4. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ARELLANO

2006ko karga-tasak

Udal honek, 2005eko azaroaren 29an egin bilkuran, bertzeak bertze, erabaki hau hartu zuen:

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak xedatzen duenarekin bat, Udalbatzak erabaki zuen:

1. Hirilurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa % 0,33 izanen da.

2. Landalurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa % 0,80 izanen da.

3. Eraikuntza, obra eta instalazioen gaineko zerga ordainarazteko karga-tasa % 3 izanen da.

4. Hirilurren balio igoeraren gaineko zergan aplikatu beharreko portzentajeak eta karga-tasa gutxienekoak ezartzea.

5. Jarduera ekonomikoen gaineko zergarako 1 indizea ezartzea, zergaren kostu txikienen gainean.

6. Erabaki honek 2006ko urtarrilaren 1etik aurrera hartuko du indarra.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak sor ditzan, eta erabaki horren aurka errekurtso hauetako bat paratzen ahalko da:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren edo erabakiaren organo-egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik hasita.

Arellanon, 2005eko abenduaren 12an._Alkatea, Pedro Luis González Castillo.

Iragarkiaren kodea: L0524112