4. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

DEIALDIA, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak azaroaren 28ko 2954/2005 Ebazpenaren bitartez onetsia, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko E maila edo taldeko 111 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzekoa. Lanpostu huts horietako 8 lanaldi partzialeko kontratupeko lan araubidean aritzeko izanen dira.

Lehiaketa hau ondoko arauek erregulatuko dute: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, hura garatu eta betearazteko asmoz azaroaren 6ko 215/285 Foru Dekretuaren bidez onetsiriko lanpostuak betetzeko Erregelamenduak (martxoaren 14ko 59/2005 Foru Dekretuak aldatua), Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak abuztuaren 12an merezimenduen baremoei buruz emaniko 130/1998 Foru Aginduak, aplikatu beharreko gainerako arauek eta deialdiaren ondoko arau hauek.

1._Xedea.

Aditzera ematen da E maila edo taldeko 111 lanpostu huts, horietako 8 lanaldi partzialeko kontratupeko lan araubidean aritzekoak, lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia egin dela. Hona hemen lanpostuak:

* Zerbitzu orokorretako 99 lanpostu.

_6 lanpostu Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuan:

.1 Lehendakaritza Zuzendaritza Nagusian. Plantilla zenbakia: 100. Iruñean aritzekoa.

.5 Justizia Zuzendaritza Nagusian: 2 Iruñean aritzeko, plantilla zenbakiak: 3317 eta 7415; 1 Agoitzen aritzeko, plantilla zenbakia: 6332; 1 Lizarran aritzeko, plantilla zenbakia: 6334, eta 1 Tuteran aritzeko, plantilla zenbakia: 7218.

_1 Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuan. Plantilla zenbakia: 4830. Iruñean aritzekoa.

_4 Ekonomia eta Ogasun Departamentuan:

.2 Idazkaritza Tekniko Nagusian. Plantilla zenbakiak: 90 eta 5375. Biek B motako ibilgailuak gidatzeko baimenaren eta haietan aritzeko gaitasun-agiri medikoaren beharra dute, eta Iruñean aritzekoak dira.

.1 Europako Aferen eta Plangintzaren Zuzendaritza Nagusian. Plantila zenbakia: 7563. Iruñean aritzekoa.

.1 Informazioaren Gizarterako Zuzendaritza Nagusian. Plantilla zenbakia: 868. Iruñean aritzekoa.

_2 Toki Administrazioko Departamentuko Komunikazio Zuzendaritza Nagusian. Plantilla zenbakiak: 98 eta 77. Iruñean aritzekoak. Azken horrek B motako ibilgailuak gidatzeko baimenaren eta hartan aritzeko gaitasun-agiri medikoaren beharra dute.

_16 Hezkuntza Departamentuan:

._1 lanpostu Barañaingo "Alaiz" Bigarren Hezkuntzako Institutuan. Plantilla zenbakia: 35791. Euskaraz jakitea merezimendu gisa baloratuko da.

.1 Berriozarko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutuan. Plantilla zenbakia: 33949. Euskaraz jakitea merezimendu gisa baloratuko da.

.1 Corellako Bigarren Hezkuntzako Institutuan. Plantilla zenbakia: 35794.

.1 Lodosako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutuan. Plantilla zenbakia: 35813.

.1 Lizarrako "Tierra Estella" Bigarren Hezkuntzako Institutuan. Plantilla zenbakia: 35057.

.1 Lekaroz-Elizondoko Bigarren Hezkuntzako Institutuan. Plantilla zenbakia: 35688.

.1 Iruñeko "Iturrama" Bigarren Hezkuntzako Institutuan. Plantilla zenbakia: 32071. Euskaraz jakitea merezimendu gisa baloratuko da.

.1 Iruñeko "María Ana Sanz" Bigarren Hezkuntzako Institutuan. Plantilla zenbakia: 35789.

.1 San Adriango Bigarren Hezkuntzako Institutuan. Plantilla zenbakia: 35805.

.2 Tuterako "Benjamín de Tudela" Bigarren Hezkuntzako Institutuan. Plantilla zenbakiak: 31901 eta 33465.

.4 Tuterako "ETI" Bigarren Hezkuntzako Institutuan. Plantilla zenbakiak: 31228, 34161, 35800 eta 35801.

.1 Tuterako "Valle del Ebro" Bigarren Hezkuntzako Institutuan. Plantillako zenbakia: 35796.

_1 Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusian. Plantilla zenbakia: 7564. Iruñean aritzekoa.

_2 Osasun Zuzendaritza Nagusian. Plantilla zenbakiak: 1720 eta 6911. Iruñean aritzekoak.

_1 Nafarroako Lan Osasunaren Institutuan. Plantilla zenbakia: 1674. Iruñean aritzekoa, B motako ibilgailuak gidatzeko baimenaren beharrarekin.

_63 Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuan:

.1 Iruñeko "San Jorge" haurtzaindegian. Plantillako zenbakia: 2913.

.1 Iruñeko "Ninia-Etxea" haurtzaindegian. Plantillako zenbakia: 2929.

.1 Iruñeko "Santa Teresa" haurtzaindegian. Plantillako zenbakia: 2943.

.1 Corellako "Niño Jesús" haurtzaindegian. Plantillako zenbakia: 2976.

.2 Lizarrako "Izarra" haurtzaindegian. Plantillako zenbakiak: 2992 eta 2996.

.21 Iruñeko "El Vergel" zaharretxean. Plantilla zenbakiak: 2812, 2813, 2814, 3083, 3086, 3093, 3110, 3112, 3117, 3121, 3122, 3125, 3126, 3143, 3145, 3159, 3177, 3180, 3189, 3191 eta 7547.

.24 Lizarrako "Santo Domingo" zaharretxean. Plantilla zenbakiak: 2819, 2820, 2822, 2824, 2995, 3003, 3020, 3037, 3043, 3044, 3048, 3054, 3062, 3065, 3156, 4456, 4457, 6587, 6588, 6589, 6590, 6591, 2829 eta 2830; azken biak asteburuetan lanaldi partzialeko kontratupeko lan araubidean aritzeko izanen dira.

.12 Barañaingo "San José" zentroan. Plantilla zenbakiak: 2803, 3162, 3199, 3202, 3259, 3269, 2804, 2806, 2807, 2809, 6597 eta 6598; azken biak asteburuetan lanaldi partzialeko kontratupeko lan araubidean aritzeko izanen dira.

_3 Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Kultura Zuzendaritza Nagusian. Plantilla zenbakiak: 37, 30185 eta 31349. Iruñean aritzekoak.

* Zerbitzu orokorretako 3 lanpostu (arrain haztegia).

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Ingurumen Zuzendaritza Nagusian. Plantilla zenbakiak: 1474, 1491 eta 4530. Oronozen, Anotzen y Erronkarin aritzekoak, hurrenez hurren. Denek B motako ibilgailuak gidatzeko baimenaren eta lanpostuan aritzeko gaitasun-agiri medikoaren beharra dute.

* Zerbitzu teknikoetako laguntzaileen 2 lanpostu.

Iruñeko "El Vergel" zaharretxeari atxikiak. Plantilla zenbakiak: 3094 eta 7242. Mantentze-lanetarako dira eta haietan aritzeko gaitasun-agiri medikoaren beharra dute.

* Zerbitzu anitzetako langileen 5 lanpostu.

_3 Iruñeko Larrabide Kiroldegian. Plantilla zenbakiak: 4991, 5000 eta 5403. Lanpostuan aritzeko gaitasun-agiri medikoaren beharra du.

_2 Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuan. Plantilla zenbakiak: 4995 eta 7410. Altsasun aritzekoak.

* Garbitzailearen 2 lanpostu.

Burlatako "Amanecer" haurtzaindegian. Plantillako zenbakiak: 2960 eta 2964.

10. arauan aipatzen den lanpostu hutsak hautatzeko egintzan, lanpostu horien ordez beste batzuk eskaintzen ahalko dira, hain zuzen ere, organo eskudunek zerbitzuaren beharren arabera sarturiko aldaketen ondorioz hutsik gelditzen direnak.

2._Lanpostu hutsen kopurua handitzea.

2.1. Deialdi honetako lanpostuen kopurua handitzen ahalko da, epaimahaiak deialdia egin duen organoari lehiatzaileen zerrenda, lorturiko puntuen hurrenkeraren araberakoa, igortzen dion egunean hutsik dauden lanpostuak gehituz.

2.2. Lehiaketa honetan beteko diren lanpostuak ondokoak izanen dira: deialdian bertan hasieratik eskainiak eta, hala badagokio, aurreko lerroaldeak aipatzen duen kopuru handitzearen ondoriozkoak, bai eta lehiaketan beste lanpostu bat lortzen duten lehiatzaileek hutsik uzten dituztenak ere.

2.3. Aurrekoa gorabehera, izangaiek lekualdatze lehiaketetan lanpostua lortuta hutsik uzten dituzten lanpostuak ez dira eskainiko "iraungitzeko" lanpostuak baldin badira.

2.4. Lehiatzaileren batek lehiaketa honetan lanpostua erdietsi eta bere lanpostuaren izena deialdiko lanpostuarena ez bezalakoa baldin bada, izendapenean izen berria hartuko du lanpostu berriaz jabetzen den unetik. Orobat, dagokionean, lehiaketaren ondorioz hutsik gelditu eta berriz lehiatzaileei eskaintzen zaizkien lanpostuen izena aldatu eginen da.

3._Betebeharrak.

3.1. Indarra duen araudian xedatutakoaren arabera, lekuz aldatzeko lehiaketa honetan parte hartu ahal izateko, ondoko beharkizunak bete beharko dira, eskabideak aurkezteko epearen azken egunean eta lanpostu hutsak aukeratu eta esleitutako lanpostuaz jabetu bitartean:

a) Nafarroako Foru Komunitateko eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoa izatea, egoera administratiboa edozein dela ere.

b) E maila edo taldeko lanpostu baterako izendatua izatea.

c) B motako ibilgailuak gidatzeko baimena izatea, lehiaketan hasieratik eskaini nahiz haren ondoren geratu diren eta betebehar hori duten lanpostuak eskuratu gogo direnean.

d) Gaitasunaren osasun azterketa gainditzea, lehiaketan hasieratik eskaini nahiz haren ondoren geratu diren eta betebehar hori duten lanpostuak eskuratu gogo direnean. Lehiaketan parte hartzeko eskaera-orrian azterketa hori egiteko asmoa adierazi beharko da.

3.2. Zerbitzu, atal, bulego edo unitate parekaturen bateko burutzaren bat betetzen ari diren funtzionarioek zilegi izanen dute lekualdatze lehiaketan parte hartzea, baldin eta deialdiko baldintzak betetzen badituzte. Prozedura honetan esleituriko lanpostuaz jabetzeak berarekin dakar zerbitzuko zuzendari izateari edo atal nahiz bulegoburu edo horiei parekatutako unitateko buru izateari utzi beharra.

3.3. Aukerako eszedentzian edo nahitaezko eszedentzian urtebete eman duten funtzionarioek zilegi izanen dute lehiaketan parte hartzea, baldin eta deialdiak eskatzen dituen betebeharrak betetzen badituzte; horrela, berriz sartuko dira jarduneko zerbitzuan eta lanpostu bat behin betikoz esleituko zaie.

3.4. Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren zortzigarren xedapen gehigarrian xedatutakoari jarraikiz, deialdiaren baldintzak betetzen dituzten Nafarroako Parlamentuko funtzionarioek ere parte hartzen ahalko dute lekualdatze lehiaketa honetan.

4._Lansariak.

Lekuz aldatzen diren langileek indarra duten xedapenek esleitzen dizkieten lansariak jasoko dituzte.

5._Eskabidea aurkezteko epea eta tokia.

5.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorbidea, 2, atalondoa, 31002 Iruña) edo erregistro horretako beste edozein bulegotan (zerrenda 2005eko 33. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, martxoaren 18an) aurkeztu beharko dira, edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 20ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan adierazitako bideren bat erabiliz, deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hamabost egun naturaleko epean.

5.2. Eskabideak deialdi honetako eranskinean argitaratutako ereduari jarraikiz aurkeztuko dira eta horietan izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea akitzen den egunerako. Eredu hori Nafarroako Gobernuko Argibide Bulegoan dago eskuragarri. Interneten bidez ere lortzen ahal da, www.navarra.es helbidean, bai argitaratzen deneko Aldizkari Ofizialetik abiatuta, bai Zerbitzuen Katalogoko Enplegu Publikoan dagoen deialdiaren aiputik abiatuta.

5.3. Eskabidearekin batera ondoko agiriak aurkeztu beharko dira:

a) Deialdi honetan ezarritako baremoaren arabera alegatzen diren merezimendu guztien egiaztagirien jatorrizkoak edo fotokopia konpul- tsatuak, salbu eta Administrazio Publikoetan emandako zerbitzuen egiaztagiriak, horiek zuzenean igorriko baitizkio epaimahaiari deialdia egin duen organoak.

Izangaiek merezimenduak, behar bezala zerrendatuak, alegatu eta egiaztatuko dituzte baremoko puntuazio eskemari jarraikiz.

b) B motako ibilgailuak gidatzeko baimenaren fotokopia konpultsatua.

Gaitasunaren osasun azterketaren betebeharra duten lanpostuak eskuratu nahi dituztenek azterketa hori egin nahi dutela adieraziko dute eskabidean, horretarako laukian marka bat eginez.

5.4. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina izanen da.

6._Onartuen behin-behineko zerrenda, erreklamazioak eta behin betiko zerrenda.

6.1. Eskabideak aurkezteko epea amaiturik, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila aginduko, ohartaraziz, hurrengo bost egun naturaleko epean baztertuek erreklamazioak egin ditzaketela eta, akatsik baldin badago, haiek zuzendu.

6.2. Ezarritako epean eskabiderik aurkezten ez bada, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak lehiaketa bete gabe gelditu dela deklaratzeko ebazpena emanen du. Ebazpen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu beharko da.

6.3. Lehiatzaile bazterturik gertatzen ez bada, behin betiko zerrenda zuzenean onetsiko da eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko.

6.4. Erreklamazioetarako epea bukatu eta haiek ebatzitakoan, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko du.

7._Epaimahaiko kideak.

7.1. Honako pertsona hauek epaituko dute lehiaketa:

_Mahaiburua: José Antonio Marañón Oricáin jauna, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Giza Baliabideen eta Araubide Juridikoaren zuzendariordea.

Ordezkoa: María Jesús Vicente Goicoechea andrea, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Menpekotasunen arloko Laguntzaren zuzendariordea.

_Mahaikideak:

1. Administrazio Erroko Langileen Batzordearen ordezkari bat, batzordeak berak proposatua.

Ordezkoa: Administrazio Erroko Langileen Batzordearen ordezkari bat, batzordeak berak proposatua.

2. Jesús Angel Sánchez Videgáin jauna, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Langileria Ataleko burua, idazkari lanetan arituko dena.

Ordezkoa: Francisco Sanquirce Delgado jauna, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Langileriaren Kudeaketarako Bulegoko burua.

7.2. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratu ondoko bost eguneko epean eratuko da epaimahaia.

7.3. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren arauak aplikatzeko moduaz sortzen diren arazo guztiak.

7.4. Administrazio prozeduraren arauetan aipaturiko arrazoiren bat gertatzen denean, epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta horren berri eman deialdia egin duen organoari. Halaber, izangaiek mahaikideak errefusa ditzakete, arrazoi horietako bat gertatzen denean.

8._Merezimenduen kalifikazioa.

8.1. Deialdiko 5.3 arauan agindutakoaren arabera, merezimendu guztiak, Administrazio Publikoetan egindako zerbitzuenak izan ezik, organo dei-egileak epaimahaiari zuzenean igorriko baitizkio, agiri bidez alegatu eta frogatuko ditu izangai bakoitzak lekualdatze lehiaketa honetan parte hartzeko eskabidea aurkeztean.

8.2. Alegatu eta egiaztaturiko merezimenduak deialdi honen II. eranskinean azaldu baremoari jarraikiz kalifikatu eta puntuatuko ditu epaimahaiak.

8.3. Epaimahaiak ezin izanen du inolaz ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agirien bidez frogatu gabeko merezimendurik, ezta atal bakoitzean aipatutako gehieneko puntuazioa baino altuagorik eman ere.

8,4. Lehiatzaileek lehiaketan guztira lortzen dituzten puntuetan berdinketarik bada, administrazio publikoen zerbitzuan antzinatasunik handiena dutenen alde joko da. Hala ere berdinduta segitzen badute, lehiatzaile adinez zaharrenari emanen zaio lehentasuna.

8.5. Epaimahaiak azalpenak eta datu osagarriak eskatzen ahal ditu, lehiatzaileek alegatu eta frogaturiko merezimenduen gainean.

8.6. Merezimenduen kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak argitara emanen du Nafarroako Gobernuko iragarki oholean lehiatzaile bakoitzak lortutako puntuazioa, eta bost egun balioduneko epea ezarriko du merezimenduen balorazioaren gainean eskubideko jotzen duten guztia alega dezaten.

9._Lehiatzaileen zerrenda, erdietsitako puntuazioaren araberakoa.

Aurkeztutako erreklamazioak ebatzitakoan, epaimahaiak behin betiko puntuazioak argitaratuko ditu Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean, eta lehiatzaileen zerrenda, lortutako puntuazioaren arabera ordenaturik, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiari igorriko dio espediente osoarekin batera, behar izanez gero, hasierako lanpostuen kopurua handitzeari buruzko ebazpena eman dezan.

10._Osasun azterketa.

Lanpostu hutsak hautatzeko ekitaldia baino lehen, zamen erabilera barne hartzen dutela-eta, gaitasunaren azterketa medikoa egin beharra duten lanpostuak eskuratu nahi eta eskabidean asmo hori azaldu zuten pertsonei dei eginen die dagokion organoak, azterketa egin eta haren emaitzak Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari igortzeko.

11._Lanpostu hutsak hautatzea.

11.1. Lehiatzaileek lanpostu hutsak lorturiko puntuazioaren arabera aukeratzen ahalko dituzte; horretarako, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak ekitaldi baterako deia eginen du.

Lanpostuak betetzeko Erregelamenduan xedaturikoarekin bat, izangaiak zein zuzendaritza nagusiri, erakunde autonomori edo zuzendaritza nagusi baten menpe ez dagoen beheragoko zein unitate organikori atxikirik dauden, ezin izanen dituzte horietako lanpostu hutsak hautatu, salbu eta udalerria, zentroa edo lanaldi arrunt edo partzialeko araubidea aldatzen bada, erregelamendu horretako 8. artikuluko 3. idatz-zatiko b), c) eta d) idatz-zatietan xedatu bezala.

11.2. Behar bezala arrazoituriko ezinbesteko kasuetan salbu, lanpostua aukeratzen ez duten lehiatzaileek lehiaketaren xede diren lanpostu hutsak betetzeko eskubide guztiak galduko dituzte.

12._Esleipena eta lanpostuaren jabetza hartzea.

12.1. Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, ebazpen bidez, lanpostua esleituko die proposatutako lehiatzaileei, eta hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila aginduko du.

12.2. Lehiatzaileek esleipenari buruzko ebazpena jakinarazi eta hamar egun naturaleko epean jabetu beharko dute lanpostuaz, non eta deialdia egin duen organoak jabetza hartzeko beste data bat ezartzen ez duen ebazpen horretan.

13._Aurkezturiko agiriak.

13.1. Izangaiek espresuki hala eskatuz gero, aurkezturiko agiriak berreskuratzen ahal dituzte, erreklamaziorik edo errekurtsorik paratu ez bada betiere. Agiriak berreskuratzeko eskaera hiru hilabeteko epean aurkez daiteke, lanpostuak esleitzeko ebazpena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta beste hiru hilabeteren buruan.

13.2. Aurreko atalean ezarririko epea agiriak eraman gabe bukatzen bada, ulertuko da lehiatzaileak uko egin diola agiriak berreskuratzeari eta, beraz, horretarako eskubidea galduko du eta agiriak suntsituko dira.

13.3. Erreklamazio edo errekurtsoren bat aurkeztu baldin bada, aurkezturiko agiriak gorde eginen dira, ikuskatu eta aztertzeko. Agiriak eramaten ahalko dira erreklamazioaren edo errekurtsoaren tramitazioak horretarako aukera ematen duenean.

14._Errekurtsoak.

Epaimahaiak ematen dituen egintza eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiari zuzenduta, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik, hilabeteko epean.

Deialdi honen eta bere arauen kontra eta bera aplikatzeko egintzen kontra, epaimahaiak hartutakoak izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari igorria, hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik kontatuta.

Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluarekin bat eta urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluei jarraikiz.

Iruñean, 2005eko azaroaren 28an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

...... izateko ....... lanpostu lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian parte hartzeko eskabidea. Deialdia ........zk.ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, ...(e)ko .....aren .....(e)an.

1._Norberaren datuak.

Deiturak eta izena

Jaiotze eguna eta tokia: ....................... NANa:

Helbidea: ......................................... P.K.

Etxeko telefonoa: .................. Laneko telefonoa:

2._Datu administratiboak:

a) Zer lanpostutarako izendatu zuten:

f Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionarioa.

f Estatutik Nafarroako Foru Komunitatera transferitutako funtzionarioa.

f Gizarte Segurantzatik Nafarroako Foru Komunitatera transferitutako estatutupeko langilea.

f Lan-kontratudun finkoa.

f Nafarroako Parlamentuko funtzionarioa.

b) Administrazio egoera.

f Jardunean.

f Zerbitzu berezietan.

f Eszedentzia berezian.

f Aukerako eszedentzian.

f Nahitaezko eszedentzian.

(X batez markatu behar den kontzeptua)

c) Egungo destinoa.

Lanpostua:

Jabetza hartzearen eguna:

Departamentua:

Zerbitzua:

Atala:

Bulegoa:

Erakunde autonomoa:

c) Zein maila edo taldetakoa den:

3._Nik, izenpetzaileak, adierazten dut eskabideak aurkezteko azken egunean eskaturiko baldintza guztiak betetzen ditudala.

4._Eskabidearekin batera, deialdian parte hartzeko eskatzen diren agiriak eta alegatu dituen merezimenduen egiaztagiriak aurkeztu ditu, .......(e)tik ........... (e)ra numeratuak baremoko puntuazio eskemari jarraikiz.

5._f Adierazten du euskararen gaitasuna frogatzeko proba egin nahi duela*.

6._f Adierazten du frantses eta ingeles maila frogatzeko proba egin nahi duela*.

7._f Gaitasunaren azterketa medikoa egin nahi dudala adierazten dut, hori behar duen lanpostu bat eskuratu ahal izateko.

Horrenbestez,

Eskatzen dut deialdi honetan onar nazatela.

Iruñean,........(e)ko .........................aren ............(e)an.

(Sinadura)

II. ERANSKINA

Merezimenduak baloratzeko baremoa

a) Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak

Administrazio publikoetan emandako zerbitzuen balorazioa egiteko, puntu bat emanen zaio, urteko, deialdia argitaratzen den egunean onetsitako antzinatasunari.

Oharrak:

1. Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen zaie lehiatzaileei.

2. Honako a) atal honi dagokion puntuazioa gehienez ere 30 puntu izanen da.

3. Deialdia argitaratu ondotik egindako zerbitzuak ez dira baloratuko.

4. Funtzionarioa zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egon den edo unitate organiko bateko buru edo zuzendari lanetan aritu den aldietako zerbitzuak egoera horietan sartzean zuen lanpostuan egin balitu bezala kontatuko dira.

b) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketak

1) Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolaturiko prestakuntza ekintzetan parte hartzea: 0,10 puntu kreditu akademiko edo horren baliokide bakoitzeko (10 ikastordu), eta gehienez ere 7 puntu.

Oharrak:

1. Baloratu beharreko ikastaroetan, ikastorduen zatikiak proportzionalki kalkulatuko dira.

2. Irakastorduen kopurua agertzen ez duten ziurtagiriei kreditu bateko balorazioa emanen zaie.

3. Ikasturte bateko iraupena agertzen duten ziurtagiriei 12 kredituko balorazioa emanen zaie.

4. Erakunde antolatzaileari dagozkion betebeharrak betetzen ez badituzte ere, administrazioak agindurik edo oniritzirik eginak diren prestakuntza ekintzetan parte hartzea puntuazio berarekin baloratuko da. Horien artean, espresuki, sindikatuek Administrazio Publikoetako Etengabeko Prestakuntzarako Itunen barruan antolatuak sartuko dira.

5. Titulu akademiko bat eskuratzeko ikasketak, hala unibertsitatekoak nola unibertsitatez kanpokoak, ez dira atal honetan baloratuko.

2) Biltzar edo jardunaldietan ponentziak edo komunikazioak aurkeztea, beka edo saria jaso duten zientzia edo ikerketa lanak egitea eta aldizkari espezializatuetan lanak argitaratzea: 2 puntu, gehienez ere, epaimahaiak baloratu beharrekoak, lana edo jarduera bakarka edo taldean egina den eta biltzarrak edo argitalpenak herri, eskualde, nazio edo nazioarteko maila duen kontuan hartuz.

3) Sektore publikoan prestakuntza ekintzak antolatu edo/eta horietan irakasle gisa parte hartzea: gehienez ere, 1 puntu. Epaimahaiak baloratuko du haien iraupenaren arabera.

Oharrak b) atal osorako:

1. Atal honetan aipatutako merezimenduak deialdiko lanpostuarekin zerikusia izanez gero soilik baloratuko dira.

2. Honako b) atal honi dagokion puntuazioa gehienez ere 10 puntukoa izanen da.

Puntuazio erantsia hizkuntzak jakiteagatik.

_Frantsesa, ingelesa edo alemana jakiteagatik, Europar Batasuneko lan hizkuntzak diren aldetik, hizkuntza horietako bakoitzeko 2 puntu gehienez.

_Euskaraz jakiteagatik: destinoa eremu euskaldunean duten lanpostuetarako 2,20 puntu gehienez, plantilla organikoan euskara jakitea beharrezkotzat hartu bada, eta destinoa eremu mistoan dutenetarako 2,10 puntu gehienez, betiere, plantilla organikoaren arabera, lanpostu horretan aritzeko euskaraz jakitea merezimendu gisa baloratzen baldin bada.

Ondorio horietarako, Hizkuntza Eskola Ofizial batek emandako gaitasun agiria edo ofizialki baliokidea den titulua edukiz gero, aurreko ataletan adierazten den gehieneko puntuazioa emanen da.

Titulurik eduki ezik, Hizkuntza Eskola Ofizialean gaindituriko maila bakoitzagatik gehieneko puntuazioaren bosten bat emanen da. Euskararen kasuan, Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan gainditutako urrats bakoitzeko 1/12 emanen da.

Izangai bakoitzak lau hizkuntza horietan zer dakien baloratzeko, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak antolatutako azterketak egiten ahal ditu; bortz zailtasun maila izanen dira, eta hizkuntza bakoitzari ematen ahal zaion gehieneko balorazioaren bortzen bat emanen zaio maila bakoitzari.

Iragarkiaren kodea: F0524193