4. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

MURELU DEIERRI

Lehiaketa publikoa, "Murelu Deierriko transformazio zentroa ordeztea" izeneko obra adjudikatzeko

Murelu Deierriko Udalak lehiaketa eginen du obra hau kontratatzeko:

Kontratuaren xedea: Mureluko transformadorea ordeztea transformazio zentro berri batekin. Aurrefabrikatua, homologatua eta Mureluko herriari energia emateko behar bestekoa izanen da.

Adjudikatzeko modua: lehiaketa publikoa; prozedura irekia.

Kontrata bidezko aurrekontua: 32.618,92 euro, BEZa barne.

Obrak egiteko epea, gehienez ere: bi hilabete.

Behin-behineko bermea: kontratuko aurrekontuaren % 2.

Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo eta partikularretan zehazten direnak.

Eskaintzak non eta noiz aurkeztu: Murelu Deierriko erregistroan, hogei egun naturaleko epean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, azken eguneko eguerdiko ordu bata baino lehen; egun hori balioduna ez bada, epea hurrengo egun baliodunean bukatuko da, ordu berean.

Proposamen ekonomikoak noiz ireki: eskaintzak aurkezteko epea bukatu eta hamargarren egun baliodunean, eguerdiko ordu batean.

Proiektua eta klausula administratibo orokorren, partikularren eta agindu tekniko eta ekonomikoen pleguak interesatuen eskura daude Udaleko bulegoetan eta Sericolor dendan (Urederra ibaia, 7, Lizarra).

Murelu Deierrin, 2005eko azaroaren 21ean._Alkatea, Sabina Pérez de Obanos Frieros.

Iragarkiaren kodea: L0524648