4. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

E G U E S I B A R

Aurrekontuko 3/2005 aldaketaren espedientea. Behin betiko onespena

Eguesibarko Udalak, 2005eko irailaren 20an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen 2005eko aurrekontu orokorreko 3 zenbakiko aldaketaren espedientea.

Aldaketa hori jendaurrean egon da, iragarkia 2005eko 129. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuta, urriaren 28an.

Jendaurrean egoteko epea iraganik, inork ez baitu aurrekontuaren aurkako erreklamaziorik aurkeztu, behin betiko onetsitzat jo da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/90 Foru Legearen 276.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Horrenbertzez, eta Foru Lege horren 277.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, laburturik argitaratzen da aipatu aldaketa:

Gastuak:

a) Kreditu bereziak:

2. kapitulua: 24.400 euro.

b) Kreditu gehikuntzak:

2. kapitulua: 61.700 euro.

4. kapitulua: 4.610,11 euro.

6. kapitulua: 5.300 euro.

7. kapitulua: 510 euro.

Aldaketa, guztira: 96.520,11 euro.

Finantzabideak:

a) Beheititzeak, deuseztatzeagatik:

6. kapitulua: 96.520,11 euro.

8. kapitulua: 1.954.000 euro.

b) Beheititzeak dirusarreretan:

6. kapitulua: 1.954.000 euro.

Aldaketa, guztira: 96.520,11 euro.

Eguesen, 2005eko abenduaren 7an._Alkate udalburua, José A. Andía García de Olalla.

Iragarkiaren kodea: L0523907