4. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

I G U Z K I T Z A

2006ko karga-tasak

Iguzkitzako Barrutiko Udalak, 2005eko azaroaren 8an egin osoko bilkuran, karga-tasa, indize eta portzentaje hauek onetsi zituen 2006rako, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoa betetzeko:

_Hirilurraren gaineko kontribuzioa: ehuneko 0,1455.

_Landalurraren gaineko kontribuzioa: ehuneko 0,7242.

_Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: ehuneko 2, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean.

_Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 1 indizea.

_Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: gutxieneko portzentajeak aplikatu; hain zuzen ere, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 175 eta 176. artikuluetan ezartzen direnak.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Iguzkitzan, 2005eko azaroaren 30ean._Alkatea, Salvador Garín Zabala.

Iragarkiaren kodea: L0523977