4. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

VALTIERRA

Aurrekontuko aldaketak hasiera batean onetsirik

Udalak 2005eko azaroaren 18an egin osoko bilkuran, aurrekontuko zenbait aldaketa onetsi ziren. Aldaketek, guztira, 1.351.022,76 euro egiten dute bai kreditu gerakinen eransketetan, bai kreditu berezietan, bai kreditu gehikuntzetan.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, espediente horiek udal idazkaritzan daude ikusgai, hamabortz egun baliodunean iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, herritarrek edo interesa dutenek aztertu eta, nahi badute, erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontuko aldaketa horiek behin betikoz onetsitzat joko dira, arestian aipatu jendaurreko epea bukatutakoan.

Valtierran, 2005eko azaroaren 30ean._Alkate udalburua, Alfonso Mateo Miranda.

Iragarkiaren kodea: L0524019