4. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

A B A R T Z U Z A

Soberako lurzatiaren deklarazioa

Abartzuzako Udalak, 2005eko azaroaren 24ko bilkuran, honako hau erabaki zuen aho batez:

_Soberako lurzatia dela deklaratzea 64 metro karratuko lurra, planoa espedientean baitago, Manuel Larumbe San Martín jaunari saltzeko, izan ere bera da ondo-ondoko lurzatiaren titularra. Hori guztia katastroko 3. poligonoko 162. lurzatiaren erregularizazioari ekiteko.

_Espedientea jendaurrean edukitzea hilabetez, Nafarroako Toki Entitateen ondasunen erregelamenduaren 12. artikuluan xedatutakoak ondorioak izan ditzan.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Abartzuzan, 2005eko azaroaren 26an._Alkatea, Arturo San Martín Morras.

Iragarkiaren kodea: L0523866