41. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 5a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

19/2006 FORU AGINDUA, martxoaren 7koa, Hezkuntza kontseilariak emana, abuztuaren 8an Hezkuntza kontseilariak emandako 130/2005 Foru Agindua partez aldatzen duena. Foru agindu horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko maisu-maistren kidegoan sartzeko deialdiko oposizio-lehiaketa gainditu zuten izangaien zerrendak, espezialitateen eta hizkuntzaren arabera emanak, onetsi ziren.

Hezkuntza kontseilariaren otsailaren 14ko 23/2005 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko maisu-maistren kidegoan sartzeko oposizio-lehiaketarako deialdia onetsi zen.

Hezkuntza kontseilariak, abuztuaren 8ko 130/2005 Foru Aginduaren bidez, espezialitate eta hizkuntza bakoitzerako hautagaien zerrendak onetsi zituen. Pedagogia Terapeutikoaren espezialitatea euskaraz emateko hautagaien zerrendan Oroitz Arrizabalaga Etxeberria jauna ageri da, txanda irekikoen zazpigarren tokian, guztira 5,8655 puntu dituela.

Hezkuntza kontseilariak otsailaren 11n emandako 14/2006 Foru Aginduaren bidez, Oroitz Arrizabalaga Etxeberria jaunak Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak uztailaren 27an emandako 1201/2005 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa onartu zen. Ebazpen horren bidez maisu-maistren kidegoan (pedagogia terapeutikoa espezialitatean, euskaraz) sartzeko oposizio-lehiaketaren deialdiko lehiaketako merezimenduen behin betiko balorazioa onetsi zen. Errekurtsoa onartzearekin batera, interesatuari merezimenduen baremoko III.1 ataleko b) epigrafean ehun orduko konputuari dagokion puntuazioa ematea agindu zen eta, horrekin batera, ordu-kopuru horri dagokion puntuazioa kentzea atal bereko a) epigrafean eman zitzaionetik.

Hori dela eta, bidezkoa da foru agindu hartan xedatutakoa betearaztea.

Beraz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen bigarren xedapen iragankorrarekin bat eta Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legeko 36 c) artikuluak eta apirilaren 1eko 165/1996 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskurantzak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Hezkuntza kontseilariak abuztuaren 8an emandako 130/2005 Foru Agindua partez aldatzea. Foru agindu horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko maisu-maistren kidegoan sartzeko deialdiko oposizio-lehiaketa gainditu zuten izangaien zerrendak, espezialitateen eta hizkuntzaren arabera emanak, onetsi ziren. Hauxe da aldatu beharrekoa:

Honako hau dioen tokian,

PEDAGOGIA TERAPEUTIKOA. Euskaraz

IZEN-ABIZENAK NANa PUNTUAK GUZTIRA

_Txanda irekia

ARRIZABALAGA ETXEBERRIA,OROITZ 44139334 5.8655

Honako hau behar du:

PEDAGOGIA TERAPEUTIKOA. Euskaraz

IZEN-ABIZENAK NANa PUNTUAK GUZTIRA

_Txanda irekia

ARRIZABALAGA ETXEBERRIA,OROITZ 44139334 6.0155

Oroitz Arrizabalaga Etxeberria jaunari emandako guztirako puntuazioarean aldaketak ez du izangaien zerrendako ordena aldatzen.

2. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3. Foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hasita.

4. Foru agindu hau Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Giza Baliabiden Zerbitzuari (Lehen Hezkuntzako Bulegoa) igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2006ko martxoaren 7an._Hezkuntza kontseilaria, Luis Campoy Zueco.

Iragarkiaren kodea: F0604392