4. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

A Z K O I E N

2005eko aurrekontuko aldaketa behin betikoz onetsirik

Azkoiengo Udalak, 2005eko irailaren 29ko osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen 2005eko aurrekontu orokor eta bakarreko aldaketen espedientea. Onespen hori 2005eko 135. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, azaroaren 11n, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu. Hona hemen:

_Kreditu gehikuntza. 4521-629 "Zenbait inbertsio kirol instalazioetan": 4.200 euro.

_Finantzaketa. Kontusail hau beheititua: 4321-60100 "Pasealekua, euri urak, lotura eta lorategia": 4.200 euro.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 276 eta 284. artikuluetan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 202 eta 214. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, aditzera ematen zaie herritar eta interesatu guztiei ezen bilkura hartan esku artean erabilitako aurrekontuko aldaketak behin betikoz onetsi direla.

Azkoienen, 2005eko abenduaren 12an._Alkatea, Sagrario Guinduláin Guerendiáin.

Iragarkiaren kodea: L0524144