZUARI DAGOZKIONAK

Ibilgailu mota

1. epigrafea._Zerbitzu egitera joan, eta ibilgailua Udalaren altxatokira eramateko lanak hasi ondotik, gidaria edo hark baimendutako pertsona agertzeagatik lana bukatzen ez bada:

_Ziklomotoreak eta motorrak: 4,50.

_Gehieneko pisua 3.500 kg bitartekoa duen ibilgailua: 23.

_Gehieneko pisua 3.500 kg-tik goitikoa duen ibilgailua: 45.

2. epigrafea._Zerbitzua osorik egiten denean eta ibilgailu arau-hauslea Udalaren altxatokira eramaten denean:

_Ziklomotoreak eta motorrak: 9.

_Gehieneko pisua 3.500 kg bitartekoa duen ibilgailua: 45.

_Gehieneko pisua 3.500 kg-tik goitikoa duen ibilgailua: 68.

3. epigrafea._Eremu publikoan ibilgailua ibilgetzea; ibilgeturiko ibilgailu bakoitza:

_Ziklomotoreak eta motorrak: 4,50.

_Gehieneko pisua 3.500 kg bitartekoa duen ibilgailua: 23.

_Gehieneko pisua 3.500 kg-tik goitikoa duen ibilgailua: 45.

4. epigrafea._Ibilgailua altxatokira eraman eta inork erretiratu gabe 24 ordu pasatzen direnean, zaintzagatiko tarifa, egun edo egun-zati bakoitzeko, honako hau izanen da:

_Ziklomotoreak eta motorrak: 0,95.

_Gehieneko pisua 3.500 kg bitartekoa duen ibilgailua: 2,35.

_Gehieneko pisua 3.500 kg-tik goitikoa duen ibilgailua: 3,40.

5. epigrafea._Ibilgailuen berezitasunengatik Udalak dituen baliabideekin ezin eraman bada eta zerbitzua egiteko bertze batzuengana jo beharra baldin badago, kobratu beharreko tasa izanen da Udalak ibilgailuak kentzeko lana egiten duen enpresari ordaindu behar diona gehi % 15, administrazio arloko gastu orokorrengatik.

13. ORDENANTZA

Hilerriko zerbitzuak emateko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala

Eranskineko tarifak % 3,5 handitu dira, eta honela geldituko dira:

ERANSKINA

I. epigrafea._Ehorzketak, berrehorzketak eta lurperatze eskubideak:

A) Panteoi eta kaperak: 57.

B) Nitxoak: 29.

C) Banakako hobia: 57.

II. epigrafea._Hobitik ateratzeak:

A) Panteoi eta kaperak: 75.

B) Nitxoak: 37.

C) Banakako hobia: 75.

14. ORDENANTZA

Hiltegiko zerbitzua egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala

Tarifa aldatu da, bai eta sailkapena ere, Harakinen Kooperatibak igorritako tarifen arabera, eta honela geldituko dira:

TARIFEN ERANSKINA

BEHI AZIENDA HILTZEA <

URTEBETE 0,27 0,29 10,82 9,02

BEHI AZIENDA HILTZEA >

URTEBETE 0,27 0,29 10,82 20,00

AZIENDA ZATIKATZEA 36,90 - - -

ARDI AZIENDA HILTZEA

(orokorrean) 0,52 0,58 0,75 -

ESNE BILDOTSA HILTZEA 0,52 0,58 0,45 -

ARDIA HILTZEA 0,52 0,58 3,00 -

ZERRIKUMEA HILTZEA 0,49 0,53 0,36 -

ZERRIA HILTZEA 0,12 0,14 3,01 -

ZERRIA ZATIKATZEA (osorik) 12,32 12,32 - -

BEHOR AZIENDA HILTZEA 0,22 0,23 - -

ARATXE TRIPAKIAK 10,17 10,82 - -

BILDOTS BARRENKIAK 2,77 3,01 - -

BILDOTS HANKAK 0,28 0,30 - -

ARATXE MUTURRAK 1,69 - - -

ARATXE MASAILAK 4,32 - - -

ARATXE MINGAINA - 3,59 - -

GARRAIO KOSTUAK LIZARRAN

(garraiaturiko kg-ko) (*) - 0,08 - -

GARRAIO KOSTUAK LIZARRATIK

KANPORA (garraiaturiko kg-ko) (*) - 0,10 - -

(*) Batzuetan, garraioa puntuala eta presakoa denean, inguruabarren nahiz distantzien arabera kobratzen da.

15. ORDENANTZA

Ezkontza zibilak egiteko tasak arautzen dituena

Tarifa % 3,5 handituko da, eta honela geldituko da:

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea._Tarifak:

Ezkontza bakoitza: 103,50.

17. ORDENANTZA

Espaloietan eta zirkulazio murriztuko aldean barna ibilgailuak sartzeko tasak eta aparkatzeko lekua nahiz edozein motatako salgaien zamalanak egiteko bidea gordetzekoak arautzen dituena

6. artikuluko kuota % 3,5 handituko da; tarifen eranskinean, berriz, poligono fiskalen balioa aldatu da, katastroaren balorazio ponentzia berria onetsi baita, eta honela geldituko da:

6. artikulua. Nolanahi dela ere, familia bakarreko etxebizitzetako garajeetan, etxebizitzei erantsitako lokaletan eta/edo ibilgailu bakarra har dezakeen lokaletan, ibilgailuendako sarrera bakoitzagatik, gehieneko kuota 62,10 euro izanen da.

TARIFEN ERANSKINA

Hona aplikatu beharreko adierazpen matematikoa:

CU = Ml * Mep * Vpf * Cf% +Nv * 3 euro, non:

CU = ordaindu beharreko kuota.

Ml = atearen metro linealak.

Mep = eremu publikoko metroak.

Vpf = poligono fiskalaren balioa.

Cf % = finantza kostua.

Nv = ibilgailu kopurua garaje bakoitzeko.

I. epigrafea._Ibilgailuen sarbidea.

Espaloietan barnako pasabideei dagokienez, kuotaren formula aplikatuko da, egunaren 24 orduen arabera, eta tarifak honako hauek izanen dira:

_Eremu publikoko metroak: 4,5 metro izanen dira.

_Poligono Fiskalaren Balioa:

H01 poligonoa: 306,90.

H02 poligonoa: 326,70.

H03 poligonoa: 438,90.

H04 poligonoa: 438,90.

C01 poligonoa: 112,20.

C02 poligonoa: 146,30.

C03 poligonoa: 357,50.

C04 poligonoa: 392,70.

C05 poligonoa: 473,00.

C06 poligonoa: 627,00.

C07 poligonoa: 627,00.

A01 poligonoa: 158,40.

A02 poligonoa: 198,00.

A03 poligonoa: 267,30.

U01 poligonoa: 198,00.

U02 poligonoa: 250,80.

U03 poligonoa: 264,00.

I01 poligonoa: 82,50.

I02 poligonoa: 188,10.

VPO poligonoa: 146,30.

D01 poligonoa: 2,64.

_Finantza kostua: 100eko 5 izanen da.

_Ibilgailuendako sarrera bakoitzagatik familia bakarreko etxebizitzetako garajeetan, etxebizitzei erantsitako lokaletan eta/edo ibilgailu bakarra har dezakeen lokaletan: 62,10 euro.

III. epigrafea._Zirkulazio murriztuko eremuak:

_Txartelaren kuota: 13,00.

18. ORDENANTZA

Bide publikoko eta herrilurretako lurzoru, hegalkin eta zorupearen aprobetxamendu berezietako tasak arautzen dituena

Eranskineko tarifak % 3,5 handituko dira, eta poligono fiskalen balioa aldatu da, katastroaren balorazio ponentzia berriaren arabera, eta honela geldituko dira:

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea._Zoruaren aprobetxamendu bereziak.

I.1. Mahaiak, kadirak eta mahaitxoak: ondoko adierazpen matematikoa aplikatuko da:

Kuota = terrazaren azalera metro karratutan * poligono fiskalaren balioa * Finantza kostua

_terrazak okupatzen dituen metro karratuak: eremu publikoan zenbat metro karratu hartzen diren.

_Poligono fiskalaren balioa: balioak ondokoak izanen dira:

H01 poligonoa: 153,45.

H02 poligonoa: 163,35.

H03 poligonoa: 219,45.

H04 poligonoa: 219,45.

C01 poligonoa: 56,10.

C02 poligonoa: 73,15.

C03 poligonoa: 178,75.

C04 poligonoa: 196,35.

C05 poligonoa: 236,50.

C06 poligonoa: 313,50.

C07 poligonoa: 313,50.

A01 poligonoa: 79,20.

A02 poligonoa: 99,00.

A03 poligonoa: 133,65.

U01 poligonoa: 99,00.

U02 poligonoa: 125,40.

U03 poligonoa: 132,00.

I01 poligonoa: 41,25.

I02 poligonoa: 94,05.

VPO poligonoa: 73,15.

D01 poligonoa: 1,32.

_Finantza kostua: 100eko 5 aplikatuko da.

I.2. Azoka tikiak, metro linealeko urtean:

_Foruen plaza: 158,59.

_Santiago plaza: 148,33.

I.3. Merkatu ttikiak:

Herriko bestetan saltokiak paratzeko enkanterako hasierako prezioaren tarifa 0,32 euro izanen da metro karratu bakoitzeko.

Halaber, enkantea ez den bertze prozedura batez saltoki finkoak paratzea baimentzen bada, ondoko tasa sortuko dute saltokiaren salmentarako guneak okupatzen duen metro lineal bakoitzeko.

_San Andres: 94,06.

_Nafarroa Beherea (arkupeetatik kanpora): 94,06.

_Nafarroa Beherea (arkupeetan): 68,72.

_Foruen plaza (lehenbiziko 4 postuak, Esparza farmaziaren ondoan): 94,06.

_Foruen plaza (gainerakoan): 68,72.

Herriko bestetarako, udalaren organo eskudunak hiri honetako kalez kaleko salmenta baimentzen badu, jarduera horrek 88,99 euroko tasa sortuko du, hartan aritzen den lagun bakoitzeko eta besta egun guztietarako.

Baimena eskatutako bestetan alderdi politikoek paratzen dituzten txosnengatik, 10,04 euroko kuota ordaindu beharko da metro karratu bakoitzeko, eta aipatu txosnak Alkatetzaren erabakietara makurtuko dira, azalerari eta txosna kopuruaz den bezainbatean, betiere dagoen lekuaren arabera.

I.4. Bertzelako erabilera edo aprobetxamenduak, jarduera ekonomikoetarako.

_Metro karratu edo zatiki bakoitzetik, egunean: 0,78.

I.5. San Andresko feriak eta bertze.

San Andresko ferietan eremu publikoa okupatzen bada ferietako tramankuluekin, 6,90 euroko tasa sortuko da metro karratu bakoitzeko, eta salmenta postuekin okupatzen bada, berriz, 6,90 tasakoa metro lineal bakoitzeko.

Eremu publikoa kontzeptu berdinengatik urteko gainerako egunetan okupatzeagatik, tasa bera aplikatuko da, ordenantza honetan espresuki bertzelakorik erraten ez bada.

I.6. Auzoetako bestak.

Auzoetako bestetan eremu publikoa okupatzen bada, 41,45 euroko tasa sortuko da.

I.7. Haurrendako atrakzioak establezimenduetatik kanpora.

Establezimenduetatik kanpora eremu publikoa haurrendako atrakzioekin okupatzeak 34,23 euroko tasa sortuko du urtean.

I.8. Loreen salmenta Santu Guztien egunean.

Santu Guztien egunean loreen saltokiekin eremu publikoak okupatzeak 3,20 euroko tasa sortuko du.

I.9. Zirkoak eta gisakoak.

Zirkoek eta gisakoek 60,5 euroko tasa ordainduko dute.

I.10. Kioskoak, eguneko salmentarako.

Hilean 12,16 euroko tasa ordainduko dute.

I.1.1. Hauteskundeetako kartel eta banderatxoak.

Eremu publikoan dauden zutoin nahiz kaleargietan kartelak edo banderatxoak paratzen badira, hauteskundeetarako izan edo propagandarakoak, 24,87 euroko kuota ordainduko da unitate bakoitzeko.

I.12. Hesiak.

Kuota kalkulatzeko ondoko adierazpen matematikoa aplikatuko da:

Kuota = Poligono fiskalaren balioa * metro karratu okupatuak * Finantza kostua * egunak

_Poligono Fiskalaren Balioa: hirilurreko kontribuzioan zehaztutakoa da, hots, ondoko hau:

H01 poligonoa: 306,90.

H02 poligonoa: 326,70.

H03 poligonoa: 438,90.

H04 poligonoa: 438,90.

C01 poligonoa: 112,20.

C02 poligonoa: 146,30.

C03 poligonoa: 357,50.

C04 poligonoa: 392,70.

C05 poligonoa: 473,00.

C06 poligonoa: 627,00.

C07 poligonoa: 627,00.

A01 poligonoa: 158,40.

A02 poligonoa: 198,00.

A03 poligonoa: 267,30.

U01 poligonoa: 198,00.

U02 poligonoa: 250,80.

U03 poligonoa: 264,00.

I01 poligonoa: 82,50.

I02 poligonoa: 188,10.

VPO poligonoa: 146,30.

D01 poligonoa: 2,64.

_m² okupatuak: hesiek eremu publikoan okupatutako metro karratuak.

_Finantza kostua: 100eko 5 aplikatuko da.

_Egunak: eremu publikoa zenbat egunez okupatzen den.

_Hesien kudeaketaren kostua: 30 euro.

I.13. Edukiontziak.

_Edukiontzi eta egun bakoitzetik: 0,57 euro.

II. epigrafea._Zorupeko aprobetxamendu bereziak:

II.1. Paratutako tanga bakoitzeko:

Kuota = poligono fiskalaren balioa * okupatutako metroak, orubean * finantza kostua

II.2. Kableak sartzeagatik.

Argindar eta telefono konpainiek beren kableriak sar ditzakete Udalak bere udal mugapearen barrenean dituen hoditeriak erabiliz, baina 72,13 euroko tasa ordaindu beharko dute, etxebizitzetarako hartune-hodi bakoitzeko.

20. ORDENANTZA

Udal hilerriko kontzesioen tasak araUtzen dituena

Karga tasa % 3,5 handitu da, eta honela geldituko da:

TARIFEN ERANSKINA

1. epigrafea._Panteoiak, hilobiak eta nitxoak.

A) Panteoietan:

_Panteoietarako lurzatien kontzesioa, 50 urterako: 1.120.

B) Banakako hobia:

_10 urteko kontzesioa: 90.

_5 urteko luzapena: 85.

C) Nitxoak:

_10 urteko kontzesioa: 200.

21. ORDENANTZA

Hiriko halako eremu publiko batzuetan ibilgailuen aparkamenduaren mugapena eta antolamendua kontrolatzeko zerbitzu publikoa eta horri dagokion tasa arautzen dituena

Tarifak % 3,5 handitu dira, eta honela geldituko dira:

ZENBATEKOAK ETA TARIFAK

6. artikulua. Ordenantza honetan arautzen den tasaren zenbatekoa hau da:

_Alde urdinak edo sar-atera handikoak

_Gutxieneko zenbatekoa, 25 minutu: 0,35.

_Aparkatzeagatik, lehen orduan: 0,85.

_Bi orduz aparkatzeagatik: 1,50.

_Tarteko denbora puskak: 0,05.

_Aparkaldia behar baino luzeagoa egin, baina ordubete baino gutxiago, ordaindu ondoko berrordainketa: 3,50.

22. ORDENANTZA

Autobus geltokiko zerbitzuak egiteko tasak arautzen dituena

Tarifen eranskina % 3,5 handitu da, eta takillaren erabileraren barnean garbiketaren zenbatekoa sartuko da. Hona hemen:

TARIFEN ERANSKINA

Hall edo geltoki sarrerako zerbitzuak:

1._Administrazioetarako lokalak eta armairuen gela erabiltzeagatik, urteko kuota bakarra: 2160.

2._Kontsigna erabiltzeagatik, utzitako pakete bakoitzetik, 30 kilo edo 400 dezimetro kubiko edo zatiki bakoitzetik, gehienez ere 3,60 euro/eguna direla: 0,78.

_Autobus geltokiaren gibelaldeko eremu publikoa:

3._Geltokiaren gibelaldean dagoen jabari publikoko lurra, bidaiarien garraio zerbitzuko autobusak gelditu eta aparkatzeko erreserbatutakoa, erabiltzeagatik, sartzen den zerbitzu bakoitzetik, eta ateratzen den zerbitzu bakoitzetik: 1,25.

Tarifa murriztua aplikatuko zaie 10 Km. baino gutxiagoko distantzia egiten duten zerbitzuei. Murrizketa egun bakoitzean eginiko zerbitzu kopuruaren arabera eginen da, goian aipatutako tarifa normalei ondoko beherapenak aplikatuz:

_6 zerbitzu arte egunean: % 25.

_Egunean 6 zerbitzu baino gehiago emanez gero, ehuneko 50 aplikatuko zaie guztiei: % 50.

4._Noizean behineko zerbitzuak eta zerbitzu bereziak, sarrera edo irteera bakoitzeko: 1,28.

_Zerbitzu orokorrak:

5._Geltokiko zerbitzu orokorrak erabiltzeagatik, geltokitik atera edo geltokira ailegatzen den bidaiariari saldutako txartel bakoitzetik: 0,09.

1.1. ARAUA

Kirol instalazioak eta eskoletako lokal eta instalazioak erabiltzeko ordaindu beharreko prezio publikoak, eta lokalak errentan uzteko tarifak

Kirol Batzordeak proposaturik, kirol instalazioetarako tarifak proposatu dira, eta hortaz, % 3,5 handituko dira 7. epigrafekoak, honela gelditu direlarik:

TARIFEN ERANSKINA

1. epigrafea._Udal igerilekuak (udaldia):

Familia larriaren abonua (senar-emazteak eta 14 urtetik beheitiko seme-alabak): 57.

Famili abonua (senar-emazteak eta 14 urtetik beheitiko 2 seme-alaba): 54.

Helduen abonua (14 urtetik goiti): 26.

Haurren abonua (14 urtetik beheiti): 13,50.

Erretiratuen abonua, bakarrarendako (65 urtetik goiti): 4,50.

Langabetuen abonua, bakarrarendako: 7,50.

Eguneko txartela, helduendako: 3,20.

Eguneko txartela, adingabeendako: 2,20.

2. epigrafea._Lizarra Udal pilotalekua:

Kantxa ordubete, partikularrentzat: 10,30.

3. epigrafea._Remontival ikastetxeko instalazioak:

Pilotaleku handiaren prezioa, ordu bakoitzeko. 6.

Pilotaleku txikien prezioa, ordubete, bak.: 5.

Goiko pisten prezioa, ordubete: 3.

Futbol zelai handiaren prezioa, ordubete: 15.

4. epigrafea._Oncineda Institutuko idorpea.

Kantxaren prezioa, ordubete: 10,30.

Kiroldegiko Segimendu Batzordeak proposaturik, tarifak hauek izanen dira:

V. epigrafea._Tierra Estella-Lizarrerria kiroldegia:

.Instalazioko abonatu izateko ordaindu beharreko matrikula:

Haurrak (4-13 urte), bi gurasoak abonatu badira: 0.

Haurrak, gurasoetako bat abonatu bada: 11,65.

Haurrak: 23,85.

Gazteak (14-17 urte), bi gurasoak abonatu badira: 20,75.

Gazteak, guraso bat bazkide bada: 25,20.

Gazteak: 28,60.

Helduak, 18 urtetik 21era, bi gurasoak abonatu badira: 32,75.

Helduak, 18 urtetik 21era, gurasoetako bat abonatu bada: 37,50.

Helduak, 18 urtetik 21era, bakarrarena: 40,40.

Helduak (18-64 urte): 40,40.

Adinekoak (65 urtetik goiti): 23,85.

.Instalazioko hileko abonuaren tasa:

Haurrak (4-13 urte), bi gurasoak abonatu badira: 0.

Haurrak, gurasoetako bat abonatu bada: 5,75.

Haurrak: 11,90.

Gazteak (14-17 urte), bi gurasoak abonatu badira: 10,45.

Gazteak, gurasoetako bat abonatu bada: 12,65.

Gazteak: 14,40.

Helduak, 18 urtetik 21era, bi gurasoak abonatu badira: 16,40.

Helduak, 18 urtetik 21era, gurasoetako bat abonatu bada: 18,80.

Helduak, 18 urtetik 21era, bakarrarena: 20,15.

Helduak (22-64 urte): 20,15.

Adinekoak (65 urtetik goiti): 11,90.

.15 eguneko abonuen tasak:

Haurrak (4-13 urte): 11,55.

Gazteak (14-17 urte): 14,00.

Helduak (18-64 urte): 20,15.

Adinekoak (65 urtetik gora): 11,55.

Hilabete bakar bateko abonuen tasak

Haurrak (4-13 urte): 15,00.

Gazteak (14-17 urte): 18,00.

Helduak (18-64 urte): 26,55.

Adinekoak (65 urtetik gora): 15,00.

.Eguneko sarrerak:

Haurrak (4-13 urte): 3,80.

Gazteak (14-17 urte): 4,60.

Helduak (18-64 urte): 5,60.

Adinekoak (65 urtetik gora): 3,50.

6. epigrafea._Remontival pilotalekua.

Pilotalekua erabiltzeagatik, ordu bakoitzeko: 13,00.

Squasha erabiltzeagatik, ordu bakoitzeko: 6,00.

Udalak instalazioak erabiltzeagatik, ordu bakoitzeko: 8,30.

Instalazioak kirolaz kanpo erabiltzeko:

_Lan egunetan:

-Egun erdia: 195,00.

-Egun osoa: 330,00.

_Jaiegunak:

-Egun erdia: 330,00.

-Egun osoa: 495,00.

7. epigrafea._Lokalen errentamenduak.

Kultur Etxeko aretoa erabiltzea, egunean: 45,65.

Musika Eskolako bilkura aretoa erabiltzea, 9:00etatik 15:00etara, astelehenetik ortziralera, ordu bakoitzetik: 26,90.

Musika Eskolako bilkura aretoa erabiltzea, larunbat eta igandeetan, ordu bakoitzetik: 26,90.

Musika Eskolako bilkura aretoa erabiltzea, 15:00etatik 22:00etara, astelehenetik ortziralera, ordu bakoitzetik: 13,50.

Musika Eskolako gelak erabiltzea, 9:00etatik 15:00etara, astelehenetik ortziralera, ordu bakoitzetik: 19,29.

Musika Eskolako gelak erabiltzea, larunbat eta igandeetan, ordu bakoitzetik: 19,29.

Musika Eskolako gelak erabiltzea, 15:00etatik 22:00etara, astelehenetik ortziralera, ordu bakoitzetik: 1,35.

Erabilera anitzeko gela, Foruen plazakoa, egun bakoitzetik: 93,25.

Gazteendako aterpetxeko aretoa erabiltzea, ordu bakoitzetik: 32,44.

Gazteendako aterpetxeko prestakuntzako gelak erabiltzea, ordu bakoitzetik: 16,21.

Zezenplaza erabiltzeagatik, egun bakoitzetik: 146,36.

1.3. Almudí Kultur Elkartearen ikastaroetan inskripzioa eta matrikula egiteko prezio publikoak.

Kultur Batzordeak proposaturik, urteko kuota %,3,5 handituko da tarifen eranskinean, eta honela geldituko da:

TARIFEN ERANSKINA

1. epigrafea._Tarifak:

1.1. Haurrendako pintura.

_Izena ematea: 10,35.

_Urteko kuota: 171,57.

1.2. Helduendako pintura:

_Izena ematea: 17,28.

_Urteko kuota: 308,60.

1.4. "Julián Romano Ugarte" Musika Eskolan inskripzioa eta matrikulazioa egiteko prezio publikoak.

Tarifak % 3,5 handitzeko proposatu da, eta honela geldituko dira:

TARIFEN ERANSKINA, 2006-2007 IKASTURTERAKO

I. epigrafea._Musika Eskolako ikasleak:

_Matrikula eskubideak irakasgai bakoitzeko: 202,34.

_Inskripzio eskubideak: 36,54.

II. epigrafea._Musika Eskolako ikasleak, familia ugariaren txartela dutenak:

_Matrikula eskubideak irakasgai bakoitzeko: 102,26.

_Inskripzio eskubideak: 36,54.

III. epigrafea._Adinez nagusi diren ikasleak, astean 30 minutuko eskola hartzeagatik:

_Matrikula eskubideak: 384,27.

_Inskripzio eskubideak: 60.

1.5. Gazte eta emakumeendako jarduerak egiteko ordaindu beharreko prezio publikoak.

Gazteriaren Batzordeak proposaturik, aplikazio arauen 8. artikulua aldatu da eta beste epigrafe bat erantsi da tarifen eranskinean, eta honela geldituko da:

Gazteria

8. 30 urtetik beheitikoek % 25eko murrizketa izanen dute, gutxienez ere, ikastaroetako kuotetan.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea._Agirien inprimaketa:

_Ordenagailutik inprimatutako orria: 0,06.

II. epigrafea._Autobus txartela:

_Joan-etorriko txartelak, gaupasako autobusetan: 3,00.

III. epigrafea._Scannerra eta grabagailua:

_Scannerra eta grabagailua: 0,60.

IV. epigrafea._Ordenagailuen erabilera:

_Ordegailuak asteburuetan erabiltzea Gazteen Animazio Programaren barnean, ordu erdia: 0,50.

1.6. Kirol jardueren zerbitzua emateko prezio publikoak

Kirol Batzordeak proposaturik, desagertu egin dira Xake Eskola, Kirol Anitzen Eskola eta Pelotoia, eta ondoko tarifak proposatu dira, % 3,5 handitu baitira:

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea._Jardueretan izena ematea eta irakaskuntza:

_Gerontogimnasia: 26.

II. epigrafea._Taldekako txapelketetan izena ematea:

_Aretoko futbol txapelketa, elkarteen artekoa: 445.

_Saskibaloi txapelketa, elkarteen artekoa: 110.

_Eskubaloi txapelketa, elkarteen artekoa: 80.

_Badminton txapelketa, elkarteen artekoa: 26.

1.7. Udalaren langileez, makineriaz, ibilgailuez, lanabesez eta bestelako gauzez baliatzeko prezio pribatuak

Tarifak % 3,5 handitu dira, eta honela geldituko dira:

TARIFEN ERANSKINA

III. epigrafea._Makineria:

_Kamioi garabiduna, ordu bakoitzeko: 33,29.

IV. epigrafea._Bertzelako elementuak:

_Tribuna edo oholtza, (gehienez 150 metro karratu) egun eta metro karratu bakoitzeko: 2,06.

_Hesi metalikoak, bakoitzeko eta eguneko: 0,46.

_Kadirak edo eserlekuak, bakoitzeko eta eguneko: 0,46.

_Mahaiak, bakoitzeko eta eguneko: 0,46.

1.8. Udalaren haur eskolan hezkuntza-laguntzako zerbitzua ematearen truke ordaindu beharreko prezio publikoak.

Tarifak Nafarroako Gobernuak onetsiko ditu.

TARIFEN ERANSKINA

2005-2006 ikasturterako

Hauek dira urteko tarifak:

_Eskola:

-7 orduko ordutegia: 1.056 euro urtean.

-4 ordukoa: 682 euro urtean.

_Jantokia:

-Gehieneko tarifa: 935 euro urtean.

11 hilabetekotan banatuko da ordainketa; beraz, tarifa hauek aterako dira:

_Eskolatzea gehieneko tarifak.

-7 orduko ordutegia: 96 euro hilabeteko.

-4 orduko ordutegia: 62 euro hilabeteko.

_Jantokia:

-Gehieneko tarifa: 85 euro hilabeteko.

Tarifa murrizketak egiten ahalko dira, familiaren dirusarreren arabera, honela:

7 ordu (Esk + jantokia):

FAMILIAREN PER CAPITA ERRENTA HILEKO TARIFA

3.318 eurotik beheiti 46

721,06-849,85 euro 67

721,06-849,85 euro 106

721,06-849,85 euro 126

721,06-849,85 euro 146

9.293 eurotik goiti 181

4 ordu:

FAMILIAREN PER CAPITA ERRENTA ESKOLATZEA ESK + JANTOKIA

3.318 eurotik beheiti 9 42

721,06-849,85 euro 19 56

721,06-849,85 euro 31 87

721,06-849,85 euro 43 102

721,06-849,85 euro 50 120

9.293 eurotik goiti 62 147

Lizarran, 2006ko martxoaren 7an._Alkatea, María José Fernández Aguerri.

Iragarkiaren kodea: L0604271