4. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

L E A T X E

Udal zergetako karga-tasak, indizeak eta portzentajeak 2006. urterako

Leatxeko Udalak, 2005eko abenduaren 2an egin bilkuran, erabaki zuen 2006rako udal zergetako karga-tasak, indizeak eta portzentajeak onestea, ondotik heldu diren bezala:

_Lurraren gaineko kontribuzioa:

Hirilurretarako ezartzen den urteko karga tasa % 0,165 da ondasunek katastroan hirilurren balorazio txosten berriaren ondorioz duten balioaren gainean.

Landalurretarako ezartzen den urteko karga tasa % 0,51 da ondasunek katastroan duten balioaren gainean.

_Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: eraikuntza, instalazio eta obrak gauzatzeko aurrekontuaren gaineko karga-tasa ezarri da, % 2,765 hain zuzen.

_Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: indizea, % 1,4.

_Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: benetako igoeraren zenbatekoa zehazteko, sortzapenaren momentuan lurrak zuen balioaren gainean portzentajerik tikiena aplikatuko da (urte batetik bortzera bitarte: % 2,2; 10 urte bitarte: % 2,1; hamabortz urtera bitarte: % 2,0; 20 urtera bitarte: % 2).

Hirilurren balio igoeraren gaineko zergan, kuotak zehazteko zerga-oinarriari aplikatu beharreko karga-tasa bakarra % 12,38 izanen da.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Leatxen, 2005eko abenduaren 5ean._Alkatea, Pedro Gorraiz Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L0524044