41. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 5a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.5. Estatutuak eta lan hitzarmen kolektiboak

175/2006 EBAZPENA, otsailaren 24koa, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuko Lan zuzendari nagusiak emana, Nafarroako "Abeltzaintzako gaien merkataritza" sektorerako Lan Hitzarmen Kolektiboaren 2005eko eta 2006ko soldaten berrikuspenari buruzko akordioa erregistratu, gorde eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea erabakitzen duena (espediente zenbakia: 30/2006).

Ikusirik Nafarroako "Abeltzaintzako gaien merkataritza" sektorerako lan hitzarmen kolektiboaren 2005eko eta 2006ko soldatak berrikusteko akordioaren testua (espediente zenbakia: 30/2006).

Gertakariak:

1. Departamentu honetan 2006ko otsailaren 21ean sartu da soldatak berrikusteko akordioa, 2005. eta 2006.urteei dagokiena, negoziazio batzordeak hitzarmen hartan itundutakoa betez izenpetu eta onetsia (hasierako espedientearen zenbakia: 95/2005).

2. Espediente honen izapidaketan, aplikatu beharreko lege eta erregelamenduen manuak bete dira.

Zuzenbideko oinarriak:

1. Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentu honek bere esku du lan hitzarmen kolektiboak erregistratu, gorde eta argitaratzea, martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluan ezarrita dagoen bezala, eta hori, Lan zerbitzuak Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera eskualdatzen dituen apirilaren 11ko 937/1986 Errege Dekretuarekin bat, bai eta irailaren 23ko 334/1996 Foru Dekretuarekin ere, Departamentu honi Estatutik transferitutako lan zerbitzuak esleitzen dizkionarekin, alegia.

2. Maiatzaren 22ko 1040/1981 Errege Dekretuaren bigarren artikuluak agintzen du Langileen Estatutuaren III. Tituluan ezarritakoaren arabera egindako hitzarmenak hitzarmen kolektiboen erregistroan inskribatu behar direla.

3. Hitzarmen kolektiboak gordetzea, erregistratu ondoren, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuaren eskumena da, zuzenbideko oinarrietako lehenbizikoan aipatutako manuen arabera.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluaren bidez eman dizkidaten eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako "Abeltzaintzako gaien merkataritza" sektorearen (kodea: 3101905) lansarien berrikuspenari buruzko akordioa erregistratzea, Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboak Erregistratu eta Gordetzeko Bulegoan horretarako bereziki prestaturik dagoen liburuan, eta bertako administrazio unitatean testua eta dokumentazioa gordetzea.

2. Ebazpen hau Hitzarmenen Erregistrora bidaltzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen honen berri ematea negoziazio batzordeari eta adieraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea agortzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2006ko otsailaren 24an._Lan zuzendari nagusia, José María Roig Aldasoro.

NAFARROAKO ABELTZAINTZAKO GAIEN MERKATARITZA SEKTORERAKO HITZARMEN KOLEKTIBOAREN 2005EKO ETA 2006KO SOLDATEN BERRIKUSPENA

A K T A

Iruñean, 2006ko otsailaren 8ko 13:00etan, bildu da Nafarroako "Abeltzaintzako gaien merkataritza" sektorerako hitzarmen kolektibo probintzialaren negoziazio batzordea, honela osatua: langileen aldetik, Alicia Sanz Pascal andrea, UGT sindikatukoa, eta enpresaburuen izenean, Javier Prados Oroquieta jauna, "Gremio Provincial de Empresarios Carniceros-Charcuteros de Navarra" izeneko elkartekoa.

Bilera hartan ondoko erabaki hauek hartu ziren:

Lehena._Ikusirik 2005eko KPI errealaren eta 2005erako aurreikusitakoaren arteko aldea % 1,7 dela, 2005eko taula aldatzea, atzerako eraginarekin eta akta honi atxikitzea, hori guztia indarra duen hitzarmen kolektibo honen 6. artikuluko B letrarekin bat.

Bigarrena._Indarra duen hitzarmen kolektibo honen 6. artikuluko C letran aurreikusitako soldaten berrikuspena gauzatzea, 2006ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31 arteko eraginarekin, eta aldatutako taula akta honi atxikitzea.

Hirugarrena._Hitzarmenaren soldaten taulak Nafarroako Gobernuko Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentura igortzea, indarra duen araudian aurreikusitako ondorioetarako.

Akta honen edukiarekin adostasuna azaltzeko, negoziazio batzordeko kideek akta hau sinatzen dute, edukia berresteko eta behar diren ondorioak izan ditzan.

1. ERANSKINA

2005eko soldaten taulak

1 Zuzendaria 1.035,47 155,32 1.190,79

2 Langileriaren burua, erosketak, salmentak 943,59 141,54 1.085,13

4 Sukurtsaleko burua, biltegikoa, establezimenduko burua 943,59 141,54 1.085,13

5 Saltzaile bidaiaria, plaza-artekaria 817,51 122,63 940,14

5 Saltzaile nagusia 923,79 138,57 1.062,36

5 Saltzaile-ebakitzailea, 1. mailako ofiziala 885,93 132,89 1.018,82

5 Saltzaile-ebakitzailea, 2. mailako ofiziala 839,10 125,87 964,97

5 Saltzaile-ebakitzailea, laguntzailea 810,28 121,54 931,82

7 Ikastuna, bigarren urtea 507,60 76,14 583,74

11 Ikastuna, lehenengo urtea 475,17 71,27 546,44

(*) 8 Gidaria, 1. mailako gidabaimena duena (10 urte lanbidean) 885,93 132,89 1.018,82

(*) 8 Gidaria, 1. mailako gidabaimena duena 839,10 125,87 964,97

8 Gidari-banatzailea, 2. mailako gidabaimena duena 810,28 121,55 931,83

9 Langilezaina, mutil espezializatua 781,45 117,21 898,66

10 Garbitzaileak (orduka) 5,93 0,89 6,82

3 Administrazioko burua 943,59 141,54 1.085,13

4 Kontularia eta administraria, 1. mailako ofiziala 885,93 132,89 1.018,82

5 Administraria, 2. mailako ofiziala 839,09 125,86 964,95

7 Administrari laguntzailea. Hirugarren urtea 758,03 113,70 871,73

7 Administrari laguntzailea. Bigarren urtea 738,67 110,80 849,47

7 Administrari laguntzailea. Lehenengo urtea 723,78 108,56 832,34

11 Kutxako laguntzailea. Bigarren urtea 507,59 76,14 583,73

11 Kutxako laguntzailea. Lehenengo urtea (18 urtetik beherakoa) 475,15 71,27 546,42

Oharrak:

"Saltzaile-ebakitzailea, laguntzailea" kategoriararako beharrezkoa da bi urte ikasten eginak izatea.

"Saltzaile-ebakitzailea, 2. mailako ofiziala" kategoriarako beharrezkoa da laguntzailearenean bi urte eginak izatea.

"Saltzaile-ebakitzailea, 1. mailako ofiziala" kategoriarako beharrezkoa da 2. mailako ofizialarenean bost urte eginak izatea.

(*) Zirkulazio kodearen arabera, erabiltzen duten ibilgailua gidatzeko lehen motako baimena behar denean.

Enpresabururen batek langileak kokatzen baditu hitzarmen honetan zehaztu ez diren zereginetan, haien lansariak ondoko hauenak bezalakoak izanen dira:

_Sukaldeko lanak, 1. kategoriakoak, saltzaile-ebakitzailea, 1. mailako ofizialarenak bezalakoak.

_Sukaldeko lanak, laguntzailea, ebakitzaile-laguntzailearenak bezalakoak.

2. ERANSKINA

2006ko soldaten taulak

1 Zuzendaria 1.069,12 160,37 1.229,49

2 Langileriaren burua, erosketak, salmentak 974,26 146,14 1.120,40

4 Sukurtsaleko burua, biltegikoa, establezimenduko burua 974,26 146,14 1.120,40

5 Saltzaile bidaiaria, plaza-artekaria 844,08 126,62 970,70

5 Saltzaile nagusia 953,81 143,07 1.096,88

5 Saltzaile-ebakitzailea, 1. mailako ofiziala 914,72 137,21 1.051,93

5 Saltzaile-ebakitzailea, 2. mailako ofiziala 866,37 129,96 996,33

5 Saltzaile-ebakitzailea, laguntzailea 836,61 125,49 962,10

7 Ikastuna, bigarren urtea 524,10 78,61 602,71

11 Ikastuna, lehenengo urtea 490,61 73,59 564,20

(*) 8 Gidaria, 1. mailako gidabaimena duena (10 urte lanbidean) 914,72 137,21 1.051,93

(*) 8 Gidaria, 1. mailako gidabaimena duena 866,37 129,96 996,33

8 Gidari-banatzailea, 2. mailako gidabaimena duena 836,61 125,50 962,11

9 Langilezaina, mutil espezializatua 806,85 121,02 927,87

10 Garbitzaileak (orduka) 6,12 0,92 7,04

3 Administrazioko burua 974,26 146,14 1.120,40

4 Kontularia eta administraria, 1. mailako ofiziala 914,72 137,21 1.051,93

5 Administraria, 2. mailako ofiziala 866,36 129,95 996,31

7 Administrari laguntzailea. Hirugarren urtea 782,67 117,40 900,07

7 Administrari laguntzailea. Bigarren urtea 762,68 114,40 877,08

7 Administrari laguntzailea. Lehenengo urtea 747,30 112,09 859,39

11 Kutxako laguntzailea. Bigarren urtea 524,09 78,61 602,70

11 Kutxako laguntzailea. Lehenengo urtea (18 urtetik beherakoa) 490,59 73,59 564,18

Oharrak:

"Saltzaile-ebakitzailea, laguntzailea" kategoriararako beharrezkoa da bi urte ikasten eginak izatea.

"Saltzaile-ebakitzailea, 2. mailako ofiziala" kategoriarako beharrezkoa da laguntzailearenean bi urte eginak izatea.

"Saltzaile-ebakitzailea, 1. mailako ofiziala" kategoriarako beharrezkoa da 2. mailako ofizialarenean bost urte eginak izatea.

(*) Zirkulazio kodearen arabera, erabiltzen duten ibilgailua gidatzeko lehen motako baimena behar denean.

Enpresabururen batek langileak kokatzen baditu hitzarmen honetan zehaztu ez diren zereginetan, haien lansariak ondoko hauenak bezalakoak izanen dira:

_Sukaldeko lanak, 1. kategoriakoak, saltzaile-ebakitzailea, 1. mailako ofizialarenak bezalakoak.

_Sukaldeko lanak, laguntzailea, ebakitzaile-laguntzailearenak bezalakoak.

Iragarkiaren kodea: F0603857