4. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

B U R L A T A

Hirigintza hitzarmenaren osagarria, Burlatako Udalak eta Miguel Angel Orbaiz Galar jaunak, "Promociones Miravalles, S.L." enpresaren izenean eta hura ordezkatuz, sinatu beharrekoa

Burlatako Udalak, 2005eko azaroaren 30ean egin osoko bilkura berezian, ondotik ematen den erabakia hartu zuen, bertzeak bertze. Hona hemen haren testua:

1._Hasiera batean onestea hitzarmenaren osagarria, batetik Burlatako Udalaren eta bertzetik, "Promociones Miravalles, S.L." merkataritza enpresaren izenean eta hura ordezkatuz, Miguel Angel Orbaiz Galar jaunaren artean sinatzekoa, eta behar bezala eginbideturik bilkuraren espedientean dagoena. Miguel Angel Orbaiz Galar jaunaren N.A.N. zenbakia: 72.616.631-L. "Promociones Miravalles, S.L." enpresaren I.F.Z. zenbakia: A/31199839, eta haren helbidea: Iruña, Sadar karrika, 14 beheitia.

2._Hitzarmena jendaurrean egonen da gutienez ere 20 egunean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Burlatako Herriko Etxeko iragarki oholean eta, gutienez ere, Nafarroako Foru Komunitatean gehien zabaltzen diren egunkarietariko batean argitaratuz, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen 24. artikuluari jarraikiz.

3._Erabaki hau Miguel Angel Orbaiz Galar jaunari igortzea, N.A.N. zenbakia 72.616.631-L. baitu, "Promociones Miravalles, S.L." merkataritza enpresaren izenean eta hura ordezkatuz ari baita, zeinaren I.F.Z. zenbakia A/31199839 baita, jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

4._Alkatetzari ahalmena ematea, erabaki hau aplikatu eta garatzeko behar diren agiri guztiak sinatzeko.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta adierazten da ezen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen 24. artikuluari jarraikiz, delako hitzarmena jendaurrean egonen dela, hogei egunean egon ere Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, ukiturik gertatzen direnek epe horretan azter dezaten Udal honetako Hirigintza Departamentuan, horretarako prestatu den espedientearekin batean, eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Burlatan, 2005eko abenduaren 5ean._Alkatea, José Muñoz Arias.

Iragarkiaren kodea: L0524139