4. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

561/2005 EBAZPENA, abenduaren 1ekoa, Kultura zuzendari nagusiak emana, Lizarrako San Migel eliza deritzon ondasun higiezinaren babes eremua behin-behinekoz mugatu eta kultur intereseko ondasunaren espedientea jendaurrean egoteko epea irekitzen duena.

1931eko ekainaren 4ko Dekretuaren bidez Lizarrako San Migel eliza monumento historiko-artistiko deklaratu zen.

Kultur intereseko ondasun horri Ondare Historikoari buruzko ekainaren 25eko 16/1985 Legean ezarritako babesa hobeki emateko, beharrezkoa da monumentu horren babes eremua zehazki ezarri eta mugatzea.

Espedienteak, Espainiako Ondare Historikoari buruzko ekainaren 25eko 16/1985 Legearen arabera eta abenduaren 30eko 572/1991 Foru Dekretuaren bidez aldatu zen eta Kultur Intereseko Ondasunen deklarazioa arautzen duen urriaren 3ko 217/1986 Dekretuaren arabera, eduki behar du behin-behineko ezartze eta mugatzea, jendaurrean egoteko epea eta behin betiko onespena, foru dekretuaren bidezkoa.

Hori horrela, eta Espainiako Ondare Historikoari buruzko ekainaren 25eko 16/1985 Legeko 6.a) artikuluaren bidez eta Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuaren egitura organikoa ezarri duen maiatzaren 16ko 73/2005 Foru Dekretuaren bidez eskuordeturiko ahalmenak erabiliz.

EBATZI DUT:

1. Lizarrako San Migel eliza deritzon ondasun higiezinaren babes eremua behin-behinekoz mugatzea, Kultur Intereseko ondasun gisa babestua izateko, ebazpen honi erantsitako agiri grafikoekin bat eta deskripzio zehatzaren arabera.

2. Jendaurrean egoteko epea irekitzea, ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta, biharamunetik, 30 egunez, ondasun higiezin horren espedientean interesa duten guztiek aztertu eta egokia iruditzen zaiena alegatu dezaten.

3. Ebazpen hau Iruñeko Artzapezpikutzari, interesatuei eta Lizarrako Udalari jakinaraztea, eta ohartaraztea eten egin behar direla inguru horretako lurzatiketa, eraikitze eta eraispenerako udal lizentziak, bai eta jada emanik daudenen eraginak, hala ezartzen baitu ekainaren 25eko 16/1985 Legearen 16. artikuluak. Nolanahi ere, toki horretan berehalaxe egin behar bada lanen bat ezinbestean, beharrezkoa izanen da Kultura Zuzendaritza Nagusiaren baimena.

4. Kultura Zuzendaritza Nagusiko Ondare Historikoaren Zerbitzuari ebazpen honen berri ematea.

5. Ebazpen hau eta ukituriko eremuaren mugaketa Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, 2005eko abenduaren 1ean._Kultura zuzendari nagusia, Camino Paredes Giraldo.

EREMU MUGAKETAK

Ukitzen duen eremua Chapitel, Julio Ruiz de Alda, Callizo, Pelaires karriken eta Azoka Zaharraren Plazaren ardatzen elkarguneen artean dago, angelu zuzenaren itxura hartzen du 372. lurzatiaren mugan, 371.a inguratzen du, zuzen-zuzen gurutzatzen du 370. lurzatiaren mugaraino eta, bertatik, ardatzari jarraitzen dio Chapitel karrikako ardatzarekin gurutzatu arte.

Iragarkiaren kodea: F0523757