4. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

1309/2005 EBAZPENA, abenduaren 20koa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako ikastetxe publikoetarako ekipo informatikoak erosteko 270.028 euroko gastua (BEZa barne) egiteko baimena ematen duena.

Hezkuntza Departamentuak lizitaziorako deia egin du Nafarroako ikastetxe publikoetarako ekipo informatikoak erosteko, honako baldintza orokorrei jarraituz:

Modalitatea: lehiaketa.

Xedea: Nafarroako ikastetxe publikoetarako ekipo informatikoak erostea.

Aurrekontua: 270.028,00 euro, BEZa barne.

Proposamenen aurkezpena: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita hogeita seigarren egun baliodunera arte, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko Erregistroan (Santo Domingo kalea, z.g., Iruña) edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan baimendutako edozein bideren bitartez.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: klausula administratibo eta partikularren agirian jasotzen dena. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan beharko dute.

Eskaintzak jendaurrean irekitzeko tokia eta eguna: proposamenak aurkezteko epea amaitu eta biharamunetik hasi eta hamabosgarren egun naturalean, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren Zuzendaritza Nagusiko bulegoetako bilera-gelan (Iruñeko Santo Domingo kalea, z.g.) eginen den jendaurreko ekitaldian.

Klausula administratibo eta partikularren agiria eta agindu teknikoena lizitatzaileen eskura daude aztergai, Nafarroako Gobernuaren web orriaren Kontratazioen atalean (http://www.navarra.es); halaber, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuko Erosketa Bulegoan, 848 42 65 30 eta 848 42 66 06 telefonoetan emanen dira argibideak.

Iruñean, 2005eko abenduaren 20an._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.

PROPOSAMEN EREDUA

..............................................ek, ........(e)koak, ...........ren izenean, Nafarroako ikastetxe publikoetarako ekipo informatikoak erosteko 2006ko .....aren Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (.... zk.) argitara eman zen iragarkiaren berri izanik, eta hori arautzen duten administrazio klausulen eta agindu teknikoen agiriak ezagutzen dituelarik, hitz ematen du bere gain hartuko duela horniketa, aipatu agiriei hertsiki lotuz, eta horretarako honako eskaintza hau egiten du:

PREZIOA EMATEKO

(Eguna eta proposatzailearen izenpea)

Iragarkiaren kodea: F0524836