4. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

U R R A U L B E I T I

Xehetasun azterlana hasiera batean onetsirik

Urraulbeitiko Udalak, 2005eko azaroaren 2an hartu erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi du Santsoaingo (Urraulbeiti) 18 eta 19. lurzatien xehetasun azterlana, José Antonio Lázaro Fernández jaunak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada hori egitea.

Urraulbeitin, 2005eko azaroaren 16an._Alkatea, L. Fernando Cabodevilla Eslava.

Iragarkiaren kodea: L0523896