4. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ADIOS

Aurrekontuko 2/2005 aldaketa

Udalak, 2005eko abenduaren 1ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Hasiera batean onestea aurrekontuko 2/2005 aldaketa, kreditu gehikuntza bati buruzkoa; xedea da aurrekontuan agortu diren zenbait kontusail diruz hornitzea; finantzabidea izanen da diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako.

Aditzera ematen da, interesatuek 15 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, espedientea aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten. Alegaziorik aurkezten ez bada, hasiera batean onesteko erabakia behin betikoa bilakatuko da.

Adiosen, 2005eko abenduaren 5ean._Alkatea, Fortunato Vidaurreta Pérez.

Iragarkiaren kodea: L0524140