4. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

E G U E S I B A R

Aurrekontuko 1/2005 aldaketaren espedientea behin betikoz onetsirik

Eguesibarko Udalak, 2005eko apirilaren 19an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen 2005eko aurrekontu orokorreko 1 zenbakiko aldaketaren espedientea.

Aldaketa hori jendaurrean egon da, iragarkia 2005eko 78. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuta, uztailaren 1ean.

Jendaurrean egoteko epea iraganik, inork ez baitu aurrekontuaren aurkako erreklamaziorik aurkeztu, behin betiko onetsitzat jo da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/90 Foru Legearen 276.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Horrenbertzez, eta Foru Lege horren 277.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, laburturik argitaratzen da aipatu aldaketa:

Gastuak:

a) Kreditu gerakinak eranstea:

6. kapitulua: 1.855.659,04 euro.

Aldaketa, guztira: 1.855.659,04 euro.

Finantzabideak:

a) Diruzaintzako gerakina gastu lotetsietarako: 1.855.659,04 euro.

Aldaketa, guztira: 1.855.659,04 euro.

Eguesen, 2005eko abenduaren 7an._Alkate udalburua, José A. Andía García de Olalla.

Iragarkiaren kodea: L0523908