4. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

OSASUN DEPARTAMENTUA. Farmazietarako baimena.

Osasun Departamentuko zuzendari nagusiak, azaroaren 25eko 1824/2005 Ebazpenaren bitartez, Daniel Díaz Velaz jaunari baimena eman dio Lizarrako Kale Nagusiko 31n duen farmazia, salerosketaren bidez, Mar Goyache Sainz de Vicuña andreari eskualdatzeko, hori izanen baita titularra aurrerantzean, bai titularrak, bai proposatutako tokiak farmaziako laguntzari buruzko azaroaren 16ko 12/2000 Foru Legean eta indarra duten arauetan ezarritako baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ondoren.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2005eko abenduaren 13an._Osasun Departamentuko zuzendari nagusia, Francisco Javier Sada Goñi.

Osasun Departamentuko zuzendari nagusiak, azaroaren 25eko 1825/2005 Ebazpenaren bitartez, Ignacio Beroiz Soria jaunari baimena eman dio Iruñeko La Olivako monasterioa kaleko 19an duen farmazia udalerri bereko La Olivako monasterioa kaleko 31ra lekualdatzeko, bai titularrak, bai proposatutako tokiak farmaziako laguntzari buruzko azaroaren 16ko 12/2000 Foru Legean eta indarra duten arauetan ezarritako baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ondoren.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2005eko abenduaren 13an._Osasun Departamentuko zuzendari nagusia, rancisco Javier Sada Goñi.

Osasun Departamentuko zuzendari nagusiak, abenduaren 2ko 1853/2005 Ebazpenaren bitartez, Adoración Arpón Pascual eta Susana Guinea Ochoa andreei baimena eman die Barañaingo Ipar plazako 4an duten farmazia udalerri bereko Ipar plazako 6ra lekualdatzeko, bai titularrak, bai proposatutako tokiak farmaziako laguntzari buruzko azaroaren 16ko 12/2000 Foru Legean eta indarra duten arauetan ezarritako baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ondoren.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2005eko abenduaren 13an._Osasun Departamentuko zuzendari nagusia, Francisco Javier Sada Goñi.

Iragarkiaren kodea: F0524269