41. ALDIZKARIA - 2006ko apirilaren 5a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

638/2006 EBAZPENA, martxoaren 13koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan OLT/EDU izateko 13 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia ebazten duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, martxoaren 13ko 638/2006 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko OLT/EDU izateko 13 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia ebatzi du, eta honela esleitu ditu lanpostu hutsak:

Ana Oller Font andreari 3170 zenbakiko lanpostu hutsa, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Departamentuko Gizarte Ongizateko Zuzendaritza Nagusiari atxikia, destinoa Iruñean duena.

Alicia Izcue Argandoña andreari 7540 zenbakiko lanpostu hutsa, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuari atxikia, destinoa Iruñean duena.

Lucía Lorenzo Domínguez andreari Nafarroako Ospitaleko Koronarioen eta Azterketa Kardiologikoen Erizaintza Unitateko lanpostu huts bat, destinoa Iruñean duena.

María Teresa Montes San Pedro andreari 37443 lanpostu hutsa, Hezkuntza Departamentuko Torre Monreal ikastetxe publikoari atxikia, destinoa Tuteran duena.

María Dolores Espelosín Azpilicueta andreari Nafarroako Ospitaleko Ospitalizazio Kardiologikoaren Erizaintza Unitateko lanpostu huts bat, destinoa Iruñean duena.

María Montserrat Velasco Aizpún andreari Ubarmin Klinikako AZU-2. oineko Erizintza Unitateko lanpostu huts bat, destinoa Elkanon duena.

Deialdia 2005eko apirilaren 27ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 50. zenbakian.

Iruñean, 2006ko martxoaren 13an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0604929