4. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

O T E I T Z A

2005eko aurrekontu orokor eta bakarreko aldaketak behin betikoz onetsirik

Udalak 2005eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarreko hiru aldaketa onetsi zituen, hasiera batean, 2005eko irailaren 19an egin osoko bilkura arruntean.

Hasierako onespenaren iragarkia 2005eko 133. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, azaroaren 7an. Jendaurreko epean ez denez alegaziorik aurkeztu, espedientea behin betiko onetsita gelditu da.

Hauek dira behin betiko onetsitzat jo diren aurrekontuko aldaketak:

_Aurrekontuko 1/2005 aldaketa.

Kreditu gehikuntza:

Kontusaila: 011,310 - Hitzartu beharreko kredituen korrituak._Zenbatekoa: 2.258,71 euro.

Finantzaketa: gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina.

_Aurrekontuko 2/2005 aldaketa.

Kreditu berezia:

Kontusaila: 561,600 - Lurzatiaren erosketa, industrialdearen sustapena. _Zenbatekoa: 117.014,94 euro.

Finantzaketa: Kontusaila: 91700 - Bankuen maileguak inbertsio errealetarako. Zenbatekoa: 117.014,95 euro.

Oteitzan, 2005eko abenduaren 7an._Alkatea, Víctor Luis Echeverría Sáenz.

Iragarkiaren kodea: L0524116