4. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

1156/2005 EBAZPENA, azaroaren 24koa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, 2004/2005 ikasturtean Lanbide Hastapeneko Programak garatu dituzten ikastetxe eta entitate pribatuentzako dirulaguntzak osatzeko kopuruak ordaintzeko baimena ematen duena.

Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak 23.2 artikuluan ezartzen du Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren helburuak erdiesten ez dituzten ikasleendako Gizarte Garantiako berariazko programak bermatu behar direla, bizitza aktiboan sartu edo lege horren bidez araututako ikasketetan segitzeko bide emanen dien oinarrizko lanbide prestakuntza izan dezaten.

Ikastetxeetako parte-hartze, ebaluazio eta gobernuari buruzko azaroaren 20ko 9/1995 Lege Organikoak, bosgarren xedapen gehigarriko 2. atalean, hezkuntza administrazioei baimena ematen die Lanbide Hastapeneko Programak ematen dituzten ikastetxeekin hitzarmenak egiteko.

Hezkuntza Departamentuaren esku dago Lanbide Hastapeneko Programak erregulatu eta sustatzea, otsailaren 22ko 67/1993 Foru Dekretuaren 18.2 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Urriaren 28ko 299/2004 Foru Aginduak baimena ematen du 2004/2005 ikasturtean Lanbide Hastapeneko Programak ezartzeko Nafarroako Foru Komunitateko Bigarren Hezkuntzako institutuetan, ikastetxe pribatu itunduetan eta irabazi asmorik gabeko erakundeetan.

Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak ekainaren 10ean emandako 469/2004 Ebazpenaren bidez, 2004/2005 ikasturtean ikasleak Lanbide Hastapeneko Programetan onartzeko arautegia ezarri zuen.

Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiaren abuztuaren 17ko 627/2004 Ebazpenak jarraibideak ematen ditu Lanbide Hastapeneko programak Nafarroan 2004/2005 ikasturtean antolatzeko.

Azkenik, 2005erako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko 18/2004 Foru Legearen 37.2 artikuluak ezartzen du, egun Nafarroan irakasten ez direnez berariazko lanbide heziketako titulu guztiak, horien osaera eta finantzatze modua erregelamenduz arautu bitartean, Hezkuntza Departamentuak behin-behinekoz finkatuko dituela finantzatzeko diru kopuruak.

Agiriak aurkezteko epea bukaturik, ikastetxeek behar diren agiriak aurkeztu dituzte, aurkibidea, gastuen zerrenda eta fakturen fotokopiak barne.

Horrenbestez, departamentu honetako Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuko zuzendariak txosten bat aurkeztu du; txostenean proposatu du Lanbide Hastapeneko Programa bakoitzari dagozkion modulu ekonomikoen % 15 ordain dadila, programen ezaugarriak kontuan hartuta.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa arautzen duen abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. artikuluko d) idatz-zatiak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 136.227,78 euroko gastua egiteko baimena ematea, eta ebazpen honen eranskinean ageri diren ikastetxe eta entitate pribatuei 136.227,78 euro ordain diezaietela agintzea. Diru kopuru hori 2004/2005 ikasturteko dirulaguntzak osatzeko izanen da (dirulaguntzen % 15).

2. Ekonomia eta Ogasun Departamentuari eskatzea behar diren ordainketa aginduak eman ditzala, 2005eko aurrekontuaren "Irakaskuntza pribaturako dirulaguntzak erdi mailako heziketa zikloetan eta Lanbide Hastapeneko Programetan" izeneko 410003 41140-4811- 322E00 kontusailaren kargura.

3. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara daitezela agintzea.

4. Ebazpen hau eta eranskina igortzea ikastetxe interesatuei, Gizarte Ongizate Departamentuko Adin Txikikoak Babesteko Atalari, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzuari, Lanbide Heziketaren Zerbitzuari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, Ikasketak Antolatzeko Atalari, Lanbide Heziketa Berriztatu eta Garatzeko Atalari, Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta Hezkuntza Itunen Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2005eko azaroaren 24an._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.

E R A N S K I N A

Lanbide Hastapeneko Programetarako dirulaguntzak, 2005eko atzerakinak eta 2005/2006 ikasturteko % 40a

IKASTETXE ITUNDUAK

Modalitatea: Oinarrizko Lanbide Hastapena

B31220064 "C.T. Carlos III" (Iruña) Bulegoko laguntzailea 1 58.048,99 100 58.048,99 8.707,34

A31083595 "I.T.C. Cuatrovientos" (Iruña) Bulegoko laguntzailea 1 58.048,99 100 58.048,99 8.707,34

Q3100063A "María Inmaculada" (Iruña) Ostatu arloko laguntzailea 1 57.897,23 100 57.897,23 8.684,59

Q3100240E "Salesianos" (Iruña) Etxebizitzen instal. elektrikoetako langilea 1 60.173,41 100 60.173,41 9.026,02

Aluminiozko arotz lanetako langilea 1 62.260,67 100 62.260,67 9.339,10

Q3100011J "Santa Catalina Laboure" (Iruña) Bulegoko laguntzailea 1 58.048,99 100 58.048,99 8.707,34

Gizarte zerbitzuetako laguntzailea 1 57.897,23 100 57.897,23 8.684,59

GUZTIRA 7 412.375,51 412.375,51 61.856,32

IRABAZI ASMORIK GABEKO ERAKUNDEAK

Modalitatea: Lanbide Hastapen Egokitua

G31279961 "Lantxotegi" lantegi-eskola (Berriozar) Eraikinen oinarrizko mantentze lanetako lang. 1 58.489,61 50 29.244,81 4.386,73

G31725484 "Haritz Berri" baserri-eskola (Ilundain) Mintegi eta lorategietako langilea 1 55.053,13 50 27.526,57 4.128,98

"Haritz Berri" baserri-eskola (Ilundain) Zurgintzako langilea 1 64.162,83 50 32.081,42 4.812,21

"Haritz Berri" baserri eskola (Ilundain) Igeltserotzako langilea 1 83.759,64 50 41.879,82 6.281,97

G31780562 "Etxabakoiz" lantegi-eskol. fund. (Iruña) Etxebizitzen instal. elektrikoetako langilea 1 58.421,84 50 29.210,92 4.381,64

"Etxabakoiz" lantegi-eskol. fund. (Iruña) Altzari modularrak egiteko langilea 1 64.162,83 50 32.081,42 4.812,21

"Etxabakoiz" lantegi-eskol. fund. (Iruña) Ile-apainketako laguntzailea 1 54.408,76 50 27.204,38 4.080,66

Q3100108D "Puente" ikastetxea (Gares) Sukaldeko laguntzailea 1 63.485,04 100 63.485,04 9.522,75

G31031644 "El Castillo" lantegi-eskola (Tutera) Sukaldeko laguntzailea 1 63.485,04 80 50.788,03 7.618,21

"El Castillo" lantegi-eskola (Tutera) Iturgintzako langilea 1 58.082,96 80 46.466,37 6.969,95

"El Castillo" lantegi-eskola (Tutera) Altzari modularrak egiteko langilea 1 64.162,83 50 32.081,42 4.812,21

GUZTIRA 11 687.674,51 412.050,20 61.807,52

Modalitatea: Lanerako Prestatzeko Lantegiak

G80468416 "Fund. Lab. de la Construcción" (Iruña) Igeltserotzako langilea 1 83.759,64 100 83.759,64 12.563,94

GUZTIRA 1 83.759,64 83.759,64 12.563,94

ORDAINDU BEHARREKOA 908.185,35 136.227,78

Iragarkiaren kodea: F0523310