4. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

VIANA

Kostuak banatzeko proiektua hasiera batez onetsirik

Vianako Udaleko alkate udalburuak ebazpena eman zuen 2005eko abenduaren 5ean, hasiera batez onesteko kostuak banatzeko proiektua, Vianako Udal Planeko PDC-1ean, Udalak berak sustatu baitu.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 133. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, espedientea jendaurrean egonen da hamabost egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, eta interesatuek espedienteak beren eskura izanen dituzte denbora horretan, aztertu eta alegazioak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Vianan, 2005eko abenduaren 5ean._Alkatea, Gregorio Galilea Arazuri.

Iragarkiaren kodea: L0524068