4. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

A L T S A S U

Lurraren gaineko kontribuzioan 2006ko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatu beharreko zerga-tasen onespena

Udalak, 2005eko azaroaren 25ean egindako osoko bilkuran, 2006ko urtarrilaren 1ean indarra hartuko duten lurraren gaineko zerga-tasak onetsi zituen.

_Nafarroan KPIak urrian izan duen igoera, hirilurreko ondasunendako (% 3,50).

_Nafarroan KPIak urrian izan duen igoera, landalurreko ondasunendako (% 3,50).

Argitara ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da onespen honen kontra hauetako bideren bat erabiltzen ahal dela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina.

Altsasun, 2005eko azaroaren 28an._Alkatea, Asun Fernández de Garaialde Lazkano.

Iragarkiaren kodea: L0523388