4. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

GENEVILLA

Oihan enkantea, % 20 merkeago

Genevillako Udalak, Nafarroako Gobernuak behar bezala baimendurik, azaroaren 14ko enkantea esleipen-hartzailerik gabe gelditu zenez, plegu itxiaren bidezko enkante publikorako dei egin du, ondoko oihan aprobetxamendu hau ehuneko 20 merkeago saltzeko.

Lote bakarra, "Sierra Chiquita", "El Puerto" eta "Sobrepeñas" alderdietan; 2.649 larizio pinu dira, 89 metro kubiko zur, 117 metro kubiko papera egiteko, eta 548 metro kubiko zutoinetarako egiten dutenak.

Hasierako prezioa: 9.948 euro.

Behin-behineko fidantza: 198,96 euro.

Baldintza tekniko eta ekonomiko-administratiboen orria: interesatuen eskura dago Kodes Mendiko Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen egoitzan, Aguilar Kodeskoan baitago (Plaza Mayor, z.g.), bai eta Genevillako Udalean ere (astearte eta ostegunetan).

Proposamenak aurkezteko tokia eta epea: Kodes Mendiko Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen egoitzan, Aguilar Kodeskoan baitago (Plaza Mayor, z.g.), edo Genevillako Udalean (astearte eta ostegunetan), iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hamabosgarren egun balioduneko 12:30ak arte.

Proposamenak noiz irekiko: proposamenak aurkezteko epea bukatzean irekiko dira, eguerdiko ordu batean, Genevillako Udalean (Mediodia kalea, 3).

Genevillan, 2005eko abenduaren 20an._Alkatea, Eusebio Pérez del Notario Fernández.

Iragarkiaren kodea: L0524643