II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
ALLIN
Ordenantza hasiera batean onetsirik
Allingo Udalak, 2006ko martxoaren 1ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Eraikinak lehen aldiz erabili edo okupatzeko lizentziak ematea arautzen duen ordenantza.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 326. artikuluarekin bat, onespen hau jendaurrean egonen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuz eta Udalaren iragarki oholean paratuz, hogeita hamar eguneko epean, interesatuek egoki juzgatzen dituzten alegazioak egin ditzaten.
Larrionen, 2006ko martxoaren 2an._Alkatea, María Ascensión Gárriz Ripa.
Iragarkiaren kodea: L0604166