4. ALDIZKARIA - 2006ko urtarrilaren 9a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

3163/2005 EBAZPENA, abenduaren 19koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak uztailaren 18an emandako 1783/2005 Ebazpenean egindako akats bat zuzentzen duena. Ebazpen horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zaindari izateko 57 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Deialdia maiatzaren 9ko 1160/2005 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, maiatzaren 9ko 1160/2005 Ebazpenaren bitartez (2005eko ekainaren 17ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 72. zk.), deialdia onetsi zuen, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zaindari izateko 57 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko.

Eskabideak aurkezteko epea bukaturik eta izangai bat ere baztertu ez zenez, lanpostuak betetzeko Erregelamenduko 37. artikuluko 4. atalean xedatutakoari jarraituz, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi zen zuzenean. Onartuen zerrenda horretan, beste batzuen artean, Adolfo Eransus Garcés jauna ageri zen.

Ondotik, azaroaren 28an emandako 2937/2005 Ebazpenaren bitartez (2005eko 146. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, abenduaren 7koa), deialdiari beste bi lanpostu gehitu zitzaizkion.

Deialdian parte hartzeko betebeharretako bat, 3.1.c) atalean ezarria, zaindari lanpostu baterako izendatua izatea da.

Adolfo Eransus Garcés jauna, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioa, Zerbitzu Orokorretako E mailako eta zaintzaile gerontologikoaren D mailako lanpostuetarako izendatua izan da hurrenez hurren, baina ez zaindari lanposturako, eta, aipatu den bezala, baldintza hori ezinbestekoa da deialdian onartua izateko.

Hori horrela, bidezkoa da egindako akatsa zuzendu eta Eransus Garcés jauna onartuen behin betiko zerrendatik kentzea.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zaindari izateko 57 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onesteko Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak uztailaren 18an eman zuen 1783/2005 Ebazpenean egindako akatsa zuzentzea. Deialdia maiatzaren 9ko 1160/2005 Ebazpenaren bidez onetsi eta 2005eko 72. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, ekainaren 17an argitaratu zen. Zuzenketaren ondorioz, Adolfo Eransus Garcés jauna onartuen zerrendatik kendu da, ez baitu betetzen deialdiaren 3.1.c) atalean ezarritako baldintza, alegia, ez da zaindari lanpostu baterako izendatua izan.

2. Ebazpen hau mahaikideei igortzea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta interesatuei ohartaraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, hala xedatzen baita Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. eta 115. artikuluetan.

Iruñean, 2005eko abenduaren 19an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0524833