4. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

1179/2005 EBAZPENA, azaroaren 24koa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, maiatzaren 10eko 427/2005 Ebazpeneko 5.4 atalaren arabera erreserban dauden giza baliabideak ematen dituena. Ebazpen haren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe itunduetan hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleei 2005/2006 ikasturtean laguntzeko baliabide materialak eta giza baliabideak esleitzeko deialdi publikoaren arauak onetsi ziren, eta Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe itunduetan 2005/2006rako baliabide horien esleipen eta kontzesioa ebatzi zuen uztailaren 29ko 732/2005 Ebazpena aldatu zen.

Dibertsitate, Kultura-aniztasun eta Immigraziorako Zerbitzuko zuzendariak eta Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuko zuzendariak txosten bat aurkeztu dute eta proposatu 427/2005 Ebazpenaren arabera erreserban dauden giza baliabideak eta baliabide materialak eman daitezela. Ebazpen haren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe itunduetan hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleei 2005/2006 ikasturtean laguntzeko baliabideak esleitzeko deialdi publikoaren arauak onetsi ziren.

Erreserban dauden baliabideen kontzesio honek aldatu egiten du, era berean, uztailaren 29ko 732/2005 Ebazpena, baliabide horiek Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe itunduetan 2005/2006 ikasturterako esleitzeko ebazpena ematen zuena.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. artikuluko d) idatz-zatiak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Maiatzaren 10eko 427/2005 Ebazpeneko 5.4 atalaren arabera erreserban dauden giza baliabideak eta baliabide materialak ematea ebazpen honen I. eranskinean ageri diren ikastetxe itunduei.

2. 732/2005 Ebazpenaren 1. eta 2. puntuak aldatzea aurreko puntuaren ondorioz, eta ebazpen honen II. eranskinean ageri diren baliabide ekonomikoak eta giza baliabideak ematea, 2005/2006 ikasturterako, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe itunduei.

3. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara daitezela agintzea.

4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

5. Gora jotzeko errekurtsoari buruz ematen den foru aginduaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahalko da.

6. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Dibertsitate, Kultura-aniztasuna eta Immigrazio Zerbitzuari, Hezkuntzaren Plangintzarako Zerbitzuari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, Giza Baliabideen Zerbitzuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, Eskolatze Batzordeko buruari, Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalari, Kultura-aniztasuna eta Immigraziorako Atalari, Hezkuntza Premia Berezien Atalari, Berariazko Programen Bulegoari, Eskola Orientazioaren Bulegoari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari, Itunpeko eta Diruz Lagundutako Ikastetxeen Nomina Bulegoari eta Hezkuntza Itunen Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2005eko azaroaren 24an._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.

I. ERANSKINA

Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe itunduetan hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleei 2005/2006 ikasturtean laguntzeko erreserban utzitako giza baliabideen kontzesioa berrazterturik, honako hau da ikastetxe bakoitzari emandakoa:

I K A S T E T X E A PT LOGOPEDIA ZAINTZAILEABALIABIDE

EKONOMIKOAK

S. Catalina-S. Sacramento. Iruña 1 - - -

La Compasión. Iruña 1 - - -

San Cernin. Iruña 2 1 - 900

Amor de Dios. Burlata 2 - - -

Amor de Dios-Regina Pacis. Burlata - - 5 -

La Presentación. Atarrabia 1 - - -

Paz de Ziganda ikastola. Atarrabia 1 - - -

Mater Dei. Aiegi - - 10 -

Miravalles-El Redin. Zizur Txikia - - 5 -

Sagrado Corazón. Bera. Baliabideak gutxitzea eskatu du, ikastetxean bajak izan direlako. PT: 9 ordutatik 6tara pasatu da. Logopedia: 11 ordutatik 9tara.

II. ERANSKINA

Emandako baliabideak. 2005-2006 ikasturtea

Ursulinas. Iruña 24 8 20 900

Santa Catalina Labouré. Iruña 20 6 - -

San Ignacio. Iruña 42 17 40 900

Santa Teresa. Iruña 48 13 - 1800

Santísimo Sacramento. Iruña 22 10 - -

Mater Dei-Puy-Andéraz. Lizarra 25 - - 900

Santa Catalina-Stmo. Sacr. Iruña 46 - - 900

Ntra. Sra. de los Dolores. Mendabia - - - -

Cardenal Larraona. Iruña 26 11 - 900

Jaso ikastola. Iruña 27 3 30 900

El Redín. 21 - - -

Lizarra ikastola. Lizarra 39 - - 900

Miravalles 25 10 40 900

Sagrado Corazón. Iruña 57 10 40 1800

Esclavas del Sdo. Corazón. Iruña 16 3 - -

Anderatz. Abartzuza 11 - - -

Sagrado Corazón. Altsasu 10 - - -

Sakana ikastola. Altsasu 34 - - 900

Mater Dei. Aiegi 15 6 10 -

Santa Luisa de Marillac. Barañain 41 15 30 900

Amor de Dios. Burlata 22 14 15 -

Regina Pacis. Burlata 21 8 - -

Amor de Dios-Regina Pacis. Burlata 15 - 35 -

Irabia. Burlata 36 2 22 900

Notre Dame. Burlata 20 6 - -

San Fermin ikastola. Zizur Txikia 20 3 20 -

Miravalles-Redín. Zizur Txikia 20 - 5 -

Baztan ikastola. Elizondo - 2 - -

Santa Ana. Lizarra 22 4 - -

Andra Mari ikastola. Etxarri Aranatz 13 3 - -

Tantirumairu ikastola. Lesaka 6 4 - -

La Milagrosa. Lodosa 8 7 - -

La Compasión. Iruña 61 11 - 1800

Hijas de Jesús. Iruña 64 14 30 1800

Salesianos. Iruña 36 - - 900

Santo Tomás. Iruña 66 14 30 1800

Compañía de María. Tutera 22 5 10 -

San Francisco Javier. Tutera 30 - 15 900

Luis Amigó. Mutiloa 43 5 20 900

Escuelas Pías. Tafalla 24 2 - 900

Anunciata. Tutera 20 - - -

San José-Hijas de Jesús - - - -

Paz de Ziganda ikastola. Atarrabia 11 3 - -

Presentación-Notre Dame. Atarrabia 34 - 900

La Presentación. Atarrabia 19 9 - -

Angel de Aralar. Atarrabia 12 6 25 -

Labiaga ikastola. Bera 6 2 - -

Sagrado Corazón. Bera 6 9 - -

Santa María la Real. Iruña 68 6 - 1800

Iñigo Aritza ikastola. Altsasu 17 2 20 -

Calasanz. Iruña 64 14 20 1800

Vedruna. Iruña 40 8 30 900

Ntra. Sra. del Huerto. Iruña 9 1 - -

San Cernin. Iruña 24 9 - 900

Zangozako ikastola. Zangoza 7 - - -

Garcés de los Fayos ikastola. Tafalla 12 - - -

GUZTIRA 1.447 285 507 28800

Iragarkiaren kodea: F0523519