4. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

B U R L A T A

Behin betiko onetsirik U.A.1 unitatea birzatitzeko proiektua alde zaharreko B.B.P.B.ko berrikusketan

Burlatako Udalak, 2005eko azaroaren 30ean egin bilkura arruntean, ondotik ematen den erabakia hartu zuen, bertzeak bertze:

1._Tramitera onartzea Juan Ignacio Arístegui Balda eta Iñaki Araiz Zugasti jaunek aurkeztutako alegazioa (N.A.N. zenbakiak 72.646956-F eta 33.432.009-Z, eta helbidea Burlatako San Frantzisko, 6, 2.a ezkerra eta 8, 4.a, ezkerra, hurrenez hurren), H.A.P.O.ko "S-4" hirigintza unitateko birzatiketa espedientearen hasierako onespenaren aurka aurkeztu baitzuten.

2._Onartzea erabaki honen lehenbiziko puntuaren gaineko alegazioa eta, beraz, hasiera batez onetsitako birzatiketa proiektua aldatzea, birzatiketarako den 4. lurzatiari dagokionez, bertan azaldu behar baita haren titularrak direla Burlatako San Frantzisko kaleko 6 eta 8 zenbakietako komunitateetako jabekideak, eta bestetik, 2005eko ekainaren 22an sinatutako erabakiaren bidez, eskritura publikoa bihurtua 2005eko azaroaren 10ean, komunitate horiei dagozkien hirigintza eskubideak "Construcciones Andia" merkataritza sozietateari eskualdatu zitzaizkiola, eta azken horrek erabaki zuela eskubide horiek partitzea "Promociones OCEC S.A." merkataritza enpresarekin.

3._Behin betiko onestea egungo H.A.P.O.ko "S-4" hirigintza unitateko birzatiketa proiektua, bilkurako espedientean baitago, behar bezala eginbidetua.

4._Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta honen berri ematea jendaurreko epean agertu ziren alegazio egileei nahiz Agoizko Jabetzaren Erregistroari.

5._Alkatetzari ahalmena ematea, erabaki hau aplikatu eta garatzeko behar diren agiri guztiak sinatzeko.

Argitara ematen da orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten da egintza honen aurka ondoko errekurtso hauetako bat jar daitekeela: a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzien jurisdikzioan eskuduna den organoari zuzendua, uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoarekin bat, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita; b) Gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita; eta c) errekurtso horien aitzin, nahi bada, berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen udal organo berari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita.

Burlatan, 2005eko abenduaren 5ean._Alkatea, José Muñoz Arias.

Iragarkiaren kodea: L0524138