II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
SARTAGUDA
Alkatearen ordainketa araubidea aldaturik
Udalak, 2006ko otsailaren 23an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
1._Alkatetzaren ordainsaria aldatzea, dedikazio partzialean ari denean, honelaxe gelditu baita:
_Alkatea, dedikazio partzialean karguan aritzeagatik, betiere astean guttienez hamabost ordu izanik eta karguaren jardunak agintzen duenaren arabera banaturik. Urteko zenbateko gordina: 10.573,22 euro.
2._Aldaketak 2006ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.
3._Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.
4._Erabaki hau irmoa da bide administratiboan eta horren kontra errekurtso hauetakoren bat paratzen ahalko da, hautara:
a) Hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik, berraztertzeko errekurtsoa, Udaleko organo egileari zuzendua (azaroaren 25eko 30/1992 Legea, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuena).
Berraztertzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, errekurtsoa ebatzi edo ustez ezetsi arte ezin izanen da ez gora jotzekorik ez administrazioarekiko auzi-errekurtsorik paratu.
Berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren kontra ezin izanen da errekurtso hori bera berriz aurkeztu.
b) Hilabeteko epean, jakinarazpenetik hasita, gora jotzekoa Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea).
Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, ebatzi edo ustez ezetsi arte ezin izanen da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik paratu.
c) Bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua (uztailaren 13ko 29/1998 Legea)."
Sartagudan, 2006ko martxoaren 3an._Alkatea, Iñigo Pascual Ramos.
Iragarkiaren kodea: L0603984