4. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ORBARA

Bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak, hutsik

Orbarako Bake Epaitegi honetako egungo bake epaile titular eta ordezko izendatu zirenetik lau urte betetzeko eguna hurbil dagoela eta, Botere Judizialari buruzko Lege Organikoan aurreikusitakoari jarraikiz, kargu huts horiek iragartzen dira eta hamabost egun naturaleko epea irekitzen, honako hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, aipatu Lege Organiko horren 302. artikuluak zehazten dituen legezko baldintzak betetzen dituzten guztiek horrela eska dezaten Orbarako Udalean, bulego orduetan. Ohartarazten da izendapena Nafarroako Auzitegi Nagusiko Gobernu Salak eginen duela, Udalak, osoko bilkuran, erabateko gehiengoaz hautatzen dituenen artean. Bestalde, ez da inolako trabarik gaur egun kargu horietan daudenak berriz ere hautatzeko, eta inork eskatzen ez badu, Udalak, osoko bilkuran, nahi dituenak hautatuko ditu.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Orbaran, 2005eko abenduaren 5ean._Alkatea udalburua, Joaquín Gortari Arbona.

Iragarkiaren kodea: L0524056