4. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 9a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

B E R R I O B E I T I

Akats zuzenketa. Obren lehiaketa, Artikako Kale Berria eta Mokamier pasealekua urbanizatzeko

2005eko 145. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, abenduaren 5ean, "Artikako Kale Berria eta Mokamier pasealekua urbanizatzea" izeneko obraren lizitazio iragarkia argitaratu zen, prozedura irekian eta lehiaketa bidez adjudikatzeko.

Akatsa atzeman baita kontratuaren aurrekontuan (hasierako prezioa), ez baita 407.311,33 euro, BEZaren % 16 barne, baizik eta 395.180,23 euro, BEZaren % 16 barne (azken hau da aurrekontu zuzena), eskaintzak aurkezteko epe berria irekiko da.

Eskaintzak non eta noiz aurkeztu: eskaintzak Berriobeitiko Udaleko erregistro orokorrean aurkeztuko dira, 26 egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, goizeko bederatzietatik eguerdiko ordu biak arte.

Interesatuek obren exekuzio proiektua, jadanik zuzendua, eskura izanen dute Iruñeko Canal Cero kopia-dendan (Pio XII.aren etorbidea, 13-behea, telefonoa: 948 170388).

Berriobeitin, 2005eko abenduaren 23an._Alkate udalburua, José María Irisarri Ollacarizqueta.

Iragarkiaren kodea: L0525138