4. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

T X U L A P A I N

2006ko karga-tasak

Udalak, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, erabaki hau hartu zuen, bertzeak bertze, 2005eko urriaren 30ean egin osoko bilkuran:

1._Hirilurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa % 0,15 izanen da.

2._Landalurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa % 0,39 izanen da.

3._Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren tarifei 1 indizea aplikatuko zaie.

4._Eraikuntza, obra eta instalazioen gaineko zerga ordainarazteko karga-tasa % 2 izanen da.

5._Hirilurren balio igoeraren gaineko zergari dagokionez, 2/1995 Foru Legearen 175 eta 176. artikuluetan ezarritako gutxieneko portzentajeak aplikatuko dira.

6._Orobat, ondoko tasak onestea:

Usiko ur zerbitzua: hilabeteko gutxieneko kuota kontagailuko: 1,80 euro; kontsumo-kuota, 20 m³ bitarte hilabeteko; 0,15 euro kontsumituriko m³ bakoitzeko; 20 m³-tik goitiko kontsumoa, 0,30 euro.

Herrilurretako aprobetxamenduak: 2005eko ekitaldian ezarritako kuotak, behar den KPI erantsiz.

Ezkontzen ospakizunak Herriko Etxean: 100 euro ezkontza bakoitzeko, egoitzak erabili eta garbitzeagatik.

Aditzera ematen da orok jakin dezan.

Txulapainen, 2005eko azaroaren 3an._Alkatea, José Aldaz Gascue. infracciones y sanciones tributarias

Iragarkiaren kodea: L0524182