4. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

1157/2005 EBAZPENA, azaroaren 24koa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, 2005. urterako Lanbide Hastapeneko Programei laguntzeko modulu ekonomikoak behin-behinekoz ezarri, urte bereko urtarril-abuztuko atzerakinak ordaintzeko baimena eman eta 2005eko irail-abenduari dagozkion dirulaguntzak ordaintzeko baimena ematen duena.

Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak 23.2 artikuluan ezartzen du Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren helburuak erdiesten ez dituzten ikasleendako Gizarte Garantiako berariazko programak bermatu behar direla, lege horren bidez araututako ikasketetan segitu edo bizi aktiboan sartzeko bide emanen dien oinarrizko lanbide prestakuntza izan dezaten.

Hezkuntza Departamentuaren esku dago Hastapeneko Programak erregulatu eta sustatzea, otsailaren 22ko 67/1993 Foru Dekretuaren 18.2 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Azaroaren 27ko 1009/2005 Ebazpenak baimena ematen du 2005/2006 ikasturtean Lanbide Hastapeneko Programak ezartzeko Nafarroako Foru Komunitateko Bigarren Hezkuntzako institutuetan, ikastetxe pribatu itunduetan eta irabazi asmorik gabeko erakundeetan.

Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiaren abuztuaren 8ko 747/2004 Ebazpenak jarraibideak ematen ditu Lanbide Hastapeneko programak Nafarroan 2005/2006 ikasturtean antolatzeko.

Azkenik, 2005eko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 30eko 18/2005 Foru Legearen 37. artikuluak ezartzen du gizarte garantiako programak lehenago ezartzeak izaera esperimentala duela eta, beraz, horien osaera eta finantziatze modua erregelamenduz arautu bitartean, hezkuntza administrazioak behin-behinekoz finkatuko dituela finantzatzeko diru kopuruak.

Hortaz, Departamentu honetako Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuko zuzendariak, irakaskuntza itunduaren sektorean hezkuntzaren kalitatea eta lan baldintzak hobetuz joateko akordioaren (2005eko martxoaren 10ekoa) sinaduraren ondotik, eta aurreko akordioa Hezkuntza Departamentuak bere egiteko baimena ematen duen azaroaren 7ko Gobernu Akordioa ikusirik, txostena aurkeztu du eta bertan azaldu du Lanbide Hastapeneko Programei, bakoitzaren ezaugarri berezien arabera, dagozkien laguntza moduluen kalkulua eta haiek 2005. urterako onesteko proposatu du. Orobat, 2004/2005 eta 2005/2006 ikasturteetan baimendutako Lanbide Hastapeneko Programen urtarril-abuztuko atzerakinak eta irail-abenduko dirulaguntzak, hurrenez hurren, ordaintzeko ere proposatu du.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa arautzen duen abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. artikuluko d) idatz-zatiak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Eskola unitate bakoitzeko modulu ekonomikoaren zenbatekoa onestea 2005. urterako, doan eman beharreko dirulaguntzetarako funts publikoen zenbateko osoa banatzeko, aurten funtzionamenduan egonen diren Lanbide Hastapeneko Programetako ikasketak emateko baimena eskuratzen duten ikastetxe itunduei edo irabazi asmorik gabeko entitateei. Modu honetan banatuko dira:

I. LANBIDE HASTAPENEKO PROGRAMAK IKASTETXE ITUNDUETAN

Modalitatea: Oinarrizko Lanbide Hastapena

Programa / Dirulaguntza modulua:

"Bulegoko laguntzailea": 60.603,15 euro.

"Ostatu arloko laguntzailea": 60.444,71 euro.

"Etxebizitzen instalazio elektrikoetako langilea": 62.821,05 euro.

"Aluminiozko arotz lanetako langilea": 65.000,15 euro.

"Gizarte zerbitzuetako laguntzailea": 60.444,71 euro.

II. LANBIDE HASTAPENEKO PROGRAMAK IRABAZI ASMORIK GABEKO ERAKUNDEETAN

Modalitatea: Lanbide Hastapen Egokitua

Programa / Dirulaguntza modulua:

"Eraikinen oinarrizko mantentze lanetako langilea": 61.063,15 euro.

"Mintegi eta lorategietako langilea": 57.475,47 euro.

"Zurgintzako langilea": 66.985,99 euro.

"Etxebizitzen instalazio elektrikoetako langilea": 60.992,40 euro.

"Altzari modularrak egiteko langilea": 66.985,99 euro.

"Sukaldeko laguntzailea": 66.278,38 euro.

"Iturgintzako langilea": 60.638,61 euro.

"Ile-apainketako laguntzailea": 56.802,74 euro.

Modalitatea: Lanerako Prestatzeko Lantegiak

Programa / Dirulaguntza modulua:

"Igeltserotzako langilea": 87.445,07 euro.

2. Ebazpen honen 1. atalean finkatutako dirulaguntza moduluaren helburua Lanbide Hastapeneko Programak garatzea da; Hezkuntza Departamentuak lehenengo kurtsorako soilik ematen du dirulaguntza.

Dirulaguntza kontzeptu hauetan erabili beharko da:

Hezitzaileen kostua: irakasleak eta/edo adituak.

Programak behar duen ekipamenduaren funtzionamendu, erosketa eta amortizazio gastuak.

Zeharkako beste kostu batzuk.

Hezitzaileen kostuan, hau da, soldatak gehi karga sozialak, honako ratio hauek ageri dira: hezitzaileen 1,2 lanaldiko ratioa, ikastetxe itunduetan ematen diren Lanbide Hastapeneko Programen kasuan; eta hezitzaileen 1,12 lanaldiko ratioa, irabazi asmorik gabeko entitateen lantegietan ematen diren Lanbide Hastapeneko Programen kasuan.

Abuztuaren 8ko 747/2005 Ebazpenaren 4. atalean ezarritakoaren arabera:

a) Lanbide Hastapen Egokiturako Programek, irabazi asmorik gabeko erakundeen lantegietan ematen direnek, 28 eskola ordu izanen dituzte astean, honela banatuak: berariazko lanbide heziketa emateko 15 ordutik 18ra bitarte, lanerako prestakuntza eta orientaziorako ordu bat, oinarrizko heziketarako 5 ordutik 8ra bitarte, jarduera osagarrietarako ordu bat edo bi eta tutoretzarako ordu bat edo bi.

b) Lanerako Prestatzeko Lantegien modalitateko Lanbide Hastapeneko Programek, irabazi asmorik gabeko erakundeen lantegietan ematen direnek, 28 eskola ordu izanen dituzte astean, honela banatuak: 18 ordutik 20ra bitarte berariazko lanbide heziketa emateko, eta 8 ordutik 10era bitarte oinarrizko heziketarako eta lanerako prestakuntza eta orientaziorako.

c) Lanbide Hastapeneko Programek, Oinarrizko Lanbide Hastapenaren modalitatekoek, ikastetxe itunduetan ematen direnek, 30 eskola ordu izanen dituzte astean, honela banatuak: berariazko lanbide heziketa emateko 15 ordu, lanerako prestakuntza eta orientaziorako 2 ordu, oinarrizko heziketarako 10 ordu, jarduera osagarrietarako 2 ordu eta tutoretzarako ordu bat.

Dirulaguntza jasotzen duen entitate titularrak hezitzaile talde bat jarriko du programarako, programa osatzen duten prestakuntzako elementuak emateko, abuztuaren 8ko 747/2005 Ebazpenean ageri diren betebeharrei jarraikiz. Kontratu mota programaren garapenerako egokiena den modalitatean eginen du entitate titularrak. Hezitzaileak, irakasleak edo adituak kontratatuko dira programa bakoitzari zuzenean emandako orduen kopuruaren arabera.

3. Hezkuntza Departamentuak, komeni dela ikusten duenean, hezkuntza ikuskapeneko nahi adina ekintza egiten ahalko du, Lanbide Hastapeneko Programen garapen egokia bermatzeko. Entitate onuradunak Hezkuntza Administrazioak izendatutako funtzionarioei instalazioetara sartzen utzi beharko die, bai eta behar den dokumentazio akademiko eta administratiboa aztertzen ere. Abuztuaren 8ko 747/2004 Ebazpenean araututako baldintzen edozein aldaketak garatzen den programaren kostua jaistea badakar, emandako dirulaguntzaren murrizketa edo ordaindutako soberakina itzuli beharra ekarriko du. Aipatu ebazpenean Lanbide Hastapeneko Programek Nafarroan 2005/2006 izanen duten funtzionamendua arautzen da.

4. Dirulaguntzaren onuraduna den entitate titularrak hitz ematen du programak indarra duen bitartean honako hauek beteko dituela:

a) Maiatzaren 12ko 437/2005 Ebazpena, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, 2005/2006 ikasturtean ikasleak Lanbide Hastapeneko Programetan onartzeko arautegia ezartzen duena.

b) Abuztuaren 18ko 747/2005 Ebazpena, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, 2005/2006 ikasturtean Lanbide Hastapeneko Programek izanen duten funtzionamendua arautzen duena.

5. Dirulaguntzaren onuraduna den entitate titularrak Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuan honako dokumentazio hau aurkeztu beharko du 2006ko urriaren 15a baino lehen:

1. Hezitzaileen gastuen egiaztagiriak.

Lan kontratua duten langileen kasuan, programan lan egin duten pertsonek izenpetutako kontratuen eta nominen fotokopia konpultsatua, izena, NANa, ikasketen titulazioa eta dagokien Lan Hitzarmen kolektiboaren araberako lanbide kategoria adierazirik.

Hezitzaileen Gizarte Segurantzako kotizazioen egiaztagiriak.

PFEZri dagozkion zenbatekoen atxikipenen frogagiriak.

Langile autonomoak baldin badira, zerbitzuak egiteko kontratuen eta dagokien BEZaren likidazioaren fotokopia konpultsatua.

2. Entitatearen inbentarioan dirulaguntzaren bidez erositako material inbentariagarria sartu izanaren egiaztagiria.

Funtzionamendu kostuen, ekipamenduaren amortizazio kostuen eta beste zehar-kostu batzuen ordainagiri eta fakturen aurkibidea eta zerrenda. Irabazi asmorik gabeko erakundeak direnean, funtzionamendu kostuen eta beste zehar-kostu batzuen aurkibidean eta zerrendan sartutako fakturen fotokopia konpultsatua.

Ikastetxe itunduak baldin badira, 2. atal honetako dokumentazioaren ordez, Eskola Kontseiluak Lanbide Hastapeneko Programen gastu eta dirusarreren kontuak onartzeko hartutako akordioaren ziurtagiria aurkez daiteke.

Jasotako dirulaguntza ez justifikatzeak berarekin ekarriko du justifikatu gabeko zenbatekoak itzultzea edo ordaintzeko dagoen dirulaguntza murriztea.

6. Lanbide Hastapeneko Programen ezarpen aurreratua esperimentala denez, dirulaguntzarako modulu ekonomikoen zenbatekoak eta diruz lagundutako unitate bakoitzeko hezitzaileen zerrendak, Ebazpen honen 1. eta 2. ataletan finkatutakoak, behin-behinekoak dira 2005. urterako. Horrek ez du berez inolako luzapenik ekarriko hurrengo urteetan.

7. 2005eko urtarril-abuztuari eta irail-abenduari dagozkien atzerakinak ematea eranskinean ageri diren ikastetxe itunduei eta irabazi asmorik gabeko erakundeei. Guztira 403.234,34 euro dira.

Modulu hori 2006rako eguneratzen denean % 60a ordainduko da bi epetan: % 45a 2006. urteko lehen hiruhilekoan; horretarako, onuradun izaten direnek honako dokumentazio hau bidali beharko dute Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzura, otsailaren 20a baino lehen:

_Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren egiaztagiria, zergei dagokienez egunean daudela ziurtatzen duena.

_Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorraren egiaztagiria, ikasturtea hasi aurreko hamabi hilabeteetan Gizarte Segurantzaren kuotak ordaindu izanarena, hau da, 2004ko irailetik 2005eko abuztura arteko kuotak (bi hilabeteak barne).

Gainerako % 15a 2006ko azken hiruhilekoan ordainduko da, ebazpen honen 5. atalean aipatu egiaztagiriak aurkeztu eta gero.

Irabazi asmorik gabeko erakundeontzako dirulaguntzak 1. atalean ezarritako modulu ekonomikoen portzentaje hauek aplikatuz emanen dira: % 50 "Lantxotegi", "Haritz Berri" eta "Etxabakoitz" eskolentzat eta "El Castillo" lantegi-eskolako "Altzari modularrak egiteko langilea" modulurako, eta % 80 "El Castillo" lantegi-eskolako gainerako moduluetarako. Diru kopuru horiek Departamentu honen eta Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Departamentuaren arteko Hitzarmenean behin betikoz onartuko diren portzentajeen "kontura" ordainduko dira; Hezkuntza Departamentuari dagokiona zehaztuko da hitzarmenean.

Irabazi asmorik gabeko gainerako erakundeek eta ikastetxe itunduek ebazpen honen 1. atalean baimendutako moduluen % 100eko dirulaguntza jasoko dute.

8. 403.234,34 euroko gastua baimentzea eta ebazpen honen eranskinean ageri diren ikastetxe itunduei eta irabazi asmorik gabeko erakundeei 403.234,34 euro ordaintzeko agindua ematea.

9. Ekonomia eta Ogasun Departamentuari eskatzea behar diren ordainketa aginduak eman ditzala, 2005eko aurrekontuaren "Irakaskuntza pribaturako dirulaguntzak erdi mailako heziketa zikloetan eta gizarte garantiako programetan" izeneko 410003-41140-4811-322E00 kontusailaren kargura.

10. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara daitezela agintzea.

11. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea ikastetxe interesatuei, Gizarte Ongizate Departamentuko Adin Txikikoak Babesteko Atalari, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Hezkuntzaren Plangintzarako Zerbitzuari, Lanbide Heziketaren Zerbitzuari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, Lanbide Heziketa Berriztatu eta Garatzeko Atalari, Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta Hezkuntza Itunen Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2005eko azaroaren 24an._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.

E R A N S K I N A

Lanbide Hastapeneko Programetarako dirulaguntzak, 2005eko atzerakinak eta 2005/2006 ikasturteko % 40a

IKASTETXE ITUNDUAK

Modalitatea: Oinarrizko Lanbide Hastapena

B31220064 "C.T. Carlos III" (Iruña) Bulegoko laguntzailea 1 58.048,99 100 58.048,99 60.603,15 1.532,50 24.241,26

A31083595 "I.T.C. Cuatrovientos" (Iruña) Bulegoko laguntzailea 1 58.048,99 100 58.048,99 60.603,15 1.532,50 24.241,26

Q3100063A "María Inmaculada" (Iruña) Ostatu arloko laguntzailea 1 57.897,23 100 57.897,23 60.444,71 1.528,49 24.177,88

Q3100240E "Salesianos" (Iruña) Etxebizitzen instal. elektrikoetako langilea 1 60.173,41 100 60.173,41 62.821,05 1.588,58 25.128,42

Aluminiozko arotz lanetako langilea 1 62.260,67 100 62.260,67 65.000,15 1.643,69 26.000,06

Q3100011J "Santa Catalina Laboure" (Iruña) Bulegoko laguntzailea 1 58.048,99 100 58.048,99 60.603,15 1.532,50 24.241,26

Gizarte zerbitzuetako laguntzailea 1 57.897,23 100 57.897,23 60.444,71 1.528,49 24.177,88

GUZTIRA 7 412.375,51 412.375,51 430.520,07 10.886,75 172.208,02

IRABAZI ASMORIK GABEKO ERAKUNDEAK

Modalitatea: Lanbide Hastapen Egokitua

G31279961 "Lantxotegi" lantegi-eskola (Berriozar) Eraikinen oinarrizko mantentze lanetako langilea 1 58.489,61 50 29.244,81 61.063,15 772,06 12.212,63

G31725484 "Haritz Berri" baserri-eskola (Ilundain) Mintegi eta lorategietako langilea 1 55.053,13 50 27.526,57 57.475,47 726,7 11.495,10

"Haritz Berri" baserri-eskola (Ilundain) Zurgintzako langilea 1 64.162,83 50 32.081,42 66.985,99 846,95 13.397,20

"Haritz Berri" baserri-eskola (Ilundain) Igeltserotzako langilea 1 83.759,64 50 41.879,82 87.445,07 1.105,63 17.489,02

G31780562 "Etxabakoitz" lantegi-eskol. fund. (Iruña) Etxebizitzen instal. elektrikoetako langilea 1 58.421,84 50 29.210,92 60.992,40 771,17 12.198,48

"Etxabakoitz" lantegi-eskol. fund. (Iruña) Altzari modularrak egiteko langilea 1 64.162,83 50 32.081,42 66.985,99 846,95 13.397,20

"Etxabakoitz" lantegi-eskol. fund. (Iruña) Ile-apainketako laguntzailea 1 54.408,76 50 27.204,38 56.802,74 718,19 11.360,55

Q3100108D "PUENTE" ikastetxea (Gares) Sukaldeko laguntzailea 1 63.485,04 100 63.485,04 66.278,38 1.676,00 26.511,35

G31031644 "El Castillo" lantegi-eskola (Tutera) Sukaldeko laguntzailea 1 63.485,04 80 50.788,03 66.278,38 1.340,80 21.209,08

"El Castillo" lantegi-eskola (Tutera) Iturgintzako langilea 1 58.082,96 80 46.466,37 60.638,61 1.226,71 19.404,36

"El Castillo" lantegi-eskola (Tutera) Altzari modularrak egiteko langilea 1 64.162,83 50 32.081,42 66.985,99 846,95 13.397,20

GUZTIRA 11 687.674,51 412.050,20 717.932,17 10.878,11 172.072,17

Modalitatea: Lanerako Prestatzeko Lantegiak

G80468416 "Fund. LAB. CONSTRUCCION" (Iruña) Igeltserotzako langilea 1 83.759,64 100 83.759,64 87.445,07 2.211,26 34.978,03

GUZTIRA 1 83.759,64 83.759,64 87.445,07 2.211,26 34.978,03

ORDAINDU BEHARREKOA 908.185,35 23.976,12 379.258,22

Iragarkiaren kodea: F0523311