4. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

B U R L A T A

Behin betiko onetsirik egungo H.A.P.O.ko "S-4" unitateko urbanizazio proiektua

Burlatako Udalak, 2005eko azaroaren hogeita hamarrean egin bilkuran, ondotik ematen den erabakia hartu zuen, besteak beste:

1._Onestea "S-4" unitateko urbanizazio proiektuaren eranskina, proiektuko talde prestatzaileak egina, eta behar den elkargo ofizialak 2005eko urriaren 17an ikus-onetsia. Bertan arrazoitzen da planeamenduan aurreikusia dagoen garaje mankomunaturako sarbidearen arrapala pixka bat aldentzea, unitateko 2. etxe-multzoan aurreikusten diren etxebizitzendako errazago baita, izan ere beheko solairuan izanen da etxebizitza bat, Soto kalean jadanik dauden etxeen ereduari jarraikiz. Eranskina bilkurako espedientean dago, behar bezala eginbidetua.

2._Behin betiko onestea, erabaki honen lehenbiziko puntuan aipatzen den eranskina sartuta, egungo H.A.P.O.ko "S-8" unitateko hirigintzako unitatearen urbanizazio proiektua, Tabuenca Saralegui y Asociadosek prestatua eta dagokion Elkargo Ofizialak 2005eko ekainaren 21ean ikus-onetsia. Proiektua bilkuraren espedientean dago, behar bezala eginbidetua.

3._Erabaki hau interesatuei igortzea eta erabaki hau argitara ematea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean iragarkia jarrita.

4._Alkatetzari ahalmena ematea, erabaki hau aplikatu eta garatzeko behar diren agiri guztiak sinatzeko.

Argitara ematen da orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten da egintza honen aurka ondoko errekurtso hauetako bat para daitekeela: a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzien jurisdikzioan eskuduna den organoari zuzendua, uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoarekin bat, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita; b) Gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita; eta c) errekurtso horien aitzin, nahi bada, berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen udal organo berari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita.

Burlatan, 2005eko abenduaren 5ean._Alkatea, José Muñoz Arias.

Iragarkiaren kodea: L0524137