4. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

VIANA

Akats zuzenketa

Ondoko iragarkian akatsa badela oharturik: "Obra lehiaketa", 2005eko 150. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratua, abenduaren 16an, jakinarazten da honela zuzendu beharra dagoela: "Hasierako aurrekontua, guztira: 716.370,56 euro, BEZa barne", beharrean, honela: "708.822,66 euro, BEZa barne."

Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Vianan, 2005eko abenduaren 22an._Alkate udalburua, Gregorio Galilea Arazuri.

Iragarkiaren kodea: L0524702