4. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

EULATE

2006ko karga-tasak

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoa betetzeko, Eulateko Udalak, 2005eko azaroaren 24an egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

1. Lurraren gaineko kontribuzioan, 2006. urterako karga-tasa hauek finkatzea:

_Katastro balioaren 0,6, landalurreko ondasunetarako.

_Katastro balioaren 0,35, hirilurreko ondasunetarako.

2. Instalazio, eraikuntza eta obren gaineko zerga: obra gauzatzeko aurrekontuaren % 2.

3. Jarduera ekonomikoen gaineko zergan, indize hau aplikatuko da: % 1.

4. Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga:

_2,2ko portzentajea epealdi guztietarako, 1etik 20 urtera bitarte.

_Karga-tasa: % 8.

5. Urak:

_27 euroko kuota finkoa.

_Kontsumoa: 0,19 euro/metro kubikoa neguan eta 0,54 euro/metro kubikoa udan.

6. Belarrak:

_Azienda larria: 2,06 euro/burua.

_Azienda xehea: 0,41 euro/burua.

7. Okupaturiko lurrak:

_Herri barnean: 3 euro/metro karratua.

_Herritik kanpo: 1,25 euro/metro karratua.

Erabaki honek 2006ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra, eta horren aurka ohiko errekurtsoak aurkezten ahal dira.

Eulaten, 2005eko azaroaren 24an._Alkatea, Angel María Martínez Remiro.

Iragarkiaren kodea: L0523842