4. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

D E I K A Z T E L U

2006ko zerga-tasak onetsita

Udal honek, 2005eko abenduaren 21ean egin osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen 2006an indarrean izanen diren zerga-tasak onestea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraituz. Hona hemen:

1._Landalurraren gaineko kontribuzioaren ordainarazpenerako karga-tasa ehuneko 0,8 izanen da.

2._Hirilurraren gaineko kontribuzioaren ordainarazpenerako karga-tasa ehuneko 0,28 izanen da.

3._Eraikuntza, obra eta instalazioen gaineko zerga ordainarazteko karga-tasa % 3,5 izanen da.

4._Hirilurren balio igoeraren gaineko zergari dagokionez, % 12ko karga-tasa aplikatzea.

5._Jarduera ekonomikoen gaineko zergari dagokionez: 1,20 indizea.

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo bestela

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina.

Deikaztelun, 2005eko abenduaren 23an._Alkate udalburua, J. Carmelo Salvatierra Macua.

Iragarkiaren kodea: L0524835