4. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

E G U E S I B A R

Aurrekontuko aldaketak

Udalbatzak 2005eko azaroaren 15eko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bitartez, hasiera batean onetsi ziren 2005eko aurrekontu orokor eta bakarrean egin beharreko aldaketak (2005eko 4 zenbakikoak), guztira 137.289 euro egiten dutenak. Aldaketa horiek finantzatuko dira kreditu transferentziak eginez.

Espedientea ikusgai egonen da udal idazkaritzan hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratzen denetik hasita, herritarrek edo interesatuek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Eguesibarren, 2005eko azaroaren 15ean._Alkate udalburua, José A. Andía García de Olalla.

Iragarkiaren kodea: L0523343